1
Agurra
1-2Ni, Paulo, Jainkoaren zerbitzari eta Jesu Kristoren apostolu naiz, Jainkoak hautatuak sinesmenera ekartzeko eta betiko biziaren itxaropenean oinarritzen den egiazko erlijioaren egia ezagutarazteko. Gezurrik ez dioen Jainkoak mundua izaten hasi baino lehen agindua zuen betiko bizi hori,#Paulo… apostolu 1 Ko 1,1+. egiazko erlijioaren egia ezagutarazteko 1 Tm 2,4+. Gezurrik ez dioen Jainkoak 2 Tm 2,13+. 3eta, berak ezarritako garaia iristean, bere mezua agerrarazi du Jainko gure Salbatzailearen aginduz gomendatu zaidan predikuaren bitartez.#garaia iristean Ef 1,9-10; 1 Tm 2,6+. bere mezua agerrarazi du Erm 16,25-26; Ef 3,5-9; Kol 1,26. Jainko gure Salbatzailea 1 Tm 1,1+. Paulori gomendatutako predikua 1 Tm 1,11+. 4Zuri idazten dizut, Tito#1,4 Tito: Ik. Sarrera., fede berean egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Salbatzaileak eman biezazkizute grazia eta bakea.#fede berean egiazko seme 1 Tm 1,2+.
Eliz elkarteko arduradunak
5Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak#1,5 elkarte-arduradunak: Ik. 1 Tm 4,14 oh. ezar ditzazun, eman dizkizudan argibideen arabera.#elkarte-arduradunak Eg 11,30+; 1 Tm 5,17; 1 P 5,1. 6Arduradunak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua#1,6 behin bakarrik ezkondua: Ik. 1 Tm 3,2 oh.; haren seme-alabek sinestedunak izan behar dute, jokaera gaiztoz nahiz errebeldiaz salatu gabeak.#behin bakarrik ezkondua 1 Tm 3,2+.
7Izan ere, zuzendariak#1,7 zuzendaria: Ik. 1 Tm 3,1 oh., Jainkoaren etxezain denez gero, akats gabea izan behar du: ez harro, ez haserrekor, ez ardozale, ez sesiozale, ez okerreko irabazien gose;#zuzendariak 1 Tm 3,1+. zuzendariak nolakoa behar duen izan 1 Tm 3,2-5; 2 Tm 2,24-26. 8ostera, ostatu-emailea behar du izan, ongia maite duena, zentzuduna, zuzena, jainkozalea, bere buruaren jabea; 9irakatsi zaion egiazko mezuari atxikia, irakaspen zuzenez besteak aholkatzeko eta kontra daudenen irakatsiak gezurtatzeko gai izan dadin.#irakatsi zaion egiazko mezua 1 Tm 1,10+.
Sasimaisuak
10Izan ere, jende errebelde, berritsu eta liluratzaile asko dago, judu-jatorrikoen artean batez ere. 11Horrelakoei itxi egin behar zaie ahoa, okerreko irabazien goseak eraginda, familia osoak nahasten baitituzte, behar ez dena irakatsiz.#okerreko irabazien gose 1 P 5,2. familia osoak nahasten 2 Tm 3,6. 12Herrialde horretako igarle batek, hain zuzen, hauxe esan zuen:
Kretarrak beti gezurti,
piztia txar eta tripazain alfer#1,12 alfer: Gnosos-ko Epimenidesen, K.a. VI. mendeko olerkari kretarraren, aipamena da..
13Eta ez zuen gaizki esan. Horregatik, zentzarazi zorrotz sinesmenean osasuntsu iraun dezaten,#zentzarazi zorrotz 2 Tm 4,2. 14juduen ipuinei eta egia utzi duten gizon-emakumeen aginduei jarrai ez diezaieten.#ipuinak 1 Tm 1,4+. egia utzi 2 Tm 3,6-7+.
15Garbientzat dena da garbi; kutsatu eta sinesgabeentzat, berriz, ezer ez da garbi, beren adimena eta kontzientzia baitauzkate kutsaturik.#dena da garbi Mt 15,11; Lk 11,41; Erm 14,14.20. 16Hitzez aitortzen dute, bai, Jainkoa ezagutzen dutela; baina egitez ukatu egiten dute; higuingarri eta errebelde dira, egintza on baterako ere gauza ez.#Hitzez aitortu, egitez ukatu 1 Jn 1,6; 2,4.