YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 38

38
Gog, Jainkoaren baliabide
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, zuzendu Magog herrialdeko Gog-engana, Mexek eta Tubal#38,2 Mexek eta Tubal: Ik. 27,13 oh. Gog, Magog: 38—39 kap.etan erabiltzen diren izen hauek misteriotsuak gertatzen zaizkigu. Seguruen, Israelen etsaien pertsonifikazio sinbolikoa da Gog. Zehaztu gabeko etorkizunean, azken atsekabeak sortuko dizkio herriari, Jaunak behin betiko epaia emango dion arte. Gog/Magog izenak Apokalipsiak erabiliko ditu berriro, bere ikuspegi berezian (ik. Ap 20,8). herrien buruzagi nagusiagana, eta hitz egin nire izenean beraren aurka.#Magog, Gog Ap 20,7-10. 3Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Gog, zure kontra nator, Mexek eta Tubalgo buruzagi nagusi horren kontra. 4Itzularazi egingo zaitut, muturretakoa ipini#38,4 muturretakoa ipini: Izatez, kakoak ziren, gerra-gatibuei sudurrean eta matrailetan ipintzen zizkietenak, animaliak bailiran eramateko (ik. 19,9; 29,4). eta zeure gudaroste osoarekin irtenaraziko zaitut: zaldi eta dotore jantzitako zaldizkoekin, babeskiz eta bular-oskolez hornituriko gudaroste handiarekin, denak ezpata eskuetan dutela. 5Pertsia, Etiopia eta Put#38,5 Put: Ik. 27,10 oh. herrialdeetako jendea ere haiekin da, denak babeskiz eta buru-oskolez hornituak; 6baita Gomer-ko eta iparraldeko muturreko Bet-Togarmako#38,6 Gomer, Bet-Togarma: Armenia aldea adierazten dute (ik. 27,14 oh.). gudari-taldeak ere: gudaroste kontaezinak dira zurekin. 7Presta zaitez, presta zeu eta inguruan duzun gudarostea, eduki ezazu erne.
8«Urte askoren buruan, kontuak eskatuko dizkizuete. Garai hartan, Israel herrialdera etorriko zara, gerran suntsitua izan ondoren, berriztaturik egongo den herrialdera; berau herri askotan sakabanaturik egon ondoren, luzaroan hondaturik izandako Israelgo mendietan egongo da bilduta. Beste nazioetatik aske, herritar guztiak seguru biziko dira han. 9Baina zuk, zeure gudaroste eta herri aliatu askorekin, ekaitzak bezala egingo diozu eraso, lurraldea estaltzen duen hodei beltza bezala sartuko zara han».
10Hau diot nik, Jainko Jaunak: «Egun hartan egitasmo maltzurrak bururatuko zaizkizu. 11Herrialde babesgabeari erasotzea erabakiko duzu, harresi, ate eta morroilorik gabeko hirietan lasai eta seguru bizi den jendearen kontra joatea, alegia. 12Dena harrapatu eta larrutzera joango zara, berreraikiak izan diren hiri hondatuak eta beraietan bizi den herria larrutzera, nazio arrotzetatik etorri eta herrialdean bildu ondoren, abereak eta beste ondasunak lortu dituen herria, munduaren erdian#38,12 munduaren erdian: H.h., munduaren zilborrean; Jerusalem da munduaren erdiko hiria (ik. 5,5). bizi den herria, larrutzera. 13Saba eta Dedango jendeak, Tarsiseko merkatariek eta inguruko hirietakoek#38,13 Saba: Ik. 27,19 oh. Dedan: Ik. 27,15 oh. Tarsis: Ik. 27,12 oh. inguruko hirietakoek: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beraren lehoikumeek dio; erregeak adierazteko irudia izan daiteke (ik. 19,2-3). esango dizute: “Harrapakin bila etorri zara? Zilarra, urrea, ganadua eta ondasun handiak pipildu eta harrapatzeko bildu duzu gudarostea?”
14«Beraz, gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi Gogi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Nire herri Israel seguru biziko denean, altxatu#38,14 altxatu: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak jakingo duzu dio. eta 15zeure herrialdetik, iparraldeko muturretik, irtengo zara herri asko lagun dituzula: gerlari guztiek zaldi gainean jendetza handia, gudaroste izugarria, osatuko dute. 16Lurraldea estaltzen duen hodei beltzak bezala, nire herri Israeli erasoko diozu. Azken garaia iristean, neure herriaren kontra etorraraziko zaitut, neure santutasuna zure bitartez, oi Gog, beraien aurrean agertuko dudanean, nazioek aitor nazaten.
17«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zu zara neure zerbitzari Israelgo profeten bidez nik aspaldi aipatua: haiek luzaroan iragarri zuten zu etorraraziko zintudala israeldarren kontra.
Jaunak Gog zigortu
18«Egun hartan, Gog Israel lurraldera etorriko denean, nire haserre-sumina piztuko da. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 19Neure suminaren suminez zin dagit lurrikara handia izango dela Israelen.#suminaren suminez 36,5+. lurrikara handia Ap 11,13. 20Itsasoko arrain, zeruko hegazti, basapiztia, narrasti eta munduko gizaki guztiek dardara egingo dute nire aurrean. Mendiak erori egingo dira, harkaitz-labarrak amildu eta harresi guztiek lur joko#38,20 19-20 tx.etan azaltzen direnak Jaunaren judizio-eguneko seinale bereziak dira (ik. Is 2,10; Jr 4,24; Jl 4,16).. 21Gerra sorraraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute.#Gerra 21,8+. 22Izurriz eta heriotzaz zigortuko dut. Haren, gudarostearen eta lagun izango dituen herri askoren gain euri-jasa isuraraziko dut, kazkabar, su eta sufrez.#kazkabar, su eta sufrez Ap 8,7-8. Ik. Has 19,24. 23Jainko handi eta santua naizela agertuko dut eta nazio askok aitortuko naute. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna.

Currently Selected:

EZEKIEL 38: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy