YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 3

3
Lebitarrei beste gomendioak
1Hona hemen Aaronen eta Moisesen ondorengoak, Sinai mendian Jauna Moisesi mintzatu zitzaionean. 2Aaronek lau seme zituen: Nadab lehen-semea, Abihu, Eleazar eta Itamar.#Aaronen semeak 20,60; Ir 6,23; 28,1; 1 Kro 5,29. 3Horiek gantzutu eta sagaratu zituzten apaiz-zerbitzurako;#apaiz sagaratu Ir 29,29; 30,30; Lb 8. 4baina Nadab eta Abihu semerik utzi gabe hil ziren Sinai basamortuan, Jaunaren aurrean, honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako. Beraz, Eleazar eta Itamar izan ziren apaiz beren aita Aaronen ardurapean.#Nadab eta Abihu 26,61; Lb 10,1-3.
5Jaunak esan zion Moisesi: 6«Hurbilarazi Lebiren leinua#3,6 Lebiren leinua: Aaronen familiak berebiziko garrantzia zuen Lebiren leinuan, hark bere seme Eleazar eta Itamarren bitartez apaizgoa eskualdatuko baitie ondorengoei. Lebiren leinuko gainerako familiek, lebitar deituek, bigarren mailako zerbitzuak beteko dituzte eta Aaronen ondorengo apaizen menpeko izango dira. eta ezar ezazu Aaron apaizaren zerbitzura, lagun diezaion. 7Aaron eta elkarte osoaren ordezkari gisa beteko dute lebitarrek beren zerbitzua elkarketa-etxolaren aurrean, egoitzako zereginez arduratuz. 8Elkarketa-etxolako tresnen ardura izango dute eta israeldarren zerbitzura egongo dira egoitzako zereginak betetzeko. 9Lebitarrak, beraz, beste israeldarren artetik bereizi eta Aaroni eta beronen semeei emango dizkiezu laguntzaile. 10Aaron eta beronen semeak ezarriko dituzu apaiz-zerbitzuan. Beste norbaitek apaiz-eginkizunetan jarduten badu, heriotzara emango dute».
11Jaunak esan zion Moisesi: 12«Lebitarrak hautatu ditut israeldarren artetik, berauen lehen-semeen ordez. Neureak ditut, beraz, lebitarrak,#Neureak ditut lebitarrak 8,15-19. 13neureak baititut lehen-semeak oro: Egiptoko lehen-seme guztiak hilarazi nituenean, niretzat sagaratu nituen Israelgo lehen-jaio guztiak, gizaki nahiz abereak. Neureak ditut, beraz. Neu naiz Jauna».#lehen-semeak Jaunarenak Ir 13,2+.
Lebitarren lehenengo izen-bilketa
14Jaunak esan zion Moisesi Sinai basamortuan:#Lebitarren izen-bilketa 26,57-62. Ik. 4,34-49. 15«Egizu lebitarren izen-bilketa, senitarteka eta familiaka, hilabetez gorako gizonezkoak erroldatuz».
16Moisesek izen-bilketa egin zuen, Jaunak agindu bezala.
17Hauek ziren Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari.#Lebiren semeak Ir 6,16-19; 1 Kro 6,1-15. 18Gerxonen semeak Libni eta Ximei ziren, senitarteburuak; 19Kehaten semeak, Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel, senitarteburuak; 20Merariren semeak, Mahli eta Muxi, senitarteburuak. Horiek ziren lebitarren senitarteak, famili jatorriaren arabera banatuak.
21Gerxonen ondorengoak bi senitartetan banatuak zeuden: libnitarrak eta ximeitarrak. Horiek ziren gerxondarren senitarteak. 22Izen-bilketan, hilabetez gorako gizonezkoak 7.500 ziren. 23Gerxondar senitarteak egoitzaren atzealdean, mendebaldean, etxolatu ziren. 24Gerxondarren familiaburua Laelen seme Eliasaf zen. 25Hona gerxondarren ardurapean zeuden elkarketa-etxolako#3,25 elkarketa-etxola: Moises Jainkoarekin aurkitzen zeneko lekua. Ir 26,33aren arabera barruko gelari toki santu-santua deritzo, eta Jaunaren aginduen harlauzak barruan zituen kutxa zegoen bertan; kanpoko gelari toki santua deritzo eta argimutila eta ogien mahaia zeuden bertan (ik. Ir 26,35). Kanpoko gelatik barrukora sartzeko errezel bat igaro behar zen (ik. Ir 26,31-33; 36,8-38). osagaiak: egoitza eta berau estaltzen zuen oihal-etxola, honen estaldura eta sarrerako oihala, 26egoitza eta aldare inguruan zegoen atariko eta atari-sarrerako oihalak, eta eraikuntza guztiko sokak.
27Kehaten ondorengoen senitarteak amramdarrak, itzhartarrak, hebrondarrak eta uzieldarrak ziren. 28Izen-bilketan hilabetez gorako gizonezkoak 8.600#3,28 8.600: Grekozko itzulpenaren zenbait eskuizkribuk 8.300 dio; kopuru hau 39. tx.ean datorren emaitza orokorrari zehatzago dagokio; bestela, emaitza orokorrak 22.300 izan beharko luke. ziren, santutegiaren zerbitzurako. 29Kehatarren senitarteak egoitzaren alboan, hegoaldera, etxolatu ziren. 30Kehatarren senitarteburua Uzielen seme Elitzafan zen. 31Kehatarren ardurapean zeuden kutxa, ogien mahaia, argimutila, aldareak, santutegiko zerbitzuan erabiltzen ziren tresnak eta etxola bitan banatzen zuen errezela.
32Aaronen seme Eleazar zen lebitarren senitarteburuen nagusi. Honek bere menpean zituen santutegiko zerbitzuaz arduratzen ziren guztiak.
33Merariren ondorengoen senitarteak mahlitarrak eta muxitarrak ziren. 34Izen-bilketan, hilabetez gorako gizonezkoak 6.200 ziren. 35Meraritarren senitarteburua Abihailen seme Tzuriel zen. Hauek egoitzaren alboan, iparraldera, etxolatu ziren. 36Meraritarren ardurapean zeuden egoitzako oholak, zehar-egurrak, zutabeak, oinak eta beste osagai guztiak; 37baita atari inguruko zutabeak beren oinekin, hesolak eta sokak ere.
38Ekialdean, hau da, egoitzaren buruz buru eta elkarketa-etxolaren aurrean, Moises, Aaron eta honen semeak zeuden etxolatuak; hauek santutegiaren zerbitzuaz arduratzen ziren israeldarren izenean. Beraiek ez beste norbait zerbitzu horretan sartzen bazen, heriotzara ematen zuten.
39Moisesek eta Aaronek senitarteka erroldatu zituzten lebitarrak, Jaunaren agindura. Hilabetez gorako gizonezkoak 22.000 ziren guztira.
Lehen-semeen berreskuratzea
40Jaunak esan zion Moisesi: «Egizu israeldarren lehen-semeen izen-bilketa, hilabetez gorako gizonezkoak erroldatuz. 41Eta bereiz iezazkidazu lebitarrak, israeldar lehen-semeen ordez. Neu naiz Jauna. Halaber, bereizi lebitarren abereak, israeldarren lehen abere-kumeen ordez».#lebitarrak israeldar lehen-semeen ordez 3,12+.13+.
42Moisesek israeldarren lehen-semeen izen-bilketa egin zuen, Jaunak agindu bezala. 43Izen-bilketan, hilabetez gorako israeldar gizonezkoak 22.273 ziren.
44Jaunak esan zion Moisesi: 45«Hartu lebitarrak israeldarren lehen-seme guztien ordez eta lebitarren abereak israeldarrenen ordez: neureak ditut lebitarrak. Neu naiz Jauna. 46Israeldarren lehen-semeak lebitarrak baino 273 gehiago direnez, soberako horiek berreskuratzeko, 47bakoitzarengatik zilarrezko bost txanponeko ordaina eskatuko duzu, santutegiko pisu-neurriaren arabera, oin-txanpona hamar gramokoa delarik.#zilarrezko bost txanpon Lb 27,6.25. 48Soberako lehen-semeak berreskuratzeko ordain-dirua Aaroni eta beronen semeei emango diezu».
49Hartu zuen Moisesek lebitarrak baino gehiago ziren lehen-semeak berreskuratzeko ordain-dirua: 50zilarrezko 1.365 txanpon hartu zituen, santutegiko dirutan, israeldarren lehen-semeen izenean. 51Eta dirua Aaroni eta beronen semeei eman zien, Jaunak agindu bezala.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy