YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 9

9
Jesusek Hamabiak bidali
(Mt 10,1.5-15; Mk 6,7-13)
1Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zien.#Hamabiak 6,13; Mk 3,14+. deabruak botatzeko ahalmena Mk 3,15+. 2Eta Jainkoaren erregetza hots egitera eta gaixoak sendatzera bidali zituen,#Jainkoaren erregetza 4,43+. hots egin 3,3+. bidali Mt 10,5+. 3esanez: «Ez hartu deus ere biderako, ez makilarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, eta ez dezala inork aldatzeko jantzirik eraman. 4Edozein etxetan sartzen zaretela, gelditu bertan herri hartatik atera arte. 5Eta onartzen ez bazaituzte, herri hartatik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa#9,5 astindu oinetako hautsa: Ik. Mk 6,11 oh., beraien kontrako seinaletzat».#onartzen ez bazaituzte 10,16; Mt 10,40; Jn 13,20. astindu oinetako hautsa 10,11; Eg 13,51.
6Atera ziren, bada, eta herriz herri joan ziren, berri ona hots eginez eta alde guztietan gaixoak sendatuz.#berri ona hots egin 4,43+.
Herodesek ez daki zer pentsa
(Mt 14,1-2; Mk 6,14-16)
7Jakin zuen Herodes#9,7 Herodes: Ik. Mk 6,14 oh. agintariak gertatzen zen guztia, eta zer pentsa ez zekiela zegoen. Batzuek Joan hildakoen artetik piztu zela zioten;#Ik. 9,19. 8beste batzuek Elias profeta azaldu zela; beste zenbaitek, berriz, antzinako profetaren bat piztu zela.#Elias Mt 11,14+. profetaren bat Mt 16,14+. 9Herodesek, berriz, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, bada, hau, horrelakoak entzuten baititut beroni buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen#9,9 Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen: Lukasek bakarrik dakar geroago Jesusekin izango duen topaketa prestatzen duen (ik. 23,8-12) oharpen hau..#lepoa moztu nion 3,19-20; Mk 6,16-29.
Jesusek jendetzari jaten eman
(Mt 14,13-21; Mk 6,30-44; Jn 6,1-14)
10Apostoluek, itzultzean, egin zuten guztia kontatu zioten Jesusi. Orduan, haiek berekin hartu eta Betsaida zeritzan herrialdera joan zen bakarrik.#Apostoluak 6,13+. 11Baina ohartu zen jendea eta jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen.#Jainkoaren erregetza 4,43+.
12Eguna iluntzen hasia zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten Jesusi:
—Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan daitezen, hemen oso aparte baikaude.
13Baina hark erantzun zien:
—Eman zeuek jaten.
Haiek, orduan:
—Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat.#ogiak eta arrainak Mt 14,17+.
14Bosten bat mila gizon ziren. Jesusek esan zien ikasleei:
—Eserarazi berrogeita hamarnaka.
15Hala, denak eserarazi zituzten. 16Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.#Ik. Mt 14,19+. 17Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten#9,17 Normalean hertsiki jarraitzen dio Lukasek Markosen ebanjelioari; baina puntu honetan erabat alde batera uzten du Markosen atal handi bat: 6,45—8,26..#Asetzeraino jan Mt 14,20+.
Jesus Mesiasen neke-zoria eta ikaslearen zoria (9,18-50)
Pedroren aitorpena eta nekaldi-piztueren lehen iragarpena
(Mt 16,13-21; Mk 8,27-31)
18Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:
—Nor naizela dio jendeak?#Jesus otoitzean 3,21+.
19Haiek erantzun zioten:
—Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek antzinako profetaren bat piztu dela.#Ik. 9,7-8. Elias Mt 11,14+. Jesus profeta Mt 16,14+.
20Jesusek galdetu zien:
—Eta zuek, nor naizela diozue?
Pedrok erantzun:
—Jainkoaren Mesias.#Mesias 2,11+.
21Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz,#ez esateko agindua 4,41+. 22eta hau esan zien gainera: «Gizonaren Semeak asko sufritu behar du; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dute eta hil, eta hirugarren egunean piztu egingo da».#Gizonaren Semea 5,24+. asko sufritu behar du 17,25; 24,7.26.46; Mt 17,12; Mk 9,12; Eg 17,3. nekaldi-piztueren iragarpena 9,44; 18,31-33.
Jesusi jarraitzea
(Mt 16,24-28; Mk 8,34—9,1)
23Gero, denei esan zien: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza bere eguneroko gurutzea eta jarrai biezat.#gurutzea hartu 14,27; Mt 10,38. Jesusi jarraitzea 5,27+. 24Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du.#bizia galdu 17,33; Mt 10,39; Jn 12,25. 25Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere burua galtzen eta hondatzen badu? 26Beraz, inor nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere aintzarekin, bere Aitaren aintzarekin eta aingeru santuen aintzarekin etorriko denean.#lotsatu Mt 10,33+. Gizonaren Semearen aintzazko etorrera 21,27; Mt 19,28; 25,31. 27Zinez diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoaren erregetza ikusi arte».#erregetzaren hurbiltasuna Mk 13,30+.
Antzaldaketa: nekaldi osteko aintza aurrez agertu
(Mt 17,1-8; Mk 9,2-8)
28Hitzaldi honetatik zortziren bat egunera, Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera.#Pedro, Joan eta Santiago 8,51; Mk 14,33. Jesus otoitzean 3,21+. 29Eta, otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu.#Ik. 2 P 1,16-18. jantziak distiratsu 24,4; Mt 28,3; Eg 1,10; Ap 1,14; 4,4. 30-31Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz#9,30-31 heriotza: H.h., exodoa/irteera, Jesusek bere heriotza, piztuera eta igokundearen misterio bakarraz burutuko duena..#Moises Ir 19; 33,18—34,9; 2 Ko 3,7-11. Elias 1 Erg 19,9-14; Mt 11,14+. Jerusalem 9,51;13,33-34; 18,31; 19,11. 32Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten.#Jesusen aintza Ik. Jn 1,14; 2 P 1,16. 33Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
Ez zekien zer esaten zuen ere. 34Eta, hori zioela, hodei#9,34 hodei: Jainkoaren presentziaren sinbolo da, haren agerpena adierazten duen irudietako bat (ik. Ir 13,21-22; 40,34-35). batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean. 35Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!»#zerutiko mintzoa 3,22+. hautatua 23,35; Is 42,1. Entzun berari Dt 18,15; Eg 3,22.
36Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.
Epileptikoaren sendaketa
(Mt 17,14-18; Mk 9,14-27)
37Biharamunean, menditik beherakoan, jende asko atera zitzaion bidera. 38Hartan, gizon batek jendartetik oihuka esan zion:
—Maisu, begira, arren, nire semeari, bakarra baitut. 39Espiritu batek hartzen du menpean, eta bat-batean garrasika hasten da; gogor astintzen du eta lerdea dariola jartzen, eta oso nekez alde egiten du berarengandik, hauts eginda uzten duelarik. 40Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.
41Jesusek esan zuen:
—Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean eta jasan behar ote zaituztet? Ekar ezazu hona semea.#gizaldi hau 7,31+.
42Mutila zetorrela, deabruak lurrera bota eta gogor astindu zuen. Jesusek mehatxu egin zion espiritu gaiztoari, mutikoa sendatu zuen eta aitari itzuli zion. 43Denak harriturik gelditu ziren Jainkoaren handitasuna ikustean.
Jesusek nekaldia bigarrenez iragarri
(Mt 17,22-23; Mk 9,30-32)
Jesusek egiten zituenengatik txunditurik zeuden denak. Hark esan zien ikasleei: 44«Hartu ongi gogoan hitzok: Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute».#nekaldiaren iragarpena 9,22; 18,31-33.
45Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.#ez zuten ulertu 18,34; 24,25.45.
Nor handiena?
(Mt 18,1-5; Mk 9,33-37)
46Eztabaida sortu zen ikasleen artean, nor ote zen beraietan handiena. 47Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haur bat harturik, bere ondoan jarri 48eta esan zien: «Haur hau nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, bidali nauen hura onartzen du. Zeren zuetan txikiena, horixe baita handiena».#onartu 10,16; Mt 10,40; Jn 13,20; Ga 4,14. zerbitzuaren handitasuna Mt 20,26+.
«Zuen kontra ez dagoena… »
(Mk 9,38-40)
49Orduan, Joanek esan zion:
—Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.
50Baina Jesusek erantzun:
—Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde baitago.#kontra, alde 11,23; Mt 12,30.
JERUSALEMERA BIDEAN (9,51—19,27)
Ikaslearen baldintzak eta eginkizunak: jarraipena eta misioa (9,51—11,13)
Samariako herrixka batek Jesus hartu ez
51Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera#9,51 Mundu honetatik eramana izateko: H.h., Bere jasokundearen. Grekozko hitz honek, 9,31ko exodoak bezala, Jesusen heriotza, piztuera eta igokundea adierazten ditu batera. Jerusalemera: Jerusalem da Lukasen obra osoaren erdigunea: Jesusen ibilbidearen helburua batetik, ebanjelariak etengabe oroitaraziko duenez (ik. 13,22.33; 17,11; 19,11.28); eta bestetik, ebanjelioaren predikuaren eta kristau-elkartearen hedakundearen abiapuntua (ik. Eg 1—2). joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek.#Mundutik eramana izan Ik. 2 Erg 2,1.11. Jerusalemera bidean 9,57; 10,1; 13,22.33; 17,11; 18,31; 19,11.28. Ik. 9,31+. 52Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako#9,52 Samaria: Ik. Mt 10,5 oh. herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko.#samariarrak Si 50,25-26; Jn 4,9. Ik. 10,29-37; 17,16-19. 53Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta. 54Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori#9,54 tximista erori: H.h., sua zerutik jaitsi. eta garbi ditzan?»
55Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien. 56Gero, beste herri batera joan ziren.
Jesusi jarraitzeko baldintzak
(Mt 8,19-22)
57Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi:
—Noranahi jarraituko dizut.#Jesusi jarraitzea 5,27+.
58Jesusek esan zion:
—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.#Gizonaren Semea 5,24+.
59Beste bati esan zion:
—Jarraitu niri.
Baina hark erantzun:
—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.#uztazu lehenbizi Has 50,5; 1 Erg 19,20; Tb 4,3.
60Eta Jesusek:
—Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.#Jainkoaren erregetza 4,43+. hots egin 3,3+.
61Beste batek, berriz, esan zion:
—Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten.
62Baina Jesusek erantzun:
—Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.

Currently Selected:

LUKAS 9: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy