YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 23

23
Sararen heriotza eta ehorzketa
1Sara ehun eta hogeita zazpi urtez bizi izan zen. 2Kiriat-Arban#23,2 Kiriat-Arba: Hau da, Hebron (ik. 13,18 oh.). Jos 14,15ean ageri denez, Kiriat-Arba Hebronen izen zaharra zen. hil zen, Hebronen alegia, Kanaan lurraldean. Abrahamek dolu egin zuen haren heriotzagatik.
3Gero, Sararen gorpua zetzan lekua utzirik, hititengana joan eta esan zien:
4—Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat nire emaztea ehorzteko.#Atzerritarra Heb 11,9.13; 1 P 2,11. lursaila Eg 7,16.
5Hititek erantzun zioten:
6—Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.
7Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean ahuspezturik, 8esan zuen:
—Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari, 9saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruaren truke, zuen lurraldean hilobiaren jabetza ukan dezadan.
10Efron bera eseria zegoen beste hitita guztien artean, hiri-sarrerako plazan#23,10 hiri-sarrerako plazan: H.h., hiriko atean. Hiri-sarrerako zabalgunean biltzen ziren hiritarrak beren arteko arazoak azaldu eta erabakitzeko.. Denen aurrean erantzun zion:
11—Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.
12Abrahamek, ordea, hititen aurrean ahuspeztu 13eta hauek lekuko harturik, esan zion Efroni:
—Entzun iezadazu, arren. Ordaindu egin nahi dizut soroa. Hartzazu dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.#diruz erosi 2 Sm 24,24.
14Efronek erantzun:
15—Hara, jauna: lursailak zilarrezko laurehun txanpon balio ditu. Diru horregatik ez gara eztabaidan hasiko. Ehortzi bertan zeure emaztea.
16Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.
17Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera, bere harpe, zuhaitz eta guzti, 18Abrahamenak izan ziren#23,18 Abrahamenak izan ziren: Famili hilobia erosteak garrantzi handia du gure testuinguruan, Abrahamek Jaunak hitzemandako lurraldean izango duen lehen jabegoa baita. aurrerantzean. Honen lekuko gertatu ziren hititak eta hiri-sarrerako plazatik igarotzen ari ziren guztiak.
19Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara. 20Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko.

Currently Selected:

HASIERA 23: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy