YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 5

5
Jaunak Israel zigortuko
1Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu aizto zorrotz bat eta erabili bizarra mozteko labana bezala: moztu ilea eta bizarra#5,1 moztu ilea eta bizarra: Gatibuei ematen zitzaien tratua (ik. Is 7,20); jerusalemdarren gatibualdia adierazten da., pisatu eta banatu hiru metatxotan. 2Setio-egunak amaitzean, metatxo bat hiriaren erdian erreko duzu; beste bat ezpataz jo eta hiriaren inguruan astinduko duzu; azkena haizeratu eta sakabanatu egingo duzu —eta nik ezpataz pertsegituko dut—. 3Baina zuk ile pixka bat hartu eta soinekoaren tolesduretan gordeko duzu#5,3 ile pixka bat… gordeko duzu: Herriaren hondar bat salbatuko dela adierazten da.,#herriaren hondar bat salbatua Is 4,3+. 4eta pixka honetatik beste pixka bat hartu, sutara bota eta erre egingo duzu: Israel herri osoa erreko duen sua irtengo da hortik».
5Hau dio Jainko Jaunak: «Hona hemen Jerusalem! Nazioen erdian jarria nuen nik, eta herrialdez inguratua. 6Baina nire erabakien eta legeen kontra altxatu da, inguruko nazio eta herrialdeek baino gaiztakeria handiagoak eginez. Nire erabakiak mespretxatu ditu eta ez du nire legeen arabera jokatu. 7Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Inguruko herriak baino ere errebeldeago izan zarete, ez duzue nire legeen arabera jokatu, ezta nire erabakiak bete ere; inguruko nazioen ohiturei ere ez diezue jarraitu.#Israel beste herriak baino gaiztoago 16,48+; Jr 2,11; 18,13.15. 8Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean; 9eta zure jokabide higuingarriagatik, sekula egin ez dudana eta berriro inoiz egingo ez dudana egingo dut zure kontra:#egintza, jokabide higuingarria 6,11; 7,3-4.8-9; 8,6.17; 11,21; 16; 20; 23; 33,26; 36,17.31; 43,8; Jr 6,15+. 10gurasoek seme-alabak irentsiko dituzte zure baitan, eta seme-alabek gurasoak; nik betearaziko dut epaia zure kontra eta haize guztietara sakabanatuko bizirik gelditzen direnak.#guraso eta seme-alabek elkar irentsi Lb 26,29+; Dt 28,53. sakabanatuko 12,15; 17,21; 22,15; 36,19; Dt 28,64; Jr 8,3.
11«Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zeure idolatria eta jokaera higuingarriaz nire santutegia kutsatu duzulako, nik ere baztertu egingo zaitudala; ez dizut batere errukirik izango, ezta barkatuko ere.#idolatria (idoloak) 6,6.9; 7,20; 14,3.7; 16,36; 18,6+; 20.8, etab.; 22,4; 44,10; Jr 4,1+. Jaunak errukirik ez 7,4.9; 8,18; 9,10; 24,14; Is 9,16; Jr 13,14; Os 1,6. 12Jerusalemdarron heren bat izurriz hilko da edo goseak akabatuko du hirian; beste heren bat gerran eroriko da hiri inguruan, eta azken herena haize guztietara sakabanatuko dut eta ezpataz pertsegituko.#izurria, gosea, gerra 5,17; 6,11-12; 12,16; 14,21; Jr 14,12+. 13Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz; orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala. 14Hondamendi egina utziko zaitut eta iseka-gai bihurtuko inguruko nazioentzat eta bertatik igaroko diren guztientzat.#lurraldea hondamendi 6,14; 7,26; 21,32; 33,28-29; Jr 4,20+. 15Iseka-gai eta mespretxagarri, eskarmentu beldurgarri izango zara inguruko nazioentzat, zigor gupidagabea ezarriz zure kontra haserre-suminez epaia betearaziko dudanean. Nik, Jaunak, esan dut.#Iseka-gai, eskarmentu Jr 24,9+.
16«Gosearen gezi hilgarriak bota eta suntsitu egingo zaituztet; gosea areagotuko dizuet, ogi-hornidura guztia kenduz. 17Gosea bidaliko dut zuen aurka, eta seme-alabarik gabe utziko zaituzteten basapiztiak; izurria eta hilketak izango dituzue, eta gerra sorraraziko dut zuen aurka. Nik, Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy