YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 2

2
Ekialdeko jakintsu batzuek Jesus gurtu
1Jesus Judeako Belen#Belen 2,5-6; Lk 2,4.15; Jn 7,42. Herodes Lk 1,5. herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu#2,1 Belen: Jerusalemdik hegoaldera dagoen herrixka; Daviden sorlekua, 1 Sm 16,1ak dioenez. Herodes: Herodes Handia, K.a. 37tik 4ra Jerusalemen errege izana. sortaldeko jakintsuak: Seguruenik, Babiloniatik etorritako astrologoak. batzuk azaldu ziren Jerusalemen, 2galdezka:
—Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.#juduen errege 21,5; 27,11.29.37; Mk 15,2.9; Lk 23,3.37-38; Jn 18,33.39; 19,3.14. izarra Zen 24,17.
3Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere. 4Orduan, herriko apaizburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien.#Mesias 1,16.17; 11,2; 16,13-20; 22,44-45; 26,63; 27,17; Mk 1,1+; Lk 2,11+; Jn 1,41; Eg 2,31; Erm 9,5; 1 Jn 2,22; 5,1. 5Haiek erantzun zioten:
—Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak:
6 Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez,
Judako hirietan txikiena;
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria
gobernatuko duena # 2,6 Tx.ak 2 Sm 5,2 eta Mi 5,1 era berezian elkartzen ditu. Mateok Belenen garrantzia azpimarratu nahi du. .#Ik. 2 Sm 5,2; Mi 5,1.
7Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. 8Gero, Belenera bidali zituen, esanez: «Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin».
9-10Erregearen hitz hauek entzunik, abiatu egin ziren. Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan zitzaien, haurra zegoen toki gainean gelditu arte.
11Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria bere amarekin eta, ahuspezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz, esku-erakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra#2,11 intsentsua eta mirra: Arabiako aspalditiko usainkiak..
12Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra ametsetan harturik, beste bide batetik itzuli ziren beren herrialdera.
Egiptora ihesi
13Jakintsuek alde egin ondoren, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko».#Jaunaren aingerua 1,20+. ametsetan agertu 1,20; 2,19.22; Has 20,3-7; 31,24; 46,2-4; Eg 10,3; 16,9; 18,9; 23,11.
14Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora alde egin zuen. 15Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari.#Egiptotik… Os 11,1. Ik. 1,22+.
Belengo haurren hilketa
16Herodes erregea, jakintsuek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Belenen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, jakintsuek adierazitako denbora kontuan harturik. 17Honela bete zen Jeremias profetak esana:
18 Entzun!
Aieneak eta negar samina Raman!
Rakel ari da
bere haurrengatik negarrez:
ez du kontsolatu nahi,
ez baitira bizi. # Jr 31,15. Rama Jr 40,1. Rakel Has 35,19-20.
Egiptotik itzuli eta Nazareten bizi
19Herodes hil ondoren, Joseri Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Egipton, 20eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz Israelera, hilak baitira haurra hil nahian zebiltzanak».
21Hartu zituen Josek haurra eta ama, eta Israelera joan zen. 22Baina jakin zuen Herodesen ordez honen seme Arkelao#2,22 Arkelao: Herodes Handiaren seme eta ondorengoa, K.a. 4tik K.o. 6ra errege izana. zegoela Judean errege, eta beldurra sartu zitzaion hara joateko. Eta, ametsetan adierazi zitzaiolarik, Galileara jo zuen, 23eta Nazaret izeneko herrian jarri zen bizitzen; horrela bete zen Jainkoak profeten bidez esana: «Nazaretarra#2,23 Nazaretarra: Jatorrizkoak Nazoreoa dio. Zaila da zein testu aipatzen den zehaztea. Nazoreo hitzak nazaretar adieraz lezake; baina nazireu hitza ere iradoki lezake, hau da, Jaunari sagaratua (ik. Zen 6,2 oh.).#Nazaretarra 21,11; 26,71; Mk 1,9; Lk 2,39; 18,37; Jn 1,45; Eg 10,38. esango diote».

Currently Selected:

MATEO 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy