YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 29

29
1Zentzarazpenen aurrean setatsu dena
bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.#Ik. 6,15.
2Zintzoak gobernari, herria pozik;
gaiztoak agintari, herria kexu.#Zintzoa pozbide 11,10+.
3Zuhurtzia maite duenak bere aita pozten du;
emagalduekin dabilenak ondasunak alferrik galtzen.#emagalduekin dabilena 22,14; Si 9,6; Lk 15,30.
4Zuzenbideaz, erregeak herria sendotu;
gehiegizko zergak ezarriz, hondatu.
5Lagun hurkoari zurikeria egiten dionak
tranpa jartzen dio bidean.
6Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari,
pozez alai bizi da zintzoa.
7Jende xehearen eskubideez arduratzen da zintzoa,
gaiztoak ez du ezer jakin nahi izaten.
8Harroputzek herria asaldatzen dute,
zuhurrek haserrea baretzen.
9Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak,
haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.
10Odolzaleek gorrotatu egiten dute prestua,
zuzenek bizia babesten diote.
11Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak,
zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen.
12Gezurrak erraz irensten dituen gobernariak
funtzionario guztiak bihurtzen ditu gaizto.
13Behartsua eta lukurrerua honetan dira berdinak:
Jaunak ematen die argia bien begiei.#Ik. 22,2; Mt 5,45.
14Erregeak zintzo babesten badu jende xehea,
haren tronua betiko dago sendo.#tronua sendo 16,12+.
15Zigorrak eta zentzarazpenak zuhur bihurtzen dute;
bere kasa utzitako gazteak ama lotsarazten.#Zigorra eta zentzarazpena 13,24+.
16Gaiztoak agintean, bidegabekeria ugari;
haien erorketaren lekuko izango zintzoak.#Gaiztoak agintean 29,2. Ik. 11,10+.
17Hezi semea: lasai egongo zara
eta atseginez beteko zaitu.#Hezi semea 13,24; 19,18.
18Profetaren gidaritzarik gabe, herria zabartu;
legea betez, herria zoriontsu.#legea 28,4+; Sal 1,1-2.
19Hitz hutsez ez da morroia zentzarazten;
ulertu egin arren, ez du esanik egingo.#morroia zentzarazi 29,21; Si 33,25-30.
20Ohartu zara etengabeko hitz-jarioa duenaz?
Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.#Ik. 26,12.
21Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten diona
ondo damutuko da gero#29,21 Bigarren lerroko testua ez da argia..
22Odol-beroak liskarra sorrarazten,
suminkorrak bekatuak ugaltzen.#liskarrak 15,18+.
23Harroa apaldu egingo dute;
bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.#Harroa/apala 11,2+.
24Lapurraren partaideak bere buruari gorroto;
madarikazioa bereganatzen du#29,24 madarikazioa bereganatzen du: Erruduna nor den jakin eta salatzen ez duelako (ik. Lb 5,1). ez duelako salatzen.
25Gizakiaren beldur dena lakioan jausiko da,
Jaunarengan konfiantza duena babestua dago.#Jaunarengan konfiantza 3,5+.
26Asko ibiltzen dira agintariaren onespen bila,
baina Jaunak bakarrik babesten ditu giza eskubideak.
27Gizaki txarra higuingarri da zintzoentzat,
jokabide zuzenekoa higuingarri gaiztoentzat.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 29: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy