YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 1

1
Sarrera eta printzipio nagusia
1Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak.
2Huskeria hutsa#1,2 Huskeria hutsa: Hebreerazko hitz hau era askotara itzul daiteke: zentzugabekeria, alferrikakoa; lurrin, haize ere esan nahi du.
—dio Koheletek—,
huskeria hutsa, dena huskeria da.#Huskeria Sal 62,10; Erm 8,20.
Deus ez berririk eguzkipean
3Zertarako du gizakiak
lur honetan#1,3 lur honetan: H.h., eguzkipean. leher egitea?#Zertarako du… ? 2,20-22; 3,9-11.
4Belaunaldiak joan,
belaunaldiak etorri,
munduak mundu dirau.#Belaunaldiak joan… Si 14,18.
5Sortzen da eguzkia eta sartzen,
eta bere tokira lehiatzen,
handik berriro sortzeko.
6Jotzen du haizeak hegoalderantz,
jotzen iparralderantz,
batera jo, bestera jo,
eta jirabiraka hasten da berriro.
7Ibaiak oro itsasora doaz
eta itsasoak ez du gainez egiten;
ibaiak, nora doazen, harantz dira
behin eta berriro joaten,
bide bera eginez.
8Ezin inork aski esan
zein aspergarri den guztia.
Ez da begia ikustez nekatzen,
ez belarria entzutez asetzen.
9Gertatu zena gertatuko da berriro,
lehen egina eginen da gero ere.
Deus ez berririk eguzkipean.
10Zerbaitetaz hau esan baledi:
«Horra, hori bai berria!»,
horrelakoa ere gertatua da
aurreko mendeetan.
11Ez gara oroitzen geure antzinakoez;
halaxe gure ondokoez ere,
ez dira oroituko
hurrengo izanen direnak.#Ez gara oroitzen 2,16+.
Ulertzea gaitz
12Ni, Kohelet,
Israel herriaren errege izana naiz
Jerusalemen.
13Buru-belarri ari izana naiz
mundu honetan gertatzen dena
jakinduriaz ikertzen eta aztertzen.
Lanbide txarra eman die Jainkoak
gizon-emakumeei,
horretan jardun dezaten.
14Eguzkipean gertatzen denari
begira egon izan naiz,
eta horra, den-dena huskeria da,
haizea atzeman nahi izatea bezala;#dena huskeria da 2,11.17.26; 4,4.16; 6,9; 11,8.10. Ik. 1,3+.
15ezin baita okertua zuzendu,
ezta zenbatu ere ez dagoena.
16Neure buruari esan nion:
«Nire aurretik Jerusalemen
errege izan diren guztiek baino
jakinduria askoz handiagoa
neureganatu dut,
asko bainaiz ikusia eta ikasia».#Salomonen jakinduriaz 1 Erg 3,12; 5,9-10; 10,1-13.23-24; Si 47,14-17.
17Buru-belarri ari izana naiz
jakinduria eta ezaguera,
zorakeria eta ergelkeria
zertan bereizten diren aztertzen;
eta ohartu naiz, hori bera ere
haizea atzeman nahi izatea
bezala dela.
18Izan ere,
zenbat eta jakinduria ugariago,
atsekabea handiago,
zenbat eta ezaguera sakonago,
nahigabea larriago.

Currently Selected:

KOHELET 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy