YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 28

28
1Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi;
zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.#ihesi inork pertsegitzeke Lb 26,17.36.
2Matxinada denean, herriak buruzagi ugari;
gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.
3Behartsu izan eta, gero, jende xehea zapaltzen duena
uholde suntsigarria da: zer janik ere ez du uzten!
4Jaunaren legea baztertzen dutenek gaiztoa goraipatzen dute;
legea betetzen dutenak, berriz, haren kontra jartzen.#legea bete 28,7.9; 29,18.
5Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen,
Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite.#dena dakite Jkd 3,9; 1 Ko 2,14-16.
6Hobe behartsu eta prestu izan,
jokabide okerreko aberats baino.#Ik. 19,1.
7Legea betetzen duena seme zentzuduna da,
jende galduarekin dabilena aitaren lotsa.
8Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenak
behartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu.#lukurreriaz Ir 22,24+.
9Norbaitek ez badu legea aditu nahi,
haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri.
10Zuzenak bide txarretik eramaten dituena,
berak prestatutako tranpan jausiko da;
baina prestuek zoriona izango dute sari.#tranpan jausi 26,27+.
11Aberatsak zuhurtzat du bere burua,
baina behartsu buruargiak ongi ezagutzen du.#bere burua zuhurtzat 3,7+.
12Zintzoen arrakastaz ospakizun handia,
gaiztoak nagusitzean denak ezkutatu.#28,28. zintzoak pozbide 11,10+.
13Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du,
aitortu eta damutzen denak errukia lortuko.#hutsegiteak aitortu Sal 32,5+; Si 4,26; Lk 18,9-14.
14Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena;
bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.#bihotz gogorrekoa Si 3,26.
15Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoa
gobernari gaiztoa herri xehearentzat.
16Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen;
bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.
17Hilketa baten zama gainean duen gizakia
hobiraino doa ihesi: ez geldiarazi!
18Portaera prestukoa salbatu egiten da,
jokabide okerrekoa bat-batean erori#28,18 jokabide… erori: Honela ere itzul daiteke: Bi bideetatik okertzen dena, (bietako) batean eroriko da..
19Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,
huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.#12,11.
20Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen;
bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.
21Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea;
ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.#Ik. 24,23.
22Xuhurrak presa izaten du aberasteko;
ez daki premia gorria datorkiola gainera.
23Zentzarazlea estimatuagoa da azkenean
zurikeriaz ari dena baino.
24Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioena
kriminalen pareko bihurtzen da.
25Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten;
konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.#liskarrak 15,18+.
26Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da,
zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako.#Bere buruaz fidatu 3,5-7; 1 Ko 3,18-19.
27Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako,
ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.#Behartsuari eman 22,9+.
28Gaiztoak nagusitzean jendea ezkutatu,
haiek desagertzean zintzoak ugaldu.#28,12.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 28: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy