YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 2

2
Jakinduria, altxor preziatua
1Seme, nire esanak onartu eta aginduak gogoan badituzu,#Seme… 1,8+.
2zuhurtziari kasu egin
eta zentzu onari jaramon egiten badiozu,
3adimenari dei egin eta zentzu onari hots egiten badiozu,
4dirua eta altxorrak bezala bilatzen saiatzen bazara,#Jakinduria altxor paregabea 3,14-16; 8,11.19; 16,16; 20,15; Jb 28,15-19; Jkd 7,8-14; Mt 13,44-46.
5orduan ulertuko duzu zer den Jaunarenganako begirunea#2,5 Jaunarenganako begirunea: Ik. 1,7 oh.
eta Jainkoa ezagutzera iritsiko zara.
6Jauna baita zuhurtzia ematen duena,
berarengandik datoz ezaguera eta zentzu ona.#zuhurtzia Jaunaren emaitza Ir 31,3; 1 Erg 5,9; Koh 2,26; Jkd 8,21; Si 1,1.
7Berak ematen die arrakasta zintzoei
eta babesa jokabide zuzenekoei;
8zuzenbideari jarraitzen diotenak babesten ditu
eta berarekin leial direnak zaintzen.
9Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten,
eta ongi jokatzen.
Jakinduriak gaitzetik gorde
10Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzera
eta atsegina izango duzu ezaguerarekin;
11bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;
12jokabide txarretik aldenaraziko zaituzte
eta hitz maltzurrekoengandik,
13bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,
14gaizkia egiten gozatu
eta maltzurkeriaz pozten direnengandik,
15jokaera okerretan eta bide-galdurik dabiltzanengandik.
16Horrela, emakume lotsagabe#2,16 emakume lotsagabe: H.h., emakume arrotz/atzerritar. Badirudi emakume adulteriogileari buruz ari dela. Esaera Zaharrak liburuan, eta 1-9 zatian bereziki, adulteriogilea sarriago azaltzen da emagaldua baino (ik. 5,3-11; 6,23-35). Ezkontza Jainkoaren eta herriaren arteko itunaren sinbolo delarik (ik. 2,17), adulterioa Jainkoaren itunarekiko desleialtasunaren pareko da.
eta lausengariagandik aldenduko zara,#emakume lotsagabea (adulteriogilea) 5,3.20; 6,24—7,27; 30,20; Si 9,9; 23,22-27.
17bere gaztaroko laguna utzi
eta Jainkoaren ituna ahaztu duenarengandik.
18Halakoaren etxera joatea heriotzarantz joatea da,
beraren bideak ilunpeetara eramaten zaitu.
19Han sartzen direnek ez dute itzulerarik,
ez dituzte hartzen bizirako bideak.
20Beraz, ibili onbidetik
eta jarraitu zintzoen jokabideari.
21Prestuak biziko baitira lurrean
eta zuzenek iraungo bertan;#lurrean biziko 10,30; Dt 5,33; Sal 37,9.29; Mt 5,4.
22gaizkileak, berriz, jo eta garbitu egingo dituzte mundutik,
eta maltzurrak desagerrarazi bertatik.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy