YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 16

16
Goraintziak
1Zenkreasko eliz elkartearen zerbitzari den gure arreba Febe#16,1 Zenkreas: Korintoko mendebaleko portua zen (ik. 15,26 oh.). zerbitzari den gure arreba Febe: H.h., gure arreba Febe,… zerbitzari (diakonesa) dena. Febe, segur aski, gutunaren eramailea da. Diakono hitza hemen bakarrik azaltzen da I.B.an emakume bati aplikatua; ik. Flp 1,1 eta 1 Tm 3,8 oh. Hala ere, ik. 1 Tm 3,11 eta oh. gomendatzen dizuet: 2hartzazue Jaunaren izenean, sagaratuei dagokien bezala. Edozertan zuen beharrik balu, lagun iezaiozue, berak ere askori lagundu baitio eta neuri batez ere.
3Goraintziak#16,3 Goraintziak: Paulok ondorengo sail honetan agurtzen dituen lagunen izenek beraien jatorri eta egoera sozial desberdina agertzen dituzte (greziarra, erromatarra, hebrearra). Bestalde, kristau-elkarteetan harreman pertsonalek zuten garrantzia islatzen dute. Priska eta Akilari, Jesu Kristoren zerbitzuan laguntzaile izan ditudanei.#Priska eta Akila Eg 18,2.18.26; 1 Ko 16,19; 2 Tm 4,19. 4Horiek beren bizia arriskuan jarri zuten, nirea salbatzeagatik. Eta nik ez ezik, jentilen eliz elkarte guztiek ere esker ona zor diete. 5Goraintziak haien etxean biltzen den eliz elkarteari ere. Goraintziak Epenetori, Asian#16,5 Asia: Asia erromatar probintziaz ari da; Asia Txikiko mendebaldeko kostaldea hartzen zuen. Kristorengan sinetsi zutenen lehen fruitu den nire adiskide maiteari;#haien etxean biltzen den eliz elkartea 1 Ko 16,19. Asiako lehen fruitu 16,15. 6baita zuengatik hainbeste lan egin duen Mariari ere. 7Goraintziak nire ahaide eta kartzela-lagun Androniko eta Juniari: apostoluen artean ospetsuak dira eta Kristorengan nik baino lehen sinetsi zutenak. 8Goraintziak Jaunarengan oso maite dudan Anpliatori. 9Goraintziak Urbanori, Jesu Kristoren zerbitzuan laguntzaile izan dugunari, eta nire Estakis maiteari. 10Goraintziak Apelesi, kristau zintzo dela erakutsi duen horri; baita Aristobuloren familiakoei ere. 11Goraintziak Herodion nire ahaideari eta Nartzisoren etxeko fededunei. 12Goraintziak Trifena eta Trifosari, Jaunarengatik gogoz lanean jardun duten horiei; baita Jaunarengatik hainbeste lan egin duen nire Perside maiteari ere. 13Goraintziak Rufori, kristau agurgarri horri, eta berorren ama eta nire ama ere denari.#Rufo Mk 15,21. 14Goraintziak Asinkritori, Flegoni, Hermesi, Patrobasi, Hermasi eta haiekin bizi diren senideei. 15Goraintziak Filologo eta Juliari, Nereo eta beronen arrebari, Olinpiori eta horiekin bizi diren fededun guztiei. 16Agur ezazue elkar besarkada#16,16 besarkada: H.h., musu. Segur aski, liturgiako bake-erritua aipatzen da. santuaz. Kristoren eliz elkarte guztiek agurtzen zaituztete.#besarkada santua 1 Ko 16,20; 2 Ko 13,12; 1 Ts 5,26; 1 P 5,14.
17Otoi, senideok! Ibili argi elkartean zatiketak sortzen eta hartu duzuen irakaspena galbidean jartzen dutenekin. Alde horiengandik!#Ibili argi Mt 7,15; Tt 3,10. hartutako irakaspena 6,17; 1 Ko 11,2.23; 15,1.3; 2 Ts 3,6. 18Horrelakoek ez baitiote Kristo gure Jaunari kultu ematen, beren sabelei baizik, eta beren hitz leunez eta lausenguz liluratu egiten dute jende xaloa.#beren sabelei kultu ematen Flp 3,19. hitz leunez liluratu Kol 2,4; 2 P 2,3. 19Denen agerian dago nola onartu duzuen fedea, eta horrekin poztu egiten nauzue; baina zuek onerako argi eta gaitzaren aurrean tolesgabe izatea nahi nuke.#erromatarrek nola onartu sinesmena 1,8. izan onerako argi Mt 10,16; 1 Ko 14,20. 20Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas zuen oinpean. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin.#Bakearen Jainkoa 15,33+. Satanas oinperatua Has 3,15.
21Goraintziak nire laguntzaile Timoteoren izenean, eta Luzio, Jason eta Sosipatro nire ahaideen izenean.#Timoteo 2 Ko 1,1+. Luzio Eg 13,1. Jason Eg 17,5. Sosipatro Eg 20,4. 22Nik, Tertziok#16,22 Tertzio: Hemen ageri da Paulok ez zituela gutunak bere eskuz idazten, baizik eta idazkariez baliatzen zela., gutun hau idazten ari natzaizuen honek, agur egiten dizuet Jaunarengan. 23Ni eta eliz elkarte osoa ere bere etxean hartzen gaituen Gaiok agur egiten dizue. Hiriko diruzain Erastoren izenean eta Kuarto anaiaren izenean agur.#Gaio Eg 19,29; 1 Ko 1,14. Erasto Eg 19,22; 2 Tm 4,20. ( 24#16,24 Tx. hau ez da ageri eskuizkriburik hoberenetan. Honela dio: Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin guztiokin. Amen. ).
Aintza Jainkoari#16,25 Aintza Jainkoari: Eskuizkribu batzuek 14. kap.aren bukaeran ematen dituzte 25-27 tx.ak eta beste batzuek 15aren ondoren. Ez da segurua gutunaren azken hau Paulorena den ala ez.
25Gorets dezagun Jainkoa! Berak fedean sendotu zaitzakete, nik hots egiten dudan berri onaren eta Jesu Kristori buruz ematen dudan mezuaren arabera. Mezu horren bidez, aspalditik ezkutuan zeukan misterioa agertu du Jainkoak.#ezkutuko misterioa agertu 1 Ko 2,7; Ef 1,9; 3,5.9; Kol 1,26; 2,2-3. 26Misterio hori orain azaldu da profeten idatziek dioten bezala, eta, Jainko betierekoak hala erabakirik, herri guztiei adierazi zaie, Jainkoari fedezko erantzuna eman diezaioten.#herri guztiei adierazi misterioa Ef 1,9; 3,5-9; Ap 10,7. fedezko erantzuna 1,5+. 27Jainko honi, jakintsu bakarra denari, aintza betiere Jesu Kristoren bitartez! Amen.#aintza Jainkoari Ga 1,5; Ef 3,21; Flp 4,20; 1 Tm 1,17; 2 Tm 4,18; Ap 1,6.

Currently Selected:

ERROMATARREI 16: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy