YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 43

43
Jauna tenplura itzuli
1Ekialdera dagoen aterantz eraman ninduen gizonak. 2Eta Israelen Jainkoaren aintza#43,2 Jainkoaren aintza: Itzultzean, Jainkoaren aintzak tenplutik alde egitean (ik. 10,18-19; 11,22-23) egin zuen bide bera egiten du kontrako norabidean (ik. 4. tx.). ikusi nuen ekialdetik etortzen, ur handiena bezalako burrunbaz; haren aintzaren distirak lurra argitzen zuen.#Jainkoaren aintza 1,28+. ekialdetik etorri Ik. 8,6+. 3Ikuskari hura Jerusalem suntsitzera etorri zenean izan nuena bezalakoa zen, Kebar ibaiaren#43,3 Kebar ibaia: Ik. 1,1-3 oh. ondoan izana bezalakoa. Orduan, ahuspez erori nintzen.#izan nuena bezalakoa 1,28; 3,12; 10,18-19; 11,22-23. 4Jaunaren aintza tenplura sartu zen ekialdeko atetik. 5Jainkoaren espirituak gora jaso eta barneko atarira eraman ninduen: Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuen.#espirituak eraman 3,14+. Jainkoaren aintzak tenplua bete 44,4; Ir 40,34-35; 1 Erg 8,10-11; Is 6,1-4. 6Artean gizona nire ondoan zegoela, norbaitek tenplu barrutik hitz egiten zidala ohartu nintzen. 7Esan zidan: «Gizaseme, nire tronuaren lekua da hau, oinak jartzen ditudan lekua; hemen biziko naiz israeldarren erdian betiko. Ez herriak, ez erregeek, ez dute berriro nire izena desohoratuko, idolatria eginez edo beren erregeen gorpuak hemen hilobiratuz#43,7 hemen hilobiratuz: Errege-hilerria tenpluaren kontra eraikitako jauregian bertan zegoen. Profetaren iritziz, hilerriak santutegia kutsatzen zuen, gorpua ukitzeak apaiza kutsatzen duen bezala (ik. 44,25-26)..#nire tronuaren lekua Is 6,1; Jr 3,17. Ik. Is 66,1. oinak jartzen ditudan lekua 1 Kro 28,2; Sal 99,5; 132,7; Nk 2,1. hemen biziko naiz 37,28+; Ir 25,8; 1 Erg 8,12-13. 8Erregeen jauregia atez ate zegoen nire tenpluaren kontra, haien eta nire artean horma bat besterik ez zegoelarik; horrela, nire izen santua desohoratu zuten beren egintza higuingarrien bidez, eta suntsitu egin nituen neure haserre-suminaz. 9Baina orain, ez dute israeldarrek idolatria gehiago egingo eta beren erregeen gorpuak urrundu egingo dituzte niregandik, eta ni berorien artean biziko naiz betiko.
10«Zuk, gizaseme, esan israeldarrei nolakoa izan behar duen tenpluak, beren erruez lotsa daitezen. Eraikuntza-planaz ohartzean, 11lotsa izango dira egin duten guztiaz. Ezagutaraz iezazkiezu tenpluaren egitura eta banaketa, sarrera-irteerak eta antolamendu osoa; jakinarazi eta eman idatziz tenpluari buruzko lege eta arauak, arretaz bete ditzaten. 12Hona hemen tenpluari buruzko lege nagusia: Mendi-gainean, tenplua inguratzen duen esparru osoa guztiz sakratua da».
Aldarea eta sakrifizioak
13Hona hemen aldarearen neurriak, orain arteko neurketa-unitate berberaz#43,13 neurketa-unitate berberaz: Ik. 40,5 oh. hartuak. Aldare inguruan erretena zegoen, sakon eta zabal metro erdi zena; ertzeko zintarria metro laurdena zen gora, eta ertzaren eta aldarearen artean metro erdiko tartea zegoen. Aldarearen altuera,#aldarea Ir 27,1-8; 1 Erg 8,64; 2 Kro 4,1. erretena 1 Erg 18,32. 14metro batekoa zen zoruan zegoen oinarritik lehen plataformaraino; hau metro erdi bat zen zabal. Bi metroko altuera zegoen plataforma hartatik hurrengora, hura ere metro erdi bat zabal zelarik. 15Goiko plataformara ere, sutegia zegoenekora, bi metro zeuden; lau ertzetan, adar moduko batzuk zeuden gorantz. 16Sutegia karratua zen, sei metrokoa alde bakoitzetik. 17Plataforma ere karratua zen, zazpi metrokoa alde bakoitzetik; kanpoaldetik metro laurdeneko zintarria zuen eta inguru guztian metro erdiko zanga. Ekialdetik zeuden hara iristeko harmailak.
18Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hona hemen aldareari buruzko arauak, sakrifizioak eskaini eta oparigaien odola isurtzeko eraikiko den egunerako.#aldareari buruzko arauak Ir 29,36-37; Lb 8,11.15-16; 16,18-19. Ik. 1 M 4,52-56. 19Zezen bat emango diezu apaiz lebitarrei —Tzadoken ondorengoei, nire liturgi zerbitzurako nik, Jainko Jaunak, izendaturikoei—, barkamen-oparia eskaintzeko.#Tzadoken ondorengoak 40,46+. 20Zuk oparigaiaren odola hartu eta aldareko lau adarrak zipriztinduko dituzu, plataformetako lau kantoiak eta inguruko zintarri guztia. Horrela garbitu eta sagaratuko duzu aldarea. 21Gero, barkamen-opariko zezena hartu eta erre egingo duzu horretarako ezarritako lekuan, santutegitik kanpo. 22Bigarren egunean, akats gabeko ahuntz bat eskainiko duzu barkamen-oparitzat, eta aldarearen garbikuntza-ohikunea egingo duzu, zezenarekin bezalaxe. 23Behin garbikuntza-ohikunea amaituta, hartu akats gabeko zezen bat eta ahari bat 24eta niri, Jaunari, eskainiko dizkidazu. Apaizek beraien gainera gatza bota#43,24 gatza bota: Ik. Ir 30,35 eta Lb 2,13 oh. eta erre-oparitzat eskainiko dituzte nire ohorez. 25Zazpi egunez, ahuntz, zezen eta ahari bana eskainiko dituzu egunero, denak akats gabeak, barkamen-oparitzat.#Zazpi egunez Lb 8,33-35. 26Zazpi egunez, aldarearen garbikuntza-ohikunea egingo da, garbi eta sagaratua geldi dadin. 27Behin astea igaro ondoren, zortzigarren egunetik aurrera, zuen erre-opariak eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte apaizek aldarean, eta nik begiko izango zaituztet. Nik, Jainko Jaunak, esana».#begiko izango zaituztet 20,40-41.

Currently Selected:

EZEKIEL 43: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy