YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 14

14
Jesus eta Aita
1«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.#Ez izan kezkarik 14,27. 2Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa#14,2 esango… noa: Honela ere itzul daiteke: esango ote nizuen zuentzat tokia prestatzera noala?. 3Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.#nagoen lekuan han zuek ere 12,26+. 4Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
5Tomasek esan zion:
—Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?
6Jesusek erantzun:
—Neu naiz bidea, egia eta bizia#14,6 Neu naiz…: Ik. 6,35 oh.. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.#Jesus bidea Heb 10,20. Jesus bizia 1,4; 3,16; 6,48; 11,25. 7Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue.#Aita ezagutzea, Jesus ezagutzea 8,19+.
8Orduan, Felipek esan zion:
—Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
9Jesusek erantzun:
—Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»#Aita ikustea, Jesus ikustea 12,45; Kol 1,15; Heb 1,3. 10Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.#Jesusen irakaspena Aitarena 7,16+. Aita Jesusekin bat eginda eta Jesus Aitarekin 10,30+. 11Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik.#egintzengatik sinetsi 10,37-38. 12Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa.#Jesus Aitarengana doa 7,33; 13,1; 14,28; 16,28; 20,17. 13Nire izenean eska dezazuen guztia emango dizuet, Aitaren aintza Semearen bidez azal dadin.#guztia emango dizuet 15,16; 16,23; Mt 21,22; Mk 11,24; 1 Jn 5,14-15. Aitaren aintza Semearen bidez azaldu 13,31-32; 17,1. 14Nire izenean eskatuko duzuen guztia emango dizuet nik.
Jesusek Espiritua agindu
15«Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak.#maitasuna, aginduak bete 15,10; Jkd 6,18; 1 Jn 2,5; 5,3; 2 Jn 6. 16Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile#14,16 Laguntzaile: Jatorrizkoak Parakleto dio. Zuzenbide-hiztegitik harturiko hitza da eta abokatu/defendatzaile/laguntzaile esan nahi du. Esanahi horrekin loturik, beste zentzu bat ere eman ohi zaio, adore-emaile, norbaiten aldeko erregutzaile, alegia. Joanen idazkietan bakarrik azaltzen da hitza, eta Espirituari ez ezik, Kristori ere aplikatzen zaio (ik. 1 Jn 2,1). bat emango dizue, beti zuekin izango dena,#beste Laguntzailea 14,26; 15,26; 16,7. 17egiaren Espiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betiko.#egiaren Espiritua 15,26; 16,13.
18«Ez zaituztet umezurtz utziko, itzuliko naiz zuengana.#itzuliko naiz 14,3.28. 19Laster munduak ez nau gehiago ikusiko; zuek, ordea, ikusiko nauzue, nik bizia baitut eta zuek ere biziko baitzarete.#munduak ez nau gehiago ikusiko 7,33.36. nik bizia, zuek ere bai 6,57. 20Egun hartan ulertuko duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela, zuek nirekin eta ni zuekin.#Aitarekin bat 10,30+. 21Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio berari».#aginduak onartu eta bete 14,15+. Jesusek maite, Aitak maite 16,27.
22Honela esan zion Judasek —ez Iskariotek, besteak baizik—:
—Jauna, zer dela-eta agertuko zatzaizkigu guri eta ez munduari?#guri eta ez munduari Eg 10,40-41.
23Jesusek erantzun zion:
—Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko. 24Maite ez nauenak, ordea, ez ditu onartzen nire hitzak. Eta adierazi dizuedan mezua ez dut neurea, bidali nauen Aitarena baizik.#Jesusen mezua Aitarena 7,16+.
25«Zuekin naizen artean esan dizuet hau guztia. 26Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean, eta berak gogoraraziko dizue nik irakatsitako guztia eta ulertzen lagunduko.#Laguntzailea 14,16+. guztia gogoraraziko 2,22+.
Agurra: Bakearen dohaina
27«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.#Jesusek bakea eman 16,33+. Ez kezkatu 14,1. 28Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita.#Banoa, baina itzuliko natzaizue 14,3.18. Aitarengana noa 14,12+. 29Eta orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen.#gertatu baino lehen 13,19+. 30Ez dut ia zuekin luze hitz egiteko aukerarik, gainean baita mundu honetako buruzagia. Horrek ez du nire gain ahalmenik;#munduko buruzagia 12,31+. 31baina munduak jakin behar du nik Aita maite dudala eta hark agindua zintzo betetzen dudala. Jaiki, goazen hemendik!#Aitak agindua 14,15+. Jaiki, goazen Mt 26,46; Mk 14,42.

Currently Selected:

JOAN 14: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy