YouVersion Logo
Search Icon

EFESOARREI 1

1
Agurra
1Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, Efeson bizi zareten fededunoi#1,1 Efeso: Zenbait eskuizkribu garrantzitsutan ez dator. fededun: H.h., santu; ik. 1 Ko 1,2 oh., Kristo Jesusengan sinesten duzuenoi, idazten dizuet.#Paulo Kristoren apostolu 1 Ko 1,1; Kol 1,1. 2Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.
KRISTOREN ETA ELIZAREN MISTERIOA (1,3—3,21)
Jainkoaren salbamen-asmoa
3Goretsia izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
zeruan, Kristoren bitartez,
Espirituaren ondasun oroz#1,3 ondasun oroz: H.h., bedeinkazio oroz. Gutunaren lehen zati honek Jainkoak Kristoren bidez bete duen salbamen-asmo osoa adierazten du, hau da, munduaren sortzea baino lehen aukeratzea eta, garaia betetzean, Kristoren misterioa agertuz askatzea eta salbatzea, juduak ez ezik, baita judu ez direnak ere (3-14 tx.ak).
bedeinkatu gaituena!#Goretsia Jainkoa 2 Ko 1,3; 1 P 1,3.
4Kristorengan aukeratu gintuen
mundua mundu izan baino lehen,
haren aurrean santu eta akats gabe
izan gaitezen maitasunez#1,4 maitasunez: Batzuek 5. tx.eko zuen erabakia-rekin lotzen dute hitz hau..#Kristorengan aukeratu Jn 15,16; 17,24; 2 Ts 2,13. akats gabe 5,27; Kol 1,22.
5Bere onginahiak eraginda,
ordutik zuen erabakia
Jesu Kristoren bitartez
gu seme-alabatzat hartzea,#seme-alabatzat hartu Jn 1,12; Erm 8,15-16; 1 Jn 3,1.
6bere Seme maitearengan
eskuzabal eman digun
dohain#1,6 dohain: Hitza tradizioan grazia itzuli ohi dena da, beste askotan bezala. zoragarria
berarentzat gorespen-kantu
bihur dadin.#bere Seme maitearengan Mt 3,17+; Kol 1,13.
7Semeak bere heriotzaz
askapena#1,7 askapena: Ik. Erm 3,24 oh. eta bekatuen barkamena
lortu dizkigu,
Jainkoaren eskuzabaltasun
agorrezinaren erakusgarri;#askapena Erm 3,24; Kol 1,13-14. Jainkoaren eskuzabaltasuna 2,7.
8bere eskuzabaltasunaren dohainak
oparo isuri ditu gure gainera,
jakinduria eta ezaguera oroz
gu hornituz.
9Bere asmo ezkutua#1,9 Bere asmo ezkutua: H.h., Bere borondatearen misterioa.,
bere onginahiaz
erabakia zuen asmoa,
ezagutarazi digu:#Bere asmo ezkutua 3,3.9; Erm 16,25-26; 1 Ko 2,7-9; Kol 1,26-27; 2,2.
10historia bere betetasunera
eramatea,
gauza guztiak,
nola zerukoak hala lurrekoak,
Kristo buru dela, batean bilduz.#historia bere betetasunera eraman Ga 4,4. Kristo buru dela Kol 1,15-20.
11-12Honen bitartez
gara oinordeko gu ere,
lehendik Mesiasengan
itxaropen genuenok#1,11-12 itxaropen genuenok: Israel herri hautatua osatzen zutenez ari da, haiek baitziren agintzari mesianikoen lehen oinordekoak.,
gauza guztiak berak nahi bezala
egiten dituen Jainkoak
aurrez aukeratu baikaitu
bere asmoaren arabera,
bere aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen.#aurrez aukeratu Erm 8,28-29.
13Eta zuek ere#1,13 zuek ere: Jentilez ari da, hauek ere bai baitute esku edo parte Kristorengan bete diren agintzari mesianikoetan, lehen Israelentzat bakarrik izan baziren ere. egiaren mezua,
salbatzen zaituzten berri ona, entzun
eta Kristorengan sinetsi duzuenok,
aginduriko Espiritu Santuak
zigiluz bezala markatu zaituzte;#egiaren mezua Kol 1,5. Espiritu Santuak zigiluz bezala 4,30; 2 Ko 1,22.
14Espiritua da hartuko dugun
ondarearen garantia,
harik eta Jainkoak
bere egin duen herria
askapen osora iritsi arte
eta haren aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen arte.#geure ondarearen garantia Erm 8,23; 2 Ko 1,22; 5,5.
Kristo gure Jaunaren nagusigoa
15Horregatik, Jesus Jaunarengan nola sinesten duzuen eta fededun guztiak nola maite dituzuen jakinik,#nola sinesten duzuen… nola maite dituzuen Erm 1,8; Kol 1,4. 16etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz.#eskerrak ematen Erm 1,9; Kol 1,3.9; 1 Ts 1,2; Flm 4-5.
17Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko. 18Argi ditzala zuen barruko begiak#1,18 barruko begiak: H.h., zuen bihotzeko begiak. Bihotza Biblian gizakiaren barne-gogoa da; sentipenen iturri ez ezik, adimenarena ere bai., jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza#zer itxarotera 4,4; Erm 8,24-25; 1 P 1,3. ondare 1,14; Kol 1,12; 1 P 1,4. 19-20eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean.#bere ahalmena… Kristo piztuz Erm 1,4; 2 Ko 13,4; Kol 2,12. eskuinaldean Sal 110,1; Mt 22,44; Mk 16,19; Eg 2,34; Heb 1,3; 8,1; 10,12; 12,2. 21Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo#1,21 Munduko… nagusigo: Indar kosmikoak dira, gizakiaren gainetik daudenak. Juduentzat aingeruak ziren, hanbat taldetan sailkatuak. Munduaren gobernuan eta erlijioen jardueran eragina zuten. Baina, era berean, mundu honetako botereak ere adierazten dira, hauek indar ikusezinen ordezkari baitziren. Ikusi antzerako zerrendak 3,10; 6,12; Kol 1,16 eta 2,15ean; ik. Ga 4,3 oh. ere. Paulok, izaki horietaz balio-irizpiderik eman gabe, Kristoren aginpidearen menpe ezartzen ditu. ororen gainetik eta, mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aipagarri den edozeinen gainetik ezarri zuen.#Munduko aginte ororen gainetik Kol 1,16; 2,10; Mt 28,18; 1 Ko 15,24-25; Flp 2,9. 22Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.#Kristoren oinazpian Sal 8,7; 1 Ko 15,27. Elizaren buru 4,15; 5,23; Kol 1,18. 23Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea#1,23 unibertsoa… betea: H.h., dena denetan betetzen duenaren betetasuna; ik. 4,10. Adierazpenak interpretazio asko izan ditu, bere trinkotasunagatik ilun gertatzen baita..#Eliza haren gorputza Erm 12,5; 1 Ko 12,27; Kol 1,18. dena Kristok betea 4,10; Kol 1,19; 2,9; Jn 1,16.

Currently Selected:

EFESOARREI 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy