YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 28

28
Tiroko erregearen aurkako mezua
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, adierazi Tiroko erregeari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Harropuzturik, esan duzu: “Jainko naiz eta jainko-tronuan nago eseria, itsas erdian”; baina zu gizaki huts zara, eta ez jainko, nahiz eta Jainkoaren pareko zarela uste izan.#Jainko naiz Has 3,5; 11,4; Is 14,13-14; 2 Ts 2,4. Ik. 28,9. 3Daniel#28,3 Daniel: Ik. 14,14 oh. bera baino ere jakintsuagoa omen zara! Ez dago enigma ulertezinik zuretzat. 4Zeure jakinduria eta trebetasunaz egin zara aberats, urrea eta zilarra pilatu dituzu zeure altxorretan; 5merkataritzarako zenuen abileziaz erruz ugaldu dituzu ondasunak, eta aberastasunak harropuztu egin zaitu.
6«Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeure burua jainkoen pareko egin duzulako, 7atzerriko jenderik ankerrena etorraraziko dut zure kontra; zure jakinduria bikainaren emaitzak desegingo dituzte ezpataz, eta zure ospe distiratsua belztuko. 8Hildakoen tokira jaitsaraziko zaituzte, heriotza bortitzez hilko zara itsas erdian. 9Zeure hiltzaileen eskumendean, jarraituko ote duzu jainko zarela esaten, zuk, gizaki huts zaren horrek? 10Sinesgabeei dagokien heriotza lotsagarria izango duzu atzerritarren eskutik. Nik, Jainko Jaunak, esana».
11Honela mintzatu zitzaidan Jainko Jauna: 12«Gizaseme, kanta eresia Tiroko erregeari eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Bikaintasunaren eredu zinen, jakinduriaz eta edertasun paregabez jantzia; 13paradisuan bizi zinen, Jainkoaren baratzean, mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua; urrez landuak ziren zure bitxi eta apaingailuak#28,13 paradisuan: Hau da, Edenen. Has 2—3 kap.etako Eden edo paradisuko mitoaren hainbat berezitasun aurkitzen ditugu Tiroko erregeari buruzko atal honetan. Hau da, hain zuzen, Tiroren bekatuaren sustraia: bere burua Jainkoaren pareko egin nahi izatea. bitxi eta apaingailuak: Bi hitz hauen esanahia ez da segurua jatorrizkoan., sortu zintuzten egun berean prestatuak.#mota guztietako harribitxiz Ap 21,18-20. 14Zu, beso zabalik dagoen kerubin babesle zinen, Jainkoaren mendi santuan#28,14 kerubin babesle: Ik. Has 3,24 oh. Dena den, jatorrizkoan tx.aren lehen zatia ez da argia. Jainkoaren mendi santua: Kanaango mitologiaren arabera, jainkoak bizi zireneko mendia iparraldean zegoen kokatua (ik. Is 14,13 oh.). zeunden eta ikatz gorien artean ibiltzen zinen. 15Portaera akats gabea izan zenuen sortu zintuzten egunetik, maltzurkeriaz jokatzen hasi zinen arte. 16Zeure merkataritza oparoagatik, indarkeriaz bete eta bekatu egin zenuen. Horregatik, zeure postutik kendu eta bota egin zintudan menditik, eta kerubin babesle zinen hori ikatz gorien artetik kendu#28,16 ikatz gorien artetik kendu: Tiroko erregea, Edengo baratzearen zaindaria, bere esparru sakratutik bota egiten du Jainkoak.. 17Zeure edertasunak harropuztu egin zintuen, zeure distirak burua nahastu. Horregatik bota zaitut lurrera#28,17 lurrera: Lurra hitzak hemen lur azpiko mundua, Hildakoen Egoitza, adierazten du seguruen., eta erregeen aurrean barregarri utzi. 18Erru asko eta bidegabeko merkataritzaz profanatu duzu zeure santutegia. Zeure baitatik sua sorrarazi dut eta irentsi egin zaitu; errauts bihurtu zaitut, guztien begi aurrean. 19Ezagutzen zintuzten herri guztiak txunditurik daude, beldurgarria baita zure patua: zureak egin du betiko!»
Sidonen aurkako mezua
20Honela mintzatu zitzaidan Jauna:#Sidonen aurka Jr 25,22+; Jl 4,4-8. 21«Gizaseme, itzuli Sidon#28,21 Sidon: Feniziako hiria, Tiro baino garrantzi gutxiagokoa. Jr 27,3aren arabera, Sidonek ere Juda hondamendira eraman zuen politikan parte hartu zuen. aldera eta hitz egin nire izenean haren kontra. 22Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure aurka nator, Sidon, zure kontura jantziko naiz ospez. Zure aurka epaia bete eta neure santutasuna agertzean, denek jakingo dute ni naizela Jauna.#neure santutasuna agertu 36,23; 38,16.23; 39,7; Ir 14,4. 23Izurritea bidaliko dizut, odola isuriko da zure kaleetan; hildakoak hiri erdian eroriko dira alde guztietatik egingo dizuten erasopean. Orduan, denek jakingo dute ni naizela Jauna.
Israel seguru biziko
24«Ez dute jada auzoko herriek Israel mespretxatuko, ez dute arantza zorrotz eta lahar mingarriek bezala zulatuko. Eta jakingo dute ni naizela Jauna. 25Hau diot nik, Jainko Jaunak: Barreiaturik egon deneko herrien artetik Israel bilduko dudanean, neure santutasuna agertuko dut nazioen aurrean, eta israeldarrak neure zerbitzari Jakobi eman nion lurraldean biziko dira berriro.#Israel bilduko 11,17+. 26Seguru biziko dira bertan, etxeak eraiki eta mahastiak landatuko dituzte. Israel mespretxatzen duten auzokoen kontra epaia beteko dudanean, seguru biziko dira; orduan jakingo dute ni naizela Jauna».#Seguru biziko dira 34,25.27-28; 37,25; 38,8; 39,26; Jr 23,6+. etxeak eraiki, mahastiak landatu Is 65,21; Jr 31,5; Am 9,14.

Currently Selected:

EZEKIEL 28: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy