YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 30

30
Israeldarrak Jaunarengana itzuliko
1«Adierazi dizuedan guztia —proposatu dizkizuedan bedeinkazio eta madarikazioak— gertatuko zaizue, bai. Orduan, Jaunak zeuen Jainkoak botako zaituzten nazioetan, gogoeta egingo duzue;#bedeinkazio eta madarikazioak 11,26+. 2Jaunarengana zeuen Jainkoarengana itzuliko zarete eta beronen esana egin eta gaur agintzen dizuedan guztia bihotz-bihotzez eta gogo osoz beteko duzue bai zeuek, bai zuen ondorengoek.#Jaunarengana itzuliko zarete 4,29+; 30,10; Lb 26,40-42. 3Orduan, Jaunak zuen Jainkoak aldatu egingo du zuen zoria#30,3 aldatu egingo du zuen zoria: Honela ere itzul daiteke: zuen gatibuak itzularaziko ditu., gupidaz hartuko zaituzte eta sakabanaturik egongo zareten nazio guztietatik berriro bilduko;#zoria aldatu Os 6,11+. gupidaz hartuko 4,31+. nazioetatik bildu Jr 23,3+. 4munduko azken muturreraino bota bazintuzten ere, bertara joan eta bildu egingo zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak;#munduko azken muturretatik Mt 24,31+. 5zuen arbasoek jabetzan hartu zuten lurraldera itzularaziko zaituzte eta beronen jabe bihurtuko zarete; zeuen arbasoak baino zoriontsuago eta ugariago egingo zaituzte.
6«Zuen Jainko Jaunak zuen eta zuen ondorengoen bihotzetan ezarriko du ituna#30,6 bihotzetan ezarriko du ituna: Ik. 10,16 eta oh., Jauna zeuen Jainkoa bihotz-bihotzez eta gogo osoz maitatu ahal izan dezazuen eta bizirik iraun.#Jauna maitatu 6,5+. bizirik iraun 4,1+; 30,16-20. 7Madarikazio guztiok, berriz, pertsegitu izango zaituzteten etsai amorratuen gainera botako ditu Jaunak zuen Jainkoak.#Madarikazio guztiok 28,15-68. 8Zuek, ordea, Jaunaren esaneko bihurtuko zarete berriro eta gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok beteko dituzue. 9Jaunak ondasunez beteko zaituzte: arrakasta emango dizue zuen eginkizun guztietan, eta emankor egingo bai zeuek, bai zeuen abere eta lurrak; atsegin izango baitzaio zuen Jainko Jaunari zuen ongizatea, zuen arbasoena izan zitzaion bezala.#arrakasta eginkizun guztietan 2,7+; 28,8. emankor egingo 28,4+. Jaunari zuen ongizatea atsegin 28,63. 10Izan ere, obeditu egingo diozue Jaunari zeuen Jainkoari, legearen liburu honetan idatzitako beraren agindu eta legeak betez, eta bihotz-bihotzez eta gogo osoz itzuliko zarete Jaunarengana zeuen Jainkoarengana.
Jaunaren aginduak ez dira beteezinak
11«Gaur nik ematen dizuedan agindua ez da zuen indarrez gaindikoa, ezta eskuraezina ere.#agindua hurbil Si 51,26; Erm 10,6-8.#Gaur nik ematen… 4,8+. ez indarrez gaindikoa Mt 11,30; 1 Jn 5,3. 12Ez dago han zeruan, zuek honela esan behar izateko: “Nor joango zaigu zerura, agindua ekarri eta guri jakinarazteko, bete ahal izan dezagun?” 13Ez dago itsasoaz beste aldean ere, zuek honela esan behar izateko: “Nor joango zaigu itsasoaz beste aldera, agindua ekarri eta guri jakinarazteko, bete ahal izan dezagun?” 14Zeren esku-eskura baituzue Jaunaren hitza, zeuen ahoan eta bihotzean, bete dezazuen.
Bi bideak
15«Hara, aukeran jartzen dizkizuet gaur bizia eta zoriona, heriotza eta zoritxarra.#aukeran bizia eta heriotza, zoriona eta zoritxarra 11,26+; Jr 17,5-8; 21,8; Si 15,17; 37,18; Erm 6,21-23. 16Baldin eta gaur nik ematen dizkizuedan Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen badituzue, Jauna zeuen Jainkoa maitatuz, berari jarraituz eta beraren agindu, lege eta erabakiak betez, biziko zarete eta ugalduko, eta bedeinkatu egingo zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak, jabetzan hartzera zoazten lurraldean.#biziko zarete 4,1+. 17Baina zuen bihotza okerbideratzen bada eta, jainko arrotzen aurrean ahuspeztu eta haiek gurtzeko tentazioari amore emanez, ez entzunarena egiten baduzue, 18gaur iragartzen dizuet erabat galduko zaretela: ez zarete luzaro biziko Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean.#erabat galduko zarete 4,26+.
19«Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa. Aukeratu bizia, bizi zaitezten, bai zeuek, bai zuen ondorengoak.#Zeru-lurrak lekuko 4,26+. 20Horretarako, maita ezazue Jauna zeuen Jainkoa, obeditu eta bizi berari atxikiak, horretan baitatza zuen bizia, eta hortik#30,20 horretan baitatza… , eta hortik: Honela ere itzul daiteke: hura (Jainkoa) baita… , eta harengandik. baitatorkizue Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindutako lurraldean luzaro bizitzeko ahalbidea».#maitatu Jauna 6,5+. bizi berari atxikiak 10,20+.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 30: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy