YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 26

26
Paulok bere buruaren alde egin Agriparen aurrean
1Orduan, Agripak esan zion Paulori: «Hitz egin dezakezu zeure buruaren alde#zeure buruaren alde 22,1+. eskuaz keinu egin 12,17+.».
Paulok eskuaz keinu egin eta honela hasi zuen bere defentsa: 2«Zorionekoa ni, Agripa erregea, juduek leporatzen dizkidaten erru guztiez gaur neure burua zure aurrean zuritzeko aukera dudalako; 3eta, areago, zu juduen ohitura eta eztabaidak ongi ezagutzen dituzuna izanik. Entzun iezadazu, beraz, otoi, eroapenez.
4«Nire bizitza judu guztiek ezaguna#Pauloren gaztaroa ezaguna 22,3. dute, neure herritarren artean, Jerusalemen, bizi izan bainintzen gazte-gaztetandik. 5Aspaldidanik ezagutzen naute eta aitor dezakete, nahi badute, fariseu#fariseua 23,6+. bezala bizi izan naizela, gure erlijioko alderdirik zorrotzenaren arabera, alegia. 6Eta orain auzipean baldin banaukate, Jainkoak gure arbasoei egin zien agintzarian itxaropena dudalako da,#piztueraren itxaropena 23,6+.#arbasoei egindako agintzaria 3,25-26. 7gure hamabi leinuek, Jainkoa gau eta egun etengabe zerbitzatuz, beteko dela espero duten agintzari horretan itxaropena dudalako. Itxaropen horregatik salatzen naute juduek, errege jauna. 8Zer, bada? Jainkoak hildakoak piztea#Jainkoak hildakoak piztea Erm 4,17; 2 Ko 1,9; Heb 11,19. sinestezina iruditzen al zaizue?
9«Egia da, nik ere Nazareteko Jesusi borroka egin behar niola uste izan nuen, horretarako bide guztiak erabiliz.#Pauloren bokazioaren kontakizunak 9,3-19; 22,5-16. 10Eta hala egin nuen Jerusalemen: apaizburuengandik harturiko baimenaz, fededun#26,10 fededun: H.h., santu; ik. 9,13 oh. asko sartu nuen kartzelan eta ontzat eman ohi nuen haien hilketa.#Paulo pertsegitzaile 8,3+. fededunak 9,13+. 11Etengabe sinagogaz sinagoga ibiliz, gogor zigortzen nituen, beren fedea ukarazteko. Eta, amorruaren amorruz, atzerriko hirietan ere pertsegitu ohi nituen.
Paulok bere konbertsioa kontatu
12«Hala, banindoan behin Damaskora, apaizburuen baimenez eta mandatuz. 13Eta bidean, errege jauna, eguerdi aldera, eguzkia baino distiratsuago zen zerutiko argi bat ikusi nuen, eta bere distiraz inguratu gintuen ni eta neure bidelagunak. 14Denok lurrera erori ginen, eta mintzo bat entzun nuen niri hebreeraz esaten: “Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu? Zeuretzat okerrago eztenari ostikoka egiten badiozu#26,14 Saulo: Ik. 9,4 oh. eztenari ostikoka egin: Ahotsa hebreeraz (arameeraz noski) ari bazaio ere, grekozko esaera zahar bat dugu hau. Gogor alfer-alferrik egin duenari buruz esan ohi zen: halakoak idiaren antza du, eztenaren kontra ostikoka eginez, zauritzea besterik ez baitu lortzen.!” 15“Nor zaitut, Jauna?” galdetu nion nik. Eta Jaunak erantzun: “Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna. 16Baina altxa zaitez eta jarri tente#altxa eta jarri tente Ez 2,1.3. Honetarako agertu natzaizu 22,14-15.! Honetarako agertu natzaizu: orain ikusi duzunaren#26,16 ikusi duzunaren: Eskuizkribu askok ikusi nauzunaren dakarte. eta aurrera agertuko dizudanaren zerbitzari eta lekuko bihurtzeko. 17Nik askatuko zaitut#Nik askatuko zaitut 18,9-10. jentilengana bidali 9,15+; Is 42,6-7. zeure herriaren eskutik eta jentilen eskutik, hauen artera bidaliko baitzaitut, 18begiak ireki#begiak ireki Is 35,5; 42,7. ilunpetatik argitara 9,17-18; Is 42,16; Jn 8,12; Kol 1,12-14; 1 P 2,9. Jainkoarengana bihurtu 14,15+. bekatuen barkamena 2,38+. sagaratuen ondarea 20,32+. diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.
Paulok juduei eta jentilei egindako testigantza
19«Nik, Agripa erregea, ez nion zeruko ikuskariari ez entzunarena egin. 20Aitzitik, Damaskokoei lehenbizi, Jerusalem#Damaskon, Jerusalemen 9,19-22.27-29. alde guztietan Erm 15,19. bihozberri daitezela 2,38+. Jainkoarengana itzuli 14,15+. bihozberritzeari dagokion eran Mt 3,8; Lk 3,8. eta Judea osokoei gero, eta jentilei ondoren, bihozberri daitezela hots egin diet eta Jainkoarengana itzul daitezela, bihozberritzeari dagokion eran biziz. 21Honengatik atzeman ninduten juduek tenpluan, eta hil egin nahi#atzeman eta hil nahi 21,30-31. izan ninduten. 22Baina Jainkoaren laguntzari esker, handi eta txikien aurrean testigantza egiten jarraitu dut gaurdaino; nik ez dut profetek eta Moisesek#profetek eta Moisesek 24,14+. aurrez iragarria besterik esaten, hau da, 23Mesiasek sufritu#Mesiasek sufritu behar du 3,18+. hildakoen artetik lehena piztu 1 Ko 15,20-23; Kol 1,18. Ik. 17,3+. argia ekarri herriari eta jentilei 13,47; Is 42,6; 49,6; Lk 2,32. egin behar zuela; baina, hildakoen artetik aurrena piztuz, salbamenaren argia ekarriko ziela bere herriari eta jentilei».
Paulok Agripari sinesmenera dei
24Paulo bere buruaren defentsan honela ari zela, Festok goraki esan zuen:
—Burutik hago hi, Paulo! Gehiegi ikasteak burua nahastu dik.
25Paulok erantzun zuen:
—Ez nago burutik, Festo agurgarria; nire hitzak egiazkoak eta zentzuzkoak dituzu. 26Erregeak badaki honen guztiaren berri, eta horregatik mintzo natzaio konfiantza osoz; ziur nago guztiotarik deus ere ez dela harentzat ezezagun, ez baitira zoko batean gertatuak. 27Sinesten al diezu profetei, Agripa erregea? Ziur nago sinesten diezula.
28Agripak esan zion Paulori:
—Beste pixka bat, eta kristau bihurtuko nauzu.
29Eta Paulok hari:
—Pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak ere, ni naizena izatea… katea#kateak 20,23; 28,20. hauek aparte!
30Une hartan, erregea altxatu egin zen, baita gobernaria, Berenize eta haiekin zeudenak ere. 31Ateratzean, honela ziotsaten elkarren artean:
—Gizon honek ez du ez heriotza, ez kartzela merezi#heriotza merezi duen ezer ez 18,14+. duenik ezer egin.
32Agripak Festori esan zion:
—Gizon hau aska zitekeen, enperadoreagana jo#enperadoreagana jo 25,11+. izan ez balu.

Currently Selected:

EGINAK 26: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy