YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 1

1
Nehemiasek Jerusalemgo berriak jakin
1Hau da Hakaliasen seme Nehemiasen historia.
Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean, Kisleu hilean#1,1 Artaxerxes: Hebreerazko testuan ez da toki honetan izena azaltzen; 2,1etik hartu dugu. Artaxerxes K.a. 465etik 423ra izan zen Pertsiako errege; Susan zuen bizilekua. Kisleu hila: Azaroa/abendua., Susa hiri gotorrean nengoela, 2Hanani, neure anaietako bat, etorri zitzaidan Judatik, gizon-talde batekin#1,2 gizon-talde batekin: Erbestetik herriratuak edo erbesteratuak izan ez zirenetakoak izan daitezke.. Erbestealditik libre gelditu ziren juduen eta Jerusalem hiriko berriak eskatu nizkien. 3Eta erantzun zidaten: «Erbestealditik libre gelditu direnak zoritxar handian eta egoera lotsagarrian daude Juda eskualdean; Jerusalemgo harresiak, berriz, zuloz beteak daude, eta hiriko ateak suak kiskaliak».
4Berri hauek entzutean, jarri eta negarrari eman nion; dolu egin nuen egun batzuetan, baraurik eta zeruko Jainkoaren#1,4 zeruko Jainkoa: Ik. Esd 1,2 oh. aurrean otoitzean.
5Honela egin nuen otoitz: «Jauna, zeruetako Jainkoa, Jainko handi eta ikaragarria, zuk itunari eusten diozu eta leiala zara maite zaituztenekin eta zure aginduak betetzen dituztenekin.#itunari eusten diozu 9,32; Dt 7,9.12. 6Beude zabalik zure begiak eta adi zure belarriak zerbitzari honen otoitzera, gau eta egun ari bainaiz zure zerbitzari israeldarren alde otoitzean. Aitortzen ditut israeldarrok zure aurka egin ditugun bekatuak: bai, ni neu eta nire aitaren senitartea ere bekatari gara.#begiak zabalik, belarriak adi 2 Kro 6,40. 7Benetan, oso gaizki jokatu dugu zurekin, ez baititugu bete zure zerbitzari Moisesi eman zenizkion agindu, lege eta erabakiak. 8Hala ere, gogora ezazu zeure zerbitzari Moisesi esan zeniona#1,8 esan zeniona: Aipamena ez dugu bere horretan aurkitzen Pentateukoan; baina edukia ongi egokitzen zaio Deuteronomioaren hizkerari (adib. Dt 30,1-5).: “Nirekin zintzo jokatzen ez baduzue, atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaituztet. 9Baina niregana itzultzen bazarete eta nire aginduak gorde eta betetzen badituzue, zeruko azken muturreraino jaurtiko bazintuztete ere, bildu egingo zintuzketet eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratu dudan tokira#1,9 aukeratu dudan tokia: Jerusalemgo tenplua da. ekarriko”. 10Zeure zerbitzari eta zeure herri dituzu israeldarrak, zeure ahalmen handiz eta esku bizkorrez askatuak.#ahalmen handiz askatuak Ir 32,11; Dt 9,29. 11Jauna, beude adi zure belarriak nire eta zure zerbitzari guztien otoitzera. Leial izan nahi genuke zurekin. Lagundu zure zerbitzari honen asmoak ongi atera daitezen, eta erregeak onginahiz har nazan».
Erregearen edari-emaile nintzen ni orduan.

Currently Selected:

NEHEMIAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy