YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 16

16
Timoteo, Paulorekin eta Silasekin elkartu
1Paulo Derbera heldu zen eta gero Listrara. Han Timoteo#16,1 Listra: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. Timoteo: Hemendik aurrera Timoteo Paulorekin elkartua egongo da beti (17,14-15; 18,5; 19,22; 20,4), eta haren ikaslerik maiteena bihurtuko da (ik. Flp 2,19-24); honi emango dizkio Paulok egitekorik korapilotsuenak (ik. 1 Ko 4,17; 16,10-11; 1 Ts 3,2-6). izeneko ikasle bat aurkitu zuen; ama judua zuen eta kristaua; aita, berriz, greziarra.#ikasle 6,1+. Timoteoren ama 2 Tm 1,5. 2Izen ona#Izen ona 6,3; 22,12. Ik. Flp 2,20.22. zuen Listrako eta Ikonioko senideen artean. 3Paulok, berekin eraman#berekin eraman 2 Tm 3,11. juduengatik 1 Ko 9,20-21. Ik. Ga 2,3-5. nahi zuelarik, erdaindu egin zuen inguru haietako juduengatik, denek baitzekiten aita greziarra zuela. 4Igarotzen ziren hirietan, Jerusalemgo apostoluen eta arduradunen erabakiak#16,4 erabakiak: Ik. 15,23-29.#Jerusalemgo erabakiak 15,20+. ematen zizkieten jakitera, bete zitzaten. 5Eliz elkarteak fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz#Eliz elkartea ugalduz 2,41+. Ik. 9,31. zihoazen#16,5 ugalduz zihoazen: Ik. 2,47 oh..
Pauloren ikuskaria
6Gero, Paulo eta Silas Frigia eta Galazia eskualdeetan barrena joan ziren, Espiritu Santuak eragotzi egin baitzien Asia probintzian mezua zabaltzea.#Espiritua eta misioa 1,8+.#Galazia 18,23; Ga 4,13-15. 7Misiako mugara iritsi zirenean, Bitiniarantz#16,6-7 Frigia, Galazia, Lisia, Bitinia: Guztiok Asia Txikiko herrialdeak ditugu, Asia bezala. Jatorrizko testuak Asia dakarren tokian Asia probintzia jarri dugu. Horrekin zera adierazi nahi dugu: ez dela Asia kontinente osoa, Asia Txikiko herrialde bat baizik, Asia erromatar probintzia alegia, eta oraindik mugatuagoa beharbada: Efeso inguruko kostaldea. jo nahi izan zuten, baina Jesusen Espirituak ez zien utzi. 8Orduan, Misian zehar, Troadera#16,8 Troade: Asia Txikiaren ipar-mendebaldeko itsasbazterrean zegoen portua.#Troade 16,11; 20,5-6; 2 Ko 2,12; 2 Tm 4,13. jaitsi ziren. 9Gauean Paulok ikuskari bat#ikuskari bat 10,3+. Ik. 18,9. izan zuen: mazedoniar bat azaldu zitzaion, zutik, erreguka: «Zatoz Mazedoniara#16,9 Mazedonia: Greziako iparraldea. eta lagun iezaguzu!»
10Paulok ikuskari hau izan eta berehala, Mazedoniarantz ateratzeko prestatu ginen#16,10 prestatu ginen: Eginak liburuko hizketa, bat-batean, pluraleko lehen pertsonara aldatzen da hemen, gu-zatiak direlako zenbait pasarteri hasiera emanez. Honako pasarteok ditugu: 16,10-17; 20,5-15; 21,1-18; 27,1—28,16., ziur baikeunden Jainkoak deitzen zigula haiei berri ona ematera#berri ona eman 5,42+..
Filipon. Lidiaren konbertsioa
11Troaden ontzia hartu eta Samotraziara joan ginen zuzenean. Biharamunean Neapolisera#16,11 Neapolis: Mazedoniako portua, Paulok bere apostolutzan aurrena jo zuen Europako puntua. Handik hurbil zegoen Filipo. iritsi ginen, 12eta handik Filipora; Filipo#Filipo 20,6; Flp 1,1. Mazedonia eskualdeko hiri nagusietako bat da, erromatar kolonia. Hiri honetan eman genituen egun batzuk.
13Larunbatean, hiritik kanpora atera eta ibai ondora joan ginen, han juduen otoizleku bat zegoela uste baikenuen. Bertan eseri eta bilduak ziren emakumeei hitz egiten hasi ginen. 14Bazen entzuleen artean Lidia izeneko emakume bat, izatez Tiatirakoa, purpurazko oihalen saleroslea; Israelen Jainkoa gurtzen zuen#Jainkoa gurtzen zuen 10,2+.. Jaunak barrutik eragin zion#16,14 Tiatira: Asia Txikian zegoen; aipu handiko hiria zen, beraren purpura-salerosketa zela bide. Israelen Jainkoa gurtzen zuen: Ik. 10,2 oh. barrutik eragin zion: H.h., bihotza ireki zion., Pauloren hitzak gogoz onar zitzan. 15Eta, bera eta beraren familia guztia#beraren familia guztia 10,2+. bataiatu zirelarik, erregu hau egin zigun: «Jaunarengan egiaz sinesten dudala irizten badiozue, hartzazue ostatu, arren, nire etxean». Eta bere eskaintza onartzera behartu gintuen.
Paulo Filipon kartzelatua
16Otoizlekura gindoazen batean, neskatxa bat atera zitzaigun bidera: geroa igartzeko ahalmena ematen zion espiritu batek#16,16 espiritu batek: H.h., espiritu pitoi batek. Delfosko orakulu-emaileen zaindaria zen sugea dugu pitoia. Gero, hedaduraz, etorkizuna iragartzeko dohaina zuen edonori eman zitzaion izen hori.#espiritu batek hartua 8,7+. irabazi ederra 19,24. hartua zen, eta bere igarpenen bidez irabazi ederra ematen zien nagusiei. 17Neskatxa Pauloren eta gure atzetik zetorren, deiadarka: «Gizon hauek goi-goiko Jainkoaren zerbitzariak dira, eta salbamen-bidea iragartzen dizuete».#espirituak Jainkoaren bidalia aitortu 19,15; Mk 1,24; Lk 4,34.41. goi-goiko Jainkoa Lk 1,32+. salbamen-bidea 4,12+. 18Egun askotan egin zuen gauza bera, eta azkenean Paulok, gogaiturik, espirituari aurre egin zion, esanez: «Jesu Kristoren izenean, atera#Jesu Kristoren izenean atera 19,13; Mk 16,17. hadi emakume honengandik». Eta atera egin zen bat-batean.
19Neskatxaren nagusiek, beren irabazpidea bukatzen zitzaiela ikustean, Paulori eta Silasi eskua bota eta hiriko plazara eraman zituzten agintariengana, 20eta epaileen aurrean salatu, esanez: «Gizon hauek gure herria asaldatzen ari dira: juduak dira,#epaileen aurrean 17,6; Mt 10,17-18; Lk 21,12-13. 21eta guk, erromatarrok, ontzat eman eta jarraitu ezin ditugun ohiturak irakasten dituzte».
22Jendea haien aurka altxatu zen, eta epaileek jantziak kendu eta zigorkatzeko#zigorkatu 22,24; 2 Ko 11,25; 1 Ts 2,2. agindu zuten. 23Ongi egurtu ondoren, kartzelara bota zituzten, kartzelazainari arduraz zaintzeko aginduz. 24Agindu bezala, kartzelazainak barrueneko gelan sartu zituen eta oinak zepoan lotu zizkien.
25Gauerdi aldera, Paulo eta Silas otoitzean#otoitzean 6,6+. ari ziren, Jainkoari gorespenak kantatzen; beste presoak entzuten zeuden. 26Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dar-dar eragin baitzien. Eta kolpetik ate guztiak zabaldu ziren eta denen kateak askatu.#ateak zabaldu 5,19; 12,10. 27Esnatu zen kartzelazaina eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko#16,27 bere burua hiltzeko: Ik. 12,19 oh., presoek ihes egin zutelakoan. 28Baina Paulok deiadar egin zion:
—Ez egin kalterik zeure buruari, denok hemen gaude eta.
29Kartzelazainak argia eskatu zuen eta, arrapaladan barrura sarturik, Pauloren eta Silasen oinetan ahuspeztu zen, beldurrez dar-dar. 30Gero, kanpora atera zituen eta galdetu:
—Jaunak, zer egin behar dut#zer egin behar dut 2,37+. salbatzeko?
31Haiek erantzun zioten:
—Sinetsi#Sinetsi, eta salbatuko zarete Erm 10,9. zure etxekoak 10,2+. Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak#16,31 zure etxekoak: Ik. 10,2 oh. salbatuko zarete.
32Eta Jaunaren mezua#Jaunaren mezua 8,4+. iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei. 33Gau-ordu hartan bertan, kartzelazainak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu#bataiatu 2,38+. zen beretar guztiekin batera. 34Ondoren, bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten, Jainkoarengan sinetsi zutelako.
35Eguna argitu zuenean, epaileek guardiak bidali zituzten, kartzelazainari esatera:
—Aska itzazu gizon horiek.
36Kartzelazainak Paulori berri eman zion, esanez:
—Epaileek zuek askatzeko esan dute. Atera, bada, eta zoazte bakean.
37Baina Paulok guardiei esan zien:
—Gu, Erromako hiritar#16,37 Erromako hiritar: Erromako legeek gaztigu gogorrez zeukaten debekatua Erromako hiritar bat zigorkatzea. Beste inoiz ere baliatuko da Paulo Erromako hiritar izatetik datorkion abantailaz (ik. 22,25.29; 23,27). izanik, epaitu gabe denen aurrean zigorkatu eta kartzelan sartu gaituzte, eta orain ezkutuan nahi gaituztela atera? Ez horixe! Datozela beraiek gu ateratzera!
38Guardiek epaileei jakinarazi zieten erantzuna; haiek, Erromako hiritar zirela entzutean, izutu egin ziren 39eta barkazio eske joan zitzaizkien; gero, kanpora atera eta hiritik alde egiteko erregutu zieten.
40Kartzelatik irtetean, Paulo eta Silas Lidiaren etxera joan ziren. Eta senideak ikusi eta adoretu#senideak adoretu 15,32+. ondoren, alde egin zuten.

Currently Selected:

EGINAK 16: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy