YouVersion Logo
Search Icon

NAHUM 1

1
1Hona hemen Niniveri#1,1 Ninive: Asiriako inperioaren hiriburua; hiriak K.a. X. eta VII. mende artean izan zuen bere gorenaldia. buruzko mezua, Jaunak Nahum elkoxtarrari agertu ziona.#Ninive Jon 1,2+.
Jauna Jainko beldurgarri eta on
2Jauna, Jainko espatsu
eta mendekatzailea da.
Bai, mendekatzailea da Jauna,
zorrotza haren haserrea.
Jauna mendekatu egiten da
bere etsaien kontra,
eutsi egiten dio
arerioenganako haserreari.#Jainko espatsu Ir 20,5+; Jl 2,18+. mendekatzaile Dt 7,10; Is 59,17; Jr 4,4; 5,9; Si 12,6.
3Haserregaitza da Jauna,
baina ahalmen handikoa,
eta ez du erruduna
zigorrik gabe uzten.
Ekaitza eta haize-erauntsia
sortzen ditu ibiltzean;
bere oinez harrotzen duen hauts
dira lainoak.#Haserregaitza Mi 7,18+. Ekaitza sortu Jr 23,19; Ez 13,13; Sal 50,3; Jb 38,1. lainoak Ir 13,21-22; 19,19; 33,9-10; Sal 18,10; 97,2.
4Jaunak itsasoari mehatxu egin
eta itsasoa lehortu,
ibai guztiak agortu.
Gorri geratzen dira
Baxango larreak eta Karmel#1,4 Baxan, Karmel: Ik. Am 4,1 eta 1,2 oh.; Bibliak maiz aipatzen ditu lurralde hauek, baita Libano ere, beren emankortasunagatik. gaina,
Libano loratua zimel.#Jaunak mehatxu eta itsasoa lehortu Ir 14,21; Is 50,2; 51,10; Sal 18,16; 106,9. Baxan, Karmel gaina gorri Is 33,9; Am 1,2. Ik. Is 35,2. Libano Is 2,13+.
5Hura agertzean,
dardaraz jartzen dira mendiak,
koloka muinoak;
haren aurrean
ikaratu egiten da lurra,
baita mundua
eta bertan bizi direnak ere.#mendiak dardaraz Hab 3,6+.
6Nork iraun zutik
haren suminaren aurrean?
Nork egin aurre
haren haserre biziari?
Sua bezala isurtzen da
haren sumina,
eta harkaitzak zartatu egiten
haren aurrean.#Nork iraun zutik? Jl 2,11; Ml 3,2; Sal 76,8; 130,3; Ap 6,17. haserre-sumina Is 30,27. mendiak zartatu Ez 38,20; Mi 1,4.
7Ona da Jauna,
gordeleku larrialdi-egunean.
Arretaz hartzen ditu
babes eske doazkionak,#Ona da Jauna Jr 33,11; Si 5,6; Erm 11,22. larrialdi-egunean babes Is 25,4; Sal 46,2; 61,4-5.
8urek gainezka egiten dutenean.
Baina suntsitu egiten ditu
aurka dabilzkionak#1,8 bere aurka dabiltzanak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren tokia dio.,
ilunpetara botatzen etsaiak.#urek gainezka egitean Sal 124,4-5.
Ninive eta Judarentzat mezuak
Judako buruzagiei
9Zer asmo darabilzue
Jaunaren aurka?
Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:
ez dira bi aldiz altxatuko.#Zer asmo Jaunaren aurka? Os 7,15. Ik. Sal 33,10-11. Etsaiak ezereztu 1,12; Jr 30,11.
10Nahaspilaturik dauden
laharren antzeko dira,
mozkortzeraino edanak daude;
belar iharra bezala
erabat erreko dituzte#1,10 Tx.aren esanahia iluna da jatorrizkoan eta itzulpena ez erabat segurua..
Niniveri
11Ninive, zuregandik atera da
Jaunaren aurka
asmo txarrak darabiltzana,
burutazio gaiztoak dituen gizona#1,11 gizona: Pertsonaia hau Asiriako errege Senakerib dateke (ik. 2 Erg 19,4.16)..#burutazio gaiztoko gizona 2,1; Is 37,23-24.
Judari
12Honela diotsa Jaunak Judari:
«Zure etsaiak,
indartsu eta ugari badira ere,
garbitu egingo dituzte,
galdu egingo.
Makurrarazi zaitut, bai,
baina ez zaitut gehiago
nahigabetuko;
13orain hautsiko dut
zapaltzen zaituen uztarria,
orain apurtuko zure kateak».#uztarria, kateak apurtu Lb 26,13; Is 14,25; Jr 30,8; Ez 34,27; Sal 107,14.
Niniveko erregeari
14Zure aurka, ordea,
Niniveko errege,
hauxe erabaki du Jaunak:
«Ez duzu izango
zeure izeneko ondorengorik.
Birrindu egingo ditut
zure jainkoen etxeetan
zurezko eta metalezko idoloak.
Zure hilobia prestatzen ari naiz,
deus ere ez zara-eta
nire aurrean».#Ez zara deus ere Dn 5,27.

Currently Selected:

NAHUM 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy