YouVersion Logo
Search Icon

JUDAS 1

1
Agurra
1Nik, Judasek, Jesu Kristoren zerbitzari eta Santiagoren anaia honek, zuei idazten dizuet, federa deituak izan zaretenoi, Jainko Aitak maite eta Jesu Kristok zaintzen zaituztenoi. 2Errukia#Errukia eta bakea oparo 2 P 1,2+., bakea eta maitasuna oparo izan ditzazuela.
Gutunaren arrazoia: Sasimaisuak
3Ene maiteok, gogo bizia nuen denoi dagokigun salbamenaz zuei idazteko; baina, orain, beharrak agindurik idazten dizuet eta arren eskatzen borroka#borroka egin dezazuela 1 Tm 1,18+. egin dezazuela fedearen alde, Jainkoarenak direnei behin betiko eman zaien fedearen alde. 4Izan ere, bada hor azpikeriaz sartu#azpikeriaz sartuak Ga 2,4. Jesu Kristo ukatzen 2 P 2,1. zaizuen zenbait, aspaldidanik Liburu Santuak kondenatutzat emana, jende sinesgabea. Gure Jainkoaren onginahia jokabide biziotsurako aitzakiatzat hartzen dute eta Jesu Kristo, gure Jaun eta Jabe bakarra, ukatzen.
Iraganeko zigor-adibideak
5Hau guztia ongi baino hobeki dakizuen arren, berriro gogoratu nahi#berriro gogoratu nahi 2 P 1,12. Israel herria Egiptotik atera Ir 12,51. galdu egin sinetsi ez zutenak Zen 14,29-30.35; 1 Ko 10,5. dizuet. Jaunak#5 Jaunak: Jainkoa adierazten du hemen; hala ere, zenbait eskuizkribu zaharrek Jesus diote, Egiptoko irteera Jesusi bere aurreizatean egotziz., Israel herria Egiptotik atera ondoren, galdu egin zituen sinetsi ez zutenak. 6Aingeruak#Aingeru bekatariak 2 P 2,4+. auzi-egunaren zain, betiko katez loturik 2 P 2,9. ere, beren maila gorde nahi ez eta zegokien tokitik alde egin zutenak, Jainkoak ilunpetan gorderik dauzka, katez betiko loturik, auzi-egun handiaren zain. 7Sodomak eta Gomorrak#Sodoma eta Gomorra 2 P 2,6+. eta inguruko hiriek ere, aingeruek bezala, lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak#7 naturaren kontrako bizioetara emanak: Jatorrizkoak beste haragi baten atzetik joan dio; agian, beste haragi delakoak izaera ezberdineko esan nahi du, Sodomakoen bekatuari dagokiolarik; izan ere, sodomarrek aingeruak bortxatu nahi izan zituzten (ik. Has 19,1-11). zeudelako, betiko suaren zigorra jasan zuten, eta hor gelditu dira guztien eskarmenturako.
Sasimaisuen aurka
8Hala eta guztiz ere, zuen arteko horiek, beren ameskeriek liluraturik, beren gorputza kutsatzen dute, Jaunaren agintea gutxiesten#Jaunaren agintea gutxietsi 2 P 2,10. eta maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien#8 Jaunaren agintea: H.h., jauntasuna, besterik gabe. Badirudi Jesusen jauntasunaz ari dela idazlea. zerutar izakien: H.h., aintzen; ik. 2 P 2,10 oh. kontra. 9Mikel goiaingeruak#Mikel goiaingerua Dn 10,13.21; 12,1; Ap 12,7. ez zen ausartu hari ezer iraingarririk esaten 2 P 2,11. Jaunak zigor zaitzala Za 3,2. berak ere ez zuen horrelakorik egin: Moisesen gorpua nork eramango deabruarekin tirabiran zebilela, ez zen ausartu hari ezer iraingarririk esaten; «Jaunak zigor zaitzala» besterik ez zion esan#9 Hemen kontatzen den elezaharra ez da ageri Biblian. Ematen du, Moisesen jasokundea delako liburu apokrifoan oinarritzen dela.. 10Horiek, berriz, ezagutzen ez dutena ere iraindu egiten dute#iraindu egiten dute 2 P 2,12., eta arrazoi gabeko senez, animaliek bezala, ezagutzen dutena galbide gertatzen zaie.
11Errukarriak horiek benetan! Kainen#Kain Has 4,3-8; 1 Jn 3,12. Balaam 2 P 2,15+. Koreren errebeldia Zen 16,19-35. bidetik jo dute, diru-gosez Balaamen okerbidean sartu dira eta, Kore bezala, beren errebeldiagatik galdu. 12Hori lotsa! Zuen elkarte-otorduetan jan-edanean#jan-edanean Ez 34,8; 2 P 2,13. jarduten dute lasai, beren buruak gizentzen. Haizeak daramatzan euri gabeko laino dira; udazkenean fruiturik ematen ez duten arbola, bi aldiz hilak, sustraitik atereak; 13itsasoko olatu haserreak#itsasoko olatu haserreak Is 57,20. ilunpe beltza 2 P 2,17. dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak; izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak.
14Horiei buruz iragarri zuen Henokek#Henok Has 5,3-18; 1 Kro 1,1-3; Lk 3,37-38. milaka eta milaka santurekin Dn 7,10. ere, Adamengandik hasi eta zazpigarren patriarkak, profezia hau#14 profezia hau: Aipamen hau, zerbait aldatua, Henok liburu apokrifotik hartua dago.: «Hara, Jauna bere milaka eta milaka santurekin dator 15mundu guztia epaitzera eta gaizkile guztiak kondenatzera, egin dituzten gaiztakeria guztiengatik eta bekatari sinesgabeok Jainkoaren kontra esan dituzten irain guztiengatik». 16Gaizki-esale dira, beti kexu, beren grinen arabera dabiltzanak; harrokeria besterik ez dute ahoan, eta beren probetxurako lausengatzen dute jendea.
Elkarteari oharpenak eta gomendioak
17Zuek, ene maiteok, gogoratu Jesu Kristo gure Jaunaren apostoluek aurrez iragarria#gogoratu apostoluek iragarria 2 P 3,2.: 18«Azken garaietan gizon isekariak#Azken garaietan gizon isekariak 2 P 3,3; 1 Tm 4,1. izango dira, beren grina zitalen arabera ibiliko direnak». 19Zatiketak sortzen dituztenak dira horiek, giza mailan bakarrik bizi den jendea, Espirituak gidatu gabea.
20Baina zuek, ene maiteok, jarrai ezazue zeuen bizitza sinesmen txit santuaren oinarri gainean#bizitza sinesmen txit santuaren oinarri gainean 1 Ko 3,9-17; Ef 2,20-22; Kol 2,7. eraikitzen. Egin otoitz Espiritu Santuaren eraginez; 21zaudete tinko Jainkoaren maitasunean, betiko bizitza emango dizuen Jesu Kristo gure Jaunaren errukiaren zain.
22Erruki zaitezte zalantzan dabiltzanez; 23salba itzazue, sutatik ateraz; gainerakoez izan erruki, baina kontu handiz, beren jokabide txarraz kutsatu duten jantzia bera ere gorrotatuz#23 22-23 tx.etako testua zalantzazkoa da. Eskuizkribu-sail batek hiru pertsona-mota zehazten ditu: Erruki zaitezte zalantzan dabiltzanez; salbatu beste batzuk, sutatik ateraz; gainerakoez… .
Azkena: Aintza Jainko bakarrari
24Bekatuan erortzetik gorde eta bere presentzia aintzatsuan akatsik gabe#akatsik gabe 2 P 3,14. eta pozez beterik agerrarazi zaitzaketenari, 25gure salbatzaile den Jainko bakarrari, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, aintza#aintza Jainkoari 2 P 3,18; Erm 16,27+; Ap 5,13., handitasuna, ahalmena eta agintea betidanik, orain eta beti! Amen.

Currently Selected:

JUDAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy