YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 12

12
Jaiegunari buruzko eztabaida
(Mk 2,23-28; Lk 6,1-5)
1Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden, eta galburuak hartu eta jaten hasi ziren.#larunbata dela-eta eztabaidak 12,9-14; Lk 13,10-17; 14,1-6; Jn 5,1-18; 7,22-24. 2Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi:
—Begira, larunbatez zilegi#ez da zilegi Ir 20,10; 34,21; Dt 5,14. ez dena#12,2 larunbatez zilegi ez dena: Ik. Mk 2,24 oh. egiten ari dira zure ikasleak.
3Hark erantzun:
—Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 4Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak eta ez bere lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak?#David eta Jaunari eskainiriko ogiak 1 Sm 21,2-7. Ik. Lb 24,5-9. 5Eta ez al duzue Liburu Santuetan irakurri apaizek tenpluan larunbatero atseden-legea#12,5 larunbatero atseden-legea: H.h., larunbata. Tenpluko zereginak larunbatez zilegi zen lana baino handiagoak ziren. hausten dutela, horregatik errudun izan gabe?#apaizak eta larunbata Zen 28,9-10. 6Ba, nik diotsuet: Bada hemen tenplua baino gehiago den bat.#gehiago dena 12,41.42; Lk 11,31.32. 7Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino, ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko.#Nahiago… Os 6,6. Ik. 9,13; 1 Sm 15,22. 8Zeren larunbataren nagusi baita Gizonaren Semea.
Elbarria larunbatez sendatua
(Mk 3,1-6; Lk 6,6-11)
9Handik alde egin eta sinagogara joan zen Jesus. 10Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. Fariseuek, zertan salatuko, galdetu zioten:
—Zilegi al da larunbatez inor sendatzea?
11Jesusek erantzun zien:
—Zuetako zeinek, ardi bakarra eduki eta larunbatez zulora erortzen bazaio, ez du hartu eta aterako?#Ik. Lk 14,5. 12Eta zenbatez ez da gehiago gizakia ardia baino! Legezko da, beraz, larunbatez on egitea.#ardia baino gehiago 6,26; 10,31; Lk 12,7.24.
13Orduan, gizonari esan zion:
—Luzatu beso hori.
Hark luzatu, eta sendaturik gelditu zitzaion, bestea bezain ongi.
14Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.#Jesus hiltzeko asmoak 26,4; 27,1; Mk 11,18; 14,1; Lk 19,47; Jn 5,18; 11,53.
Jesus, Jainkoaren zerbitzaria
15Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu zion, eta hark denak sendatu zituen,#jendeak Jesusi jarraitu 4,25; Mk 3,7-10; Lk 6,17-19. 16bera nor zen inori ez esateko aginduz.#ez esateko agindua 8,4+. 17Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:#Liburu Santuen esana bete 1,22+.
18 Hona hemen nire zerbitzaria,
nik hautatua,
nire maitea, atsegin dudana.
Beronen gain ezarriko dut
neure espiritua:
nazioei justizia iragarriko die. # Hona… Is 42,1-4.
19 Ez du haserrerik sortuko,
ez du oihu egingo,
ez da kaleetan haren mintzoa entzungo.
20 Kanabera printzatua ez du hautsiko,
ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko,
justizia nagusi ezar dezan arte.
21 Bera izango dute itxaropen nazioek.
Jesus eta Beeltzebul
(Mk 3,20-30; Lk 11,14-23; 12,10)
22Deabruaren menpe zegoen gizon bat eraman zioten Jesusi, itsua eta mutua. Hark sendatu egin zuen eta gizona hitz egiten eta ikusten hasi zen. 23Jende guztiak, harriturik, zioen: «Ea Daviden Semea dugun hau!»#Daviden Semea 1,1+.
24Fariseuek, ordea, hori entzutean, esan zuten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».#Ik. Jn 10,19-21. Beeltzebul 10,25+. deabruen buruzagi 9,34.
25Igarri zizkien Jesusek beren gogoetak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da. Bere baitan zatiturik dagoen herri edo familiak ez du iraungo. 26Beraz, Satanasek Satanas botatzen badu, zatiturik dago eta bere buruaren aurka ari da; nola iraun dezake haren erreinuak? 27Eta nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. 28Deabruak Jainkoaren Espirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.#Jainkoa errege 3,2+; 4,17; 10,7; Mk 1,15; Lk 17,21.
29«Izan ere, nola sar daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara, aldez aurretik hura lotzen ez badu? Orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.
30«Nire alde ez dagoena nire kontra dago, eta nirekin biltzen ez duena sakabanatzen ari da.#Nire alde, nire kontra Mk 9,40; Lk 9,50.
31«Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik#12,31 Espiritu Santuaren kontrako biraoa: Birao hori, nabari agertzen dena fede txarrez ukatzean datza, hau da, Jainkoaren Espirituaren indarra erakusten duten egintzak deabruaren eraginari egoztean. ez dio barkatuko.#barkamena bai, barkamenik ez 1 Tm 1,13; 1 Jn 5,16.
32«Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.
Zuhaitza eta fruitua: bihotza esanetan nabari
(Lk 6,43-45)
33«Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.#zuhaitza eta fruitua 7,16-20. 34Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu.#Sugekumeok 3,7; 23,33; Lk 3,7. bihotzari dariona 15,11.18; Mk 7,20-23. 35Ona denak, bere ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik, gaitza.
36«Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. 37Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko».#hitzen arabera epaituak St 3,1-6.
Lege-maisu eta fariseuak mirarizko seinale eske
(Mk 8,11-12; Lk 11,29-32)
38Lege-maisu eta fariseu batzuk honela hasi zitzaizkion Jesusi: «Maisu, zuk egindako mirarizko seinaleren bat ikusi nahi genuke».#mirarizko seinale eske 16,1-4; 24,3.30; Is 7,10-14; Jn 6,30; 1 Ko 1,22.
39Jesusek erantzun zien: «Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial#12,39 desleial: H.h., adulteriogile; Ik. Mk 8,38 oh. hau, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik.#gizaldi gaizto eta desleial 16,4; 17,17; Dt 32,5.20; Lk 11,29; Eg 2,40; Flp 2,15. 40Zeren, Jonasek arrainaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zituen bezala, hala egingo ditu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan.#Jonasek… Jon 2,1. Gizonaren Semea 8,20+. 41Ninivetarrek auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo dute, beraiek bihozberritu egin baitziren Jonasen predikuz, eta baduzue hemen Jonas baino handiago den bat.#Niniveren bihozberritzea Jon 3,5-10. 42Hegoaldeko erreginak ere auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo du, munduaren bazterretik etorri baitzen Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta baduzue hemen Salomon baino handiago den bat.#Hegoaldeko erregina 1 Erg 10,1-10. handiago dena 12,6+.
Espiritu gaiztoaren itzulera
(Lk 11,24-26)
43«Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, 44bere buruari esaten dio: “Noan berriro atera nintzeneko neure etxera”. Iristean, etxea hutsik, garbitua eta apaindua aurkitzen du. 45Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere».#azken egoera okerragoa Jn 5,14; 2 P 2,20.
Jesusen egiazko familia
(Mk 3,31-35; Lk 8,19-21)
46Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak#12,46 anai-arrebak: Ez dira nahitaez ama beraren seme-alabak; Biblia eta Ekialdeko munduan hitzak zentzu zabala du, senide/odoleko norbait ere adierazten duelarik. azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian.#ama eta anai-arrebak 13,55-56; Mk 6,3; Jn 2,12; 7,3; Eg 1,14. 47Batek esan zion:
—Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian#12,47 Batek esan zion… hitz egin nahian: Tx. hau ez da azaltzen zenbait eskuizkribu baliotsutan..
48Jesusek, berriz, erantzun zion:
—Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak?
49Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen:
—Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 50Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.#Aitaren nahia 7,21+.

Currently Selected:

MATEO 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy