YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 11

11
Jaunak israeldarrak zigortu Taberan
1Behin batean, kexa bizian ari zen herria. Entzutean, biziki haserretu zen Jauna. Lehertu zen haren haserre-sua herriaren aurka eta kanpaleku-ingurua erabat erre zuen.#israeldarren kexak/marmarrak 14,1-4; 17,6; 20,2-5; 21,5; Ir 14,11+. Jaunaren haserre-sua lehertu 14,26-37; 16,35; 32,13, Lb 10,6+. 2Herriak oihu egin zion Moisesi laguntza eske. Moisesek Jaunari erregutu eta itzali egin zen sua. 3Leku hari Tabera —hau da, «Sute»— ezarri zioten izena, Jaunaren sua israeldarren aurka bertan lehertu zelako.
Herria kexu: haragia nahi
4Israeldarrekin elkartu zen arrotz-jendeari jateko gogoa bizkortu zitzaion, eta israeldarrak negarrez hasi ziren haiekin batera, esanez: «Haragi pixka bat bagenu behintzat!#arrotz-jendea Ir 12,38. 5Gogoan dugu Egipton doan jaten genuen arraina, baita hango pepino, meloi, porru, tipula eta baratxuriak ere! 6Baina orain goseak hiltzen gaude, “mana#11,6 mana: Ik. Ir 16,31 eta oh.” baino ikusten ez dugularik».#mana Ir 16,31+. 7Txarrangil-haziaren itxurakoa zen mana, erretxina-kolorekoa. 8Banatu egin ohi zen herria mana biltzeko, eta, errotan eho edo motroiloan xehatu ondoren, lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak#11,8 olio-opilen gustuko opilak: Ir 16,31ren arabera ezti-opilen gustukoa zen. egiten zituzten. 9Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana.
10Aditu zuen Moisesek herria, senitarteka bildurik, nor bere etxolaren sarreran negarrez ari zela. Jauna haserre-sutan zegoen; Moises ere mindurik zegoen, 11eta esan zion Jaunari:
—Zergatik hartu duzu hain gaizki zeure zerbitzari hau? Zergatik jarri nauzu zoritxarrean, herri honen zama neuri ezarriz?#Moisesen erregua Ir 32,12+. 12Nik sortu ote dut, bada, herri hau? Nik ekarri ote mundura, esan diezadazun: «Hartzazu lepoan, inudeak haurtxoa bezala, eta eraman arbasoei hitzemandako lurraldera#11,12 arbasoei hitzemandako lurraldera: Lehen aldiz entzuten da lurraldearen agintzaria Zenbakiak liburuan (ik. Has 12,7 eta 12,2 oh.); Ir 32,13an bezala, Moisesek gogorarazten dio Jainkoari.»? 13Nondik aterako dut jende honi guztiari jaten emateko adina haragi? Gosea kentzeko haragi eske ari zaizkit negarrez. 14Nik bakarrik ez nezake herri hau guztia eraman: zama astunegia da niretzat.#zama astunegia Ir 18,18; 1 Erg 3,9. 15Horrela erabili behar banauzu, ken iezadazu bizia, arren, begiko banauzu bederen. Eta ez dut neure zori beltza gehiago jasan beharrik izango.
16Jaunak erantzun zion Moisesi:
—Bildu hirurogeita hamar herri-arduradun israeldar, zure iritziz herrian agintea eta gidaritza dituztenak, ekarri elkarketa-etxolara eta beude han zurekin.#herri-arduradunak ezarri Ir 18,21-26; Dt 1,9-18. 17Jaitsi eta han mintzatuko natzaizu eta, zuk duzun espiritutik harturik, haiengan isuriko dut, herria gidatzen lagun diezazuten. Horrela ez zara bakarrik izango.#zuk duzun espiritutik 2 Erg 2,9. 18Eta herriari hau esango diozu: «Egin garbikuntza biharko, haragia izango baituzue jateko. Aditu ditu Jaunak zuen negarrak, “Haragi pixka bat jango bagenu behintzat! Hobeto geunden Egipton!” esaten zenutenean. Hara, bada! Emango dizue Jaunak haragia. 19Ez duzue jango egun bat edo bitan, bost, hamar edo hogei egunetan bakarrik; 20hilabete osoan jango duzue, nazkatzeraino jan ere, sudurretatik atera dakizuen arte. Hori, zuen artean bizi den Jauna baztertu duzuelako eta haren aurrean negarrez jardun duzuelako, esanez: “Zergatik irten ote ginen Egiptotik?”»
21Orduan, Moisesek esan zion:
—Nirekin datorren herri honi, seiehun mila gizon izanik, hilabete osorako haragia emango diozula diostazu? 22Ganadu guztia hilda edo itsasoko arrain guztiak bilduta ere ez lukete aski izango!#ez lukete aski 2 Erg 4,43; Mt 14,17; 15,33; Jn 6,7.9.
23Jaunak erantzun zion:
—Nire eskua hain laburra dela uste al duzu? Orain ikusiko duzu esana betetzen den ala ez.#esana bete Ez 12,28+.
Jainkoaren espiritua hirurogeita hamar herri-arduradunei eman
24Etxolatik irtenda, Jaunak esana kontatu zion Moisesek herriari. Gero, hirurogeita hamar herri-arduradun israeldarrak bildurik, etxola inguruan jarri zituen. 25Orduan, Jauna jaitsi zen lainoan eta Moisesekin mintzatu zen; gero, Moisesek zuen espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri zien. Espiritua haiengan kokatu orduko, profeta gisa hasi ziren mintzatzen, baina ez zuten jarraitu.
26Bi gizaseme, bata Eldad izenekoa eta bestea Medad, hirurogeita hamarren taldekoak izan arren, ez ziren etxolara joan, baizik eta kanpalekuan gelditu ziren. Baina kokatu zen espiritua haiengan ere eta profeta gisa hasi ziren mintzatzen. 27Orduan, mutiko bat korrika joan zitzaion Moisesi, esatera:
—Eldad eta Medad profeta bezala mintzatzen ari dira kanpalekuan.
28Nunen seme Josuek, gaztetandik Moisesen laguntzaile zenak, esan zuen:
—Ene jaun Moises, galaraz iezaiezu!
29Moisesek ihardetsi zion:
—Niregatik jeloskor? Nahiago nuke herri osoa profeta bihurtzea, Jaunak bere espiritua denei ematea!#Jaunak denei eman espiritua Is 44,3; Ez 39,29; Jl 3,1-2; Eg 2,17-18; Ga 4,6.
30Gero, kanpalekuan bildu ziren Moises eta Israelgo herri-arduradunak.
Galeperrak
31Jaunak haizea atera zuen, eta haizeak, itsasaldetik joz, galeper-multzoa ekarri eta kanpaleku inguruan bota zuen: egun bateko bidea adinako luze-zabala estali zuten galeperrek kanpalekuaren inguru osoan, metro bat lodiko galeper-piloa zegoelarik.#galeperrak Ir 16,13+.
32Egun eta gau osoa eta biharamun osoa eman zuen herriak galeperrak biltzen. Gutxien jaso zuenak hamar gurdikada bildu zuen. Eta kanpalekuaren inguru osoan ezarri zituzten, lehortzeko. 33Oraindik haragia hagin artean zerabiltela, biziki haserretu zen Jauna israeldarren aurka, eta izurri ikaragarriz zigortu zituen. 34Leku hari Kibrot-Taaba —hau da, «Salokeri Hilobiak»— eman zioten izena, han lur eman baitzioten jan-irrika sartu zitzaion jendeari.
35Kibrot-Taabatik Hatzerotera joan zen herria eta han gelditu.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy