YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 13

13
JESUSEN NEKALDIA ETA PIZTUERA (13,1—20,31)
Jesus bere ikasleen oinak garbitzen
1Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen.#Jesusen ordua 2,4+. mundutik Aitarengana 14,12+. Jesusek beretarrak maite 13,34; 15,9.12.
2-3Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela,#Judas Iskariote 12,4; 13,26; 18,2; Mt 10,4; Lk 22,3; Eg 1,25. guztia Semearen esku 3,35+. Jainkoarengandik eta Jainkoarengana 8,14+. 4mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen. 5Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen.#oinak garbitu 12,3; Lk 7,44.
6Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion:
—Jauna, zuk niri oinak garbitu?
7Jesusek erantzun zion:
—Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu.
8Pedrok, berriro:
—Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko.
Jesusek erantzun:
—Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango.
9Simon Pedrok esan zion:
—Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai.
10Jesusek erantzun:
—Bainatu denak ez du garbitu beharrik#13,10 garbitu beharrik: Eskuizkribu gehienek oinak baizik eransten dute., erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok.#garbi zaudete 15,3.
11Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi».#bazekien zeinek salduko 6,64.70-71.
12Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana? 13Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz.#Maisu Mt 23,8. 14Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri.#elkarri oinak garbitu 1 Tm 5,10. 15Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen.#Ikasbide eman Flp 2,5; 1 P 2,21.
16«Bene-benetan diotsuet: Ez da morroia nagusia baino handiago, ezta bidalia ere bidaltzailea baino handiago.#morroia, nagusia 15,20; Mt 10,24; Lk 6,40. 17Ulertzen duzue hau, ezta? Bada, zorionekoak izango zarete, betetzen baduzue.#Ulertu eta bete St 1,25.
18«Ez naiz zuek guztiotaz ari; badakit, bai, zein aukeratu ditudan, baina bete beharra du Liburu Santuak dioen honek: Neure mahaikide nuena kontra altxatu zait.#Neure mahaikide… Sal 41,10. 19Aurrez, gertatu baino lehen, esaten dizuet, gerta dadinean, ni naizena naizela#13,19 ni naizena naizela: Ik. 8,24 oh. sinets dezazuen.#gertatu baino lehen 14,29; 16,4. ni naizena naizela sinets dezazuen 8,24.28.58. 20Bene-benetan diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».#Jesus onartu Mt 10,40; Mk 9,37; Lk 9,48; 10,16.
Jesusek Judasen saldukeria iragarri
(Mt 26,20-25; Mk 14,17-21; Lk 22,21-23)
21Hori esanik, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien: «Bene-benetan diotsuet: Zuetako batek salduko nau».#barrua larri 12,27+.
22Ikasleak elkarri begira hasi ziren, zeinetaz ari ote zen asmatu ezinik. 23Ikasleetako bat, Jesusek gehien maite zuen hura, beraren ondoan zegoen mahaian#13,23 beraren ondoan zegoen mahaian: H.h., Jesusen altzoan/bularrean etzanik zegoen. Mahaikideak ez ziren mahaian esertzen, mahai inguruan etzaten baizik, ezkerreko besoaren gainean..#Jesusek maite zuen ikaslea 19,26; 20,2; 21,7.20. 24Simon Pedrok hari keinu egin zion, zeinetaz mintzo zen galdegiteko adieraziz. 25Eta hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdegin zion:
—Jauna, zein da?
26Jesusek erantzun zion:
—Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da.
Eta ogi-puska bat bustiz, Simon Iskarioteren seme Judasi eman zion.#Judas Iskariote 13,2+.
27Ogi-puska hartu bezain laster, Satanas sartu zen haren barrura. Orduan, Jesusek esan zion: «Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen».
28Mahaikideetako inork ez zuen ulertu zergatik esan zion hori. 29Judasek diru-poltsaren ardura zuenez, jairako behar zena erosteko edota pobreei zerbait emateko esan ziola uste izan zuen zenbaitek.#Judasek diru-poltsaren ardura 12,6. 30Judasek ogi-puska hartu eta berehala alde egin zuen. Gaua zen.
Jesusen agindu berria
31Judas irten zenean, esan zien Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena.#Gizonaren Semea Mt 8,20+. 32Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera.
33«Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina juduei esan niena bera diotsuet zuei ere: ni noan tokira zuek ezin zarete joan.#denbora asko ez 7,33+. Nire bila ibiliko zarete 7,34+. 34Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.#Agindu berria 15,12.17; 1 Jn 2,7.8; 3,11.23; 2 Jn 5. Jesusek beretarrak maite 13,1+. 35Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean».#Honetan ezagutuko dute 1 Jn 3,14.
Jesusek Pedroren ukoak iragarri
(Mt 26,31-35; Mk 14,27-31; Lk 22,31-34)
36Simon Pedrok galdetu zion Jesusi:
—Jauna, nora zoaz?
Jesusek erantzun zion:
—Ni noan tokira zuk ezin orain niri jarraitu; geroago bai, jarraituko didazu.#nora zoaz? 7,35. noan tokira zuek ezin jarraitu 7,34+.
37Pedrok, berriro:
—Jauna, zergatik ezin dizut jarraitu orain? Neure burua emango dut zuregatik.
38Jesusek erantzun zion:
—Niregatik zeure burua emango duzula? Bene-benetan esaten dizut: Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu.

Currently Selected:

JOAN 13: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy