YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 39

39
Gog-en porrota
1«Zuk, gizaseme, hitz egin nire izenean Gogen aurka eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Gog, zure kontra nator, Mexek eta Tubal herrien buruzagi nagusi horren kontra.#Ik. 38,3-4. 2Itzularazi egingo zaitut, iparraldeko muturretik abiatzera behartu eta Israelgo mendietara ekarriko. 3Zure ezkerreko eskuko uztaia apurtu eta eskuinekotik geziak eroraraziko dizkizut. 4Israelgo mendietan eroriko zarete hilik, zu zeu, gudarostea eta lagun dituzun herriak. Hegazti harrapari eta basapiztien janari bihurtuko zaituztet#39,4 janari bihurtuko zaituztet: Ik. 29,5 oh..#basapiztien janari 29,5; 32,4-5; Ap 19,17-18. 5Nik iragarri bezala, landa zabalean geldituko zarete hilda. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 6Su emango diet Magogi eta itsas herriei, non lasai bizi baita jendea; orduan jakingo dute ni naizela Jauna. 7Neure herri Israeli santu naizela aitorraraziko diot, eta ez diot utziko neure izen santua gehiago belzten. Orduan jakingo dute nazioek ni naizela Jauna, Israelen Santua.#neure izena belztu 20,39+. 8Horra, badator iragarri dudan eguna, iristear dago. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 9Orduan, Israelgo hirietako jendeak, irten, sua egin eta erre egingo ditu armak: babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak; zazpi urterako erregaia izango dute. 10Ez dute landan egur bila edo basoetan egurketan ibili beharrik izango, arma horiekin egingo baitute sua. Beren harrapariak harrapakin bihurtuko dituzte eta larrutzaileak larrutu egingo. Nik, Jainko Jaunak, esana.#harrapariak harrapakin bihurtu Is 33,1; Jr 30,16.
Gogen hilobia
11«Egun hartan, Gogi leku bat emango diot hilobitzat Israelen, Bidaiarien bailaran#39,11 Bidaiarien bailaran: Agian, irakurketa zuzena Abarim bailaran litzateke (bidaiariak oberim da hebreeraz). Horrela bada, aipaturiko bailara hori Arnon errekak Abarim mendikatea ebakiz sortzen duena litzateke, Moab lurraldean (ik. Zen 27,12 eta oh.). —bidaiariei pasabidea mozten dien bailaran—, Itsaso Hilaren ekialdean. Gog eta gudaroste osoa lurperatuko dute han, eta Gogen gudarostearen bailara deituko dute aurrerantzean. 12Israeldarrek zazpi hilabete beharko dituzte denei lur eman eta herrialdea garbi uzteko. 13Herritar guztiek jardungo dute horretan; gogoangarri izango dute ni ospetsu agertuko naizen egun hori. 14Gero, zazpi hilabeteak igarota, gizataldeak aukeratuko dituzte etengabe harat-honat ibil daitezen, lur gainean gelditutako gorpuak lurperatu eta herrialdea garbitzen#39,14 gelditutako gorpuak: Hebreerazkoak gelditutako bidaiariak dakar; baina bidaiari hitza ez da agertzen grekozkoan. herrialdea garbitzen: Nahiz eta etsaiei ez zitzaien lur ematen (ik. 2 Erg 9,37; Jr 8,1-3), Gog eta beronen jendearen gorpuak bildu eta hobiratu egiten dituzte, lurraldea kutsatua geldi ez dadin (ik. Zen 19,11-16).. 15Herrialdean zehar dabiltzala giza hezurren bat ikusten badute, harri-pilatxo bat jarriko dute ondoan, seinale gisa, hobiratzaileek Gogen gudarostearen bailaran lur eman arte. 16Bada hiri bat ere Hamona —Gudaroste— izenekoa. Horrela, herrialdea garbi geldituko da.
17«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Gizaseme, esan hegazti eta basapiztia orori biltzeko, etortzeko alde guztietatik, Israelgo mendietan eskainiko diedan sakrifizioan parte hartzera; sekulako otordua izango da, okela jan eta odola edango dute;#esan hegaztiei biltzeko Ap 19,17-18. 18gerlari adoretsuen haragia jan eta munduko buruzagien odola edango dute, Baxango#39,18 Baxan: Ik. Am 4,1 oh. ahari, arkume, aker eta zezen gizenena balitz bezala. 19Asebete arte jango duzue haien okela guria eta mozkortu arte edango odola, zuentzat prestatzen ari naizen sakrifizio honetan. 20Nire mahaian, zaldien eta zaldizkoen, gerlari adoretsu eta mota guztietako soldaduen haragiz asebeteko zarete. 21Horrela, neure aintza agertuko diet nazioei, eta nazio guztiek ikusiko dute nola juzgatu eta beteko dudan epaia. 22Egun horretatik aurrera, jakingo dute israeldarrek ni naizela Jauna, beraien Jainkoa.
Ezekielen predikuaren laburpena
23«Jakingo dute nazioek bere erruengatik erbesteratu zutela Israel, desleial izan zitzaidalako; horregatik, bizkarra eman nien, etsaien esku utzi eta gerran erori ziren denak. 24Beren kutsadura eta errebeldiak merezi bezala erabili nituen; horregatik eman nien bizkarra. 25Baina hau diot nik, Jainko Jaunak: Orain, Jakoben herriaren zoria aldatuko dut#39,25 herriaren zoria aldatuko dut: Honela ere itzul daiteke: herriko erbesteratuak itzularaziko ditut (ik. Jr 30,3 oh.).: gupidaz hartuko dut Israel herri osoa eta erbestetik itzularaziko, neure izen santuaren ohoreaz arduraturik.#neure izenaren ohoreaz 20,9+. 26Beren lurraldean, inork izutu gabe, seguru biziko direnean, nire kontra egin dituzten lotsagarrikeria eta desleialkeria guztiak ahaztuko dituzte.#seguru biziko 28,26+. 27Atzerritarren artetik etorrarazi eta etsaien herrialdeetatik bilduko ditudanean, beraien bidez neure santutasuna agertuko dut nazio askoren aurrean.#bildu 11,17+. 28Orduan jakingo dute ni naizela Jauna, beren Jainkoa, nazio artera erbesteratu ondoren, beren lurraldean elkartuko baititut berriro, bat bera ere han utzi gabe.#Orduan jakingo dute 6,7+. 29Ez diet gehiago bizkarra emango, neure espiritua isuriko baitut Israel herriaren gain. Nik, Jainko Jaunak, esana».#neure espiritua isuriko 11,19; 36,27; 37,14; Jl 3,1.

Currently Selected:

EZEKIEL 39: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy