YouVersion Logo
Search Icon

KOLOSARREI 3

3
1Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria.#Kristorekin piztuak 2,12+. eskuinaldean eseria Sal 110,1; Mt 22,44; Mk 16,19; Eg 2,33-34; Ef 1,20; Heb 1,3; 8,1; 10,12; 12,2. 2Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan,#Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan Mt 6,33; Flp 3,19-21. 3hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea. 4Kristo, zuen bizia#3,4 zuen bizia: Zenbait eskuizkribuk gure bizia dio., agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.#Kristo, zuen bizia Ga 2,20; Flp 1,21. harekin aintzatsu 1 Ko 15,43; Flp 3,21; 1 Jn 3,2.
Gizon-emakume berrien jokabidea
5Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.#Hilarazi Erm 6,6-11; 8,13; Ef 4,19; 5,3-5. 6Honelako gauzek pizten dute Jainkoaren haserrea errebeldeen gain#3,6 errebeldeen gain: Zenbait eskuizkributan hitz hauek ez datoz..#Jainkoaren haserrea Ef 5,6+. 7Zuek ere, garai batean, ibiliak zarete horrela, halakoetan bizi zinetenean. 8Orain, ordea, bazter itzazue horiek guztiak, hau da, haserrea, gorrotoa, gaiztakeria, irainak eta hizkera gordina.#horiek guztiak Ef 4,25-31; 5,4. 9Ez jarraitu elkarri gezurrak esaten, izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi#izaera zaharra Ef 4,22. 10eta berria jantzi duzuenez gero; izaki berri zarete, bere egile den Jainkoaren irudira eraberrituz doana, hura gero eta sakonago ezagutzeko.#berria jantzi Ef 2,15+. egilearen irudi 1,15+; Has 1,26-27. 11Harentzat ez dago ez greziarrik eta ez judurik, ez erdaindurik eta ez erdaingaberik, ez kultura handiagoko nahiz txikiagokorik#3,11 kultura handiagoko nahiz txikiagokorik: Jatorrizkoak barbarorik, ez eszitiarrik dio, kultura arrotz edo kultura gabeko jendea adieraziz., ez esklaborik eta ez librerik: Kristo da dena, eta denetan bizi da.#bereizketarik ez Erm 10,12; 1 Ko 12,13; Ga 3,28.
12Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.#jantzi bihozberatasunez Ef 4,2.32. 13Izan eraman oneko elkarrekin eta barkatu batak besteari, inork inoren aurka zerbait balu. Jaunak barkatu zizuen bezala, barkatu zuek ere elkarri.#barkatu batak besteari Mt 6,14; Ef 4,32; 5,2. 14Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria#3,14 elkartasun betearen lokarria: H.h., perfekzioaren lokarria. 1 Ko 13an bezala, maitasuna da hemen ere dohainik bikainena, bertute guztien muina eta kristauak gorputz batean biltzen dituena (15. tx.)..#maitasuna Erm 13,8-10; Ef 4,3. 15Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan, horretara deitu baitzaituzte Jainkoak gorputz batean elkartuz. Eta izan zaitezte esker oneko.#bakea 1,20+; Flp 4,7.
16Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak#3,16 kantu inspiratuak: Dirudienez, liturgi biltzarretan, Espirituaren eraginez izan ohi ziren hitzaldi karismatikoak aipatzen ditu hemen (ik. 1 Ko 12,7-8; 14,26; Ef 5,19)..#Kantatu Ef 5,19. 17Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez.#egin guztia Jesus Jaunaren izenean Erm 14,7; 1 Ko 10,31. eskerrak emanez 1,3.12; 2,7; 4,2; Erm 1,8-9; Ef 5,4.20.
Bizitza berriaren eskakizunak
18Emazteok, izan senarren menpeko, Jaunaren jarraitzaileei dagokien bezala.#senarren menpeko Has 3,16; Ef 5,22; 1 P 3,1. 19Senarrok, maitatu emazteak eta ez izan horiekin zakar.#maitatu emazteak Ef 2,25; 1 P 3,7.
20Seme-alabok, izan beti gurasoen esaneko, hori baitu Jaunak gogoko.#gurasoen esaneko Ef 6,1. 21Gurasook, ez sumindu seme-alabak, bihozgabe ez daitezen.#ez sumindu Ef 6,4+.
22Esklabook, izan beti mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko; ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, bihotz-bihotzez baizik, Jaunarenganako begiruneagatik.#Esklaboak Ef 6,5-9. 23Egin dezazuen guztia egizue gogo osoz, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat, 24jakinik Jaunarengandik jasoko duzuen ondarea duzuela saria. Zuek Kristo, benetako nagusia, duzue zerbitzatzen. 25Gaizki jokatzen duenak, dena dela, bere merezia hartuko du, Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.#ez baitu bereizkeriarik Ef 6,9+.

Currently Selected:

KOLOSARREI 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy