YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 19

19
Galileatik Jerusalemera: irakaspenak (19,1—20,34)
Ezkontza eta dibortzioa
(Mk 10,1-12; Lk 16,18)
1Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz.#hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 2Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien. 3Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:
—Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?#zertan harrapatuko 16,1+.
4Hark erantzun zien:
—Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,#gizaseme… Has 1,27; 5,2. 5eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.#Horregatik… Has 2,24 (1 Ko 6,16; Ef 5,31). 6Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
7Galdetu zioten:
—Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?#dibortzio-agiria… 5,31; Dt 24,1.
8Jesusek erantzun zien:
—Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako#19,8 Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako: H.h., zuen burugogorkeriagatik. eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela. 9Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat#19,9 behintzat: Ik. 5,32 oh.— adulterio#adulterio 5,31+.32+. egiten du.
Ezkontza eta ezkongabetasuna
10Orduan, ikasleek esan zioten:
—Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea.#ez du merezi ezkontzea 1 Ko 7,1-2.7-9.
11Jesusek erantzun zien:
—Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik. 12Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako#19,12 Batzuk ez dira… erabaki dutelako: H.h., Badira irenak amaren sabeletik horrelaxe jaioak, badira irenak gizonek eginak, eta badira irenak zeruetako erreinuagatik beren buruak irendu dituztenak. Irenari (grekoz eunuko) buruz, ik. Eg 8,27 oh.. Onar dezakeenak onar beza.
Jesus eta haurrak
(Mk 10,13-16; Lk 18,15-17)
13Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.#eskuak ezarri 9,18+. 14Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».
15Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.
Jesusek gazte aberatsari dei
(Mk 10,17-22; Lk 18,18-23)
16Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:
—Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?#betiko bizia 18,8-9+; Lk 10,25.
17Jesusek erantzun zion:
—Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.#gorde aginduak Lb 18,5; Dt 4,1; 5,29; 6,24; Ez 20,11; Lk 10,28; Erm 10,5; Ga 3,12.
18—Zein agindu? —galdetu zion.
Eta Jesusek:
—Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, # Ez hil… Ir 20,12-16; Dt 5,16-20 (Erm 13,9). lagun hurkoa Lb 19,18. Ik. 5,43+. 19ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.
20Gazteak, orduan:
—Hori guztia bete dut; zer falta dut oraindik?
21Jesusek erantzun zion:
—Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.#saldu eta eman behartsuei Mk 14,5; Lk 12,33; Jn 12,5; Eg 2,45; 4,34-37. aberastasuna zeruan 6,20+.
22Hitz hauek entzutean, atsekabez alde egin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen.
Aberastasuna salbamenerako oztopo
(Mk 10,23-27; Lk 18,24-27)
23Jesusek esan zien bere ikasleei:
—Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.#Jainkoaren erreinuan sartu 5,20+. 24Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
25Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten:
—Nor salba daiteke, orduan?
26Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:
—Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.#Jainkoak dena dezake Has 18,14; Jr 32,17; Za 8,6; Jb 42,2; Mk 14,36; Lk 1,37.
Dena utzi duten ikasleen saria
(Mk 10,28-31; Lk 18,28-30)
27Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:
—Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?#dena utzi dugu 4,20.22.
28Jesusek erantzun:
—Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.#Gizonaren Semea 8,20+. tronu Ik. Dn 7,9.10.14. zuek ere eseriko zarete 20,21; Lk 22,30; 1 Ko 6,2; Ap 3,21; 20,4. 29Eta niregatik etxeak, senideak, aita, ama, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare.#betiko bizia 18,8-9+; Lk 10,25. 30Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo.#lehenengo, azkeneko 20,16; Lk 13,30.

Currently Selected:

MATEO 19: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy