YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 27

27
Jesus Pilatogana eramana
(Mk 15,1; Lk 23,1-2; Jn 18,28)
1Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko. 2Gero, lotuta eraman zuten eta Pilato#27,2 Pilato: Pontzio Pilato K.o. 26-36 urteetan izan zen Judean erromatar gobernari. gobernariaren eskuetara eman#eskuetara eman 26,2+..
Judasen heriotza
(Eg 1,18-19)
3Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,#hogeita hamar txanponak 26,15+. 4esanez:
—Oker egin dut errugabea heriotzara emanez.
Baina haiek erantzun zioten:
—Eta guri zer? Hor konpon!
5Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen. 6Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita».
7Eta elkarren artean erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin. 8Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki hari.#Odol-soro Eg 1,19. 9Honela bete zen Jeremias profetak esana#27,9 Jeremias profetak esana: Izatez, Za 11,12-13aren aipamen librea da, Jeremiasen liburuko zenbait gai tartekatzen diren arren (ik. Jr 18,2-3; 19,1-2; 32,6-15).: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria.#Eta hartu… Za 11,12-13. 10Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.
Jesus Pilatoren aurrean
(Mk 15,2-5; Lk 23,3-5; Jn 18,28-38)
11Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion:
—Zu al zara juduen erregea?
Jesusek erantzun zion:
—Zeuk diozu.#juduen erregea 2,2+.
12Apaizburuek eta zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark ez zuen ezer erantzuten.#Jesus isilik 26,63+. 13Pilatok esan zion:
—Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?
14Eta ez baitzion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria.
Jesus heriotzara kondenatua
(Mk 15,6-15; Lk 23,13-25; Jn 18,39—19,16)
15Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena. 16Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas#27,16 Barrabas: Zenbait eskuizkribuk Jesus izena ezarri dio aurretik Barrabasi. zeritzana. 17Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:
—Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
18Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
19Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».#errugabea 27,4; Is 53,9 (1 P 2,22); Lk 23,47; Eg 3,14; 1 P 3,18.
20Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan. 21Gobernariak berriro galdetu zien:
—Bietako zein nahi duzue askatzea?
—Barrabas —erantzun zuten.
22Pilatok esan zien:
—Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?
Denek erantzun zuten:
—Gurutzean josi!#Pilato eta herria Eg 3,13-14; 13,28.
23Eta hark:
—Zer oker egin du, bada?
Haiek, are eta oihu handiagoz:
—Gurutzean josi!
24Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:
—Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!#eskuak garbitu Dt 21,6-9; Sal 26,6; 73,13.
25Herri osoak erantzun zuen:
—Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule#27,25 Geu… erantzule: H.h.,Horren odola geure eta gure ondorengoen gain; erantzukizuna norberaren gain hartzen dela adierazteko hebreerazko esamoldea.! #Geu erantzule 2 Sm 1,16; 3,28-29; Jr 26,15; Eg 5,28; 18,6.
26Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren#27,26 zigorkarazi ondoren: Ik. Mk 15,15 oh., haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
Soldaduen isekak
(Mk 15,16-20; Jn 19,2-3)
27Gobernariaren soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudari-taldeko denak bildu zituzten haren inguruan. 28Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten. 29Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta, aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez: «Agur, juduen erregea!»#isekak 20,19; 27,41. Ik. Sal 22,8; 44,14. juduen erregea 2,2+.
30Listua botatzen zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten.#Listua bota 26,67; Is 50,6. 31Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.
Jesus gurutziltzatua
(Mk 15,21-27; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)
32Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera#27,32 eramatera: Ik. Mk 15,21 oh. behartu zuten.
33Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du), 34behazunez nahasiriko ardoa#27,34 behazunez nahasiriko ardoa: Konortea galarazteko ematen zitzaien edari hau kondenatuei. eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.#Ik. Sal 69,22. 35Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.#Ik. Sal 22,19 (Jn 19,24). 36Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen. 37Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da, juduen erregea». 38Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.#Ik. Is 53,12; Lk 22,37; 23,32.
Jesus gurutzean iraindua
(Mk 15,29-32; Lk 23,35-39)
39Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin 40eta esanez: «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»#Santutegia desegin 26,61+. Jainkoaren Semea 4,3+.
41Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez:#irri egiten zioten 27,29+. 42«Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan.#Israelgo errege Jn 1,49; 12,13. 43Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?»#Ik. Sal 22,9; Jkd 2,18-20. Jainkoaren Semea zela zioen Jn 5,18; 10,36; 19,7.
44Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.#lapurren irainak Lk 23,39-41.
Jesusen heriotza
(Mk 15,33-41; Lk 23,44-49; Jn 19,28-30)
45Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan 46Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eli, Eli, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).#Eli… Sal 22,2.
47Hau entzutean#27,47 Hau entzutean: Hala ere, Jesusen hitzei ematen dien interpretazioa okerra da, ironiazkoa ez bada behintzat. Eliasen etorreraren itxaropenari buruz, ik. Mk 9,11 oh., bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari da».#Elias 11,14+.
48Eta berehala, haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.#Ik. Sal 69,22. 49Besteek, ordea, zioten: «Egon, ea datorkion Elias salbatzera!»
50Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. 51Eta horra, santutegiko oihala#27,51 santutegiko oihala: Ik. Mk 15,38 oh. erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren;#Ik. Is 26,19; Ez 37,1-14; Dn 12,2.#santutegiko oihala Ir 26,31-33; Heb 6,19; 10,19-20. 52hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko piztu egin ziren: 53hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion.#hiri santua 4,5+. 54Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»#Jainkoaren Semea 4,3+.
55Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari; 56haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama.
Jesus hilobian ezarria
(Mk 15,42-47; Lk 23,50-56; Jn 19,38-42)
57Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako#27,57 Arimatea: Judea iparraldeko hiria, Jerusalemdik 30 km ingurura. gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea. 58Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen. 59Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen 60eta haitzean zulaturiko hilobi berri batean ezarri. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrera itxi eta joan egin zen.#hilobian ezarria Dt 21,22-23; Is 53,9; Eg 13,29. harri handi bat 28,2; Mk 16,3-4. 61Magdalako Maria eta beste Maria hilobi aurrean eserita zeuden.
Hilobia zigilatua eta zaindua
62Biharamuna larunbata zen#27,62 Biharamuna larunbata zen: H.h., Biharamunean, prestaketaren hurrengo egunean; prestaketak (grekoz, paraskebe ) larunbat-bezpera adierazten du (ik. Mk 15,42 oh.).. Apaizburuak eta fariseuak Pilatogana bildu ziren elkarrekin,#Ik. Mk 15,42; Lk 23,54; Jn 19,31.42. 63eta esan zioten:
—Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: «Hiru egunen buruan piztu egingo naiz».#Hiru egunen buruan 12,40; 16,21; 17,23; 20,19; Lk 24,7. 64Agindu ezazu, bada, hirugarren eguna arte hilobia zaintzeko; ez dadila gerta, haren ikasleak gorpua eraman eta gero «Hildakoen artetik piztu da» herriari esanez etortzea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke.
65Pilatok erantzun zien:
—Badituzue zeuen guardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura.
66Joan ziren, bada, eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.

Currently Selected:

MATEO 27: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy