YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 19

19
Lotek bi aingeruei abegi ona
1Bi aingeruak Sodomara iritsi zirenean, arratsaldean, Lot#19,1 Lot: Abrahamen iloba; 13,2-14 pasartean azaldu da azkenekoz. hiriko sarreran eseria zegoen. Ikusi zitueneko, altxatu eta bidera atera zitzaien. Ahuspezturik,#Sodoma 18,16+. 2esan zien:
—Arren, ene jaunok, zatozte nire etxera, oinak garbitu eta gaua igaro dezazuen. Bihar, goizean goiz, zeuen bidaiari jarraituko diozue.
Haiek erantzun zioten:
—Ez! Nahiago dugu gaua plazan igaro.#abegikortasuna 18,3+.
3Baina Lotek hainbeste erregutu zienez gero, berarekin joan ziren etxera. Afaria prestatu zien, legamia gabeko ogia errearaziz, eta afaldu egin zuten.
4Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten.#etxea inguratu zuten Ep 19,22-24. 5Oihuka esan zioten Loti:
—Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu#19,5 bortxatu: H.h., ezagutu, sexu-zentzuan. Kontakizun honetatik dator sodomia hitza. egin nahi dizkiagu eta!#bortxatu Lb 18,22+.
6Lot atarira irten, bere atzean atea itxi 7eta esan zien:
—Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik! 8Hara, baditut oraindik birjina dauden bi alaba. Aterako dizkizuet zeuen gogara erabil ditzazuen. Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman#19,8 ostatua eta babesa eman: Garai haietan hain zen sakratua abegikortasunaren legea, ezen emakumearen ohoreak baino balio handiagoa baitzuen. baitizkiet.
9—Alde hortik! —erantzun zioten—. Hara, gure artean atzerritar izan eta zer egin behar dugun erakutsi nahi ziguk! Horiei baino tratu txarragoa emango diagu heuri.
Loten aurka oldartu ziren eta ateraino hurbildu, behera botatzeko asmoz. 10Orduan, bisitariek heldu eta etxe barrura erakarri zuten Lot, eta atea itxi. 11Etxe atarian zeudenak, zahar nahiz gazte, itsuturik utzi zituzten. Alferrik jardun zuten ate bila.#itsuturik utzi 2 Erg 6,18-19; Jkd 19,17.
Sodomaren hondamendia
12Gizaseme haiek esan zioten Loti: «Nor duzu besterik hemen? Atera hiri honetatik zeure alabak, suhigaiak eta bertan daukazun guztia, 13erraustu egin behar dugu eta. Handiak dira, izan ere, bertako bizilagunen aurka Jaunak jaso dituen salaketak, eta hiria erraustera bidali gaitu».#hiria erraustera bidaliak Mt 10,15; Lk 17,29; 2 P 2,6-8; Ju 7.
14Lotek suhigaien bila joan eta esan zien: «Ea, atera zaitezte hemendik, Jaunak erraustu egin behar baitu hiria». Baina haiek txantxetan ari zitzaiela pentsatu zuten.
15Eguna argitzear zegoelarik, bisitariek presa eman zioten Loti, esanez: «Bizkor! Zoaz hemendik emazte eta alaba biekin; bestela, hiri honi ezarritako zigor berean hilko zara!»
16Eta, Lot nagi zebilela ikusirik, bisitariek indarrez atera zituzten bera, emaztea eta bi alabak, eta hiritik kanpo utzi, erruki izan baitzien Jaunak.
17Hiritik kanpora eraman zituztenean, haietako batek esan zion:
—Libra zaitez! Ez begiratu atzera, ez gelditu ibar honetan. Ihes egizu mendira, hondamendian eror ez zaitezen.#Ihes egin mendira Mt 24,16.
18Lotek, ordea, erantzun:
—Ez, arren, ene jauna! 19Egiaz zure zerbitzari hau begiko izan duzu eta onginahi handia agertu didazu, bizirik gordez. Baina ez dut inolako salbabiderik mendian, hondamendiak harrapatu eta bidean hilko baininduke. 20Ikusi herri koskor hura. Nahiko hurbil dago, bertan babesteko. Arren, uztazu herri txiki horretaraino joaten, eta bizirik aterako naiz.
21—Ea, bada —erantzun zion—, emango dizut hori ere. Ez dut suntsituko aipatu didazun herrixka. 22Zoaz bizkor, ez baitezaket ezer egin zu hara iritsi arte.
Honengatik, herri hari Tzoar#19,22 Tzoar: Izena hebreerazko txiki, koskor hitzarekin erlazionaturik dago (ik. 19,20 eta 13,10 oh.). —hau da, «Txiki»— deritza.
23Eguzkia ateratzen ari zuen Lot Tzoarrera iritsi zenean. 24Orduan, Jaunak sufre eta suzko euria bota zuen zerutik Sodoma eta Gomorraren gainera.#sufre eta suzko euria Dt 29,22; Ez 38,22; Sal 11,6; Lk 17,29; Ap 14,10+. 25Jaunak erraustu egin zituen hiriak eta bertako bizilagunak, lautada osoa eta lurralde hartako landaretza.
26Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen.#Loten emaztea Jkd 10,7; Lk 17,32.
27Abraham, goizean goiz jaikirik, Jaunarekin egondako lekura joan zen. 28Eta Sodoma, Gomorra eta ibar aldeko lautada osora begiraturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen.
29Honela, ibarreko hiriak erraustu zituenean, Abrahamez gogoratu zen Jainkoa eta onez atera zuen Lot, bizi zeneko hirien hondamen hartatik.
Moabdarren eta amondarren sorrera
30Gero, Lotek alde egin zuen Tzoartik, han gelditzeko beldur baitzen, eta mendian kokatu zen bere bi alabekin. Harpe batean jarri ziren bizitzen. 31Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala. 32Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin; horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik».
33Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen.#aitarekin etzan Lb 18,6-7.
34Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik».
35Gau hartan ere mozkortu zuten aita eta alaba gazteena joan zitzaion. Lot ez zen ohartu noiz etzan eta noiz jaiki zen. 36Hala, Loten bi alabak haurdun gelditu ziren beren aitarengandik.
37Zaharrenak semea izan zuen, eta Moab#19,37 Moab: Itsaso Hilaren ekialdera dagoen lurraldea. eman zion izen; berau da gaur eguneko moabdarren arbasoa. 38Gazteenak ere semea izan zuen, eta Ben-Ami eman zion izen; berau da gaur eguneko amondarren#19,38 Amondarrak Jordanez beste aldera, moabdarren iparraldean bizi ziren. arbasoa.

Currently Selected:

HASIERA 19: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy