YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 7

7
Hirurehun gizon garaipenerako
1Jerubaalek —hots, Gedeonek— eta harekin zen jende guztiak, goizean goiz jaiki eta Harod iturri ondoan jarri zituzten oihal-etxolak. Madiandarrek iparraldera zuten kanpalekua, lautadan, More mendixkaren#7,1 Harod iturria Izreel lautadaren hegoaldera, Gilboa mendiaren oinean dago. More mendixka, berriz, Tabor menditik hegoaldera. oinetan.
2Jaunak esan zion Gedeoni: «Gudaroste handiegia dakarzu, madiandarrak zuri eskura nik emateko. Harrotu egingo litzaidake Israel, garaipena bere eskuz lortu duela pentsatuz.#Harrotu… Israel… pentsatuz Dt 8,17-18; 9,4-6; 1 Sm 17,47; Is 10,13-15; Am 6,13; Os 1,7+; Sal 44,4. 3Esaiozu jendeari: “Beldur-ikaraz#7,3 Beldur-ikaraz: Hebreeraz hitz-jokoa dago ikara (hared) eta Harod iturria hitzen artean. dagoenak alde egin beza Galaad menditik eta itzul bedi etxera”».
Hogeita bi mila gizon etxera itzuli eta hamar mila gelditu ziren.#Beldur-ikaraz dagoena Dt 20,8; 1 M 3,56.
4Jaunak, ordea, esan zion Gedeoni: «Oraindik ere gehiegi dira. Jaitsarazi gizonak errekara eta han probatuko ditut. Neuk esanen dizut zeinek jarraituko duten zurekin eta zeinek alde egin beharko duten#7,4 Neuk esanen dizut… duten: H.h., Nik «Doala hau zurekin» esatean, zurekin joango da; eta nik «Hau ez dadila zurekin joan» esatean, ez da joango.».
5Gedeonek jendea errekara jaitsarazi zuenean, Jaunak esan zion: «Bereiz itzazu ura eskuan hartu eta zakurrek bezala miazkatuz edango dutenak, edateko belauniko jarriko direnengandik».
6Hirurehun gizonek eraman zuten ura ahora eskuetan harturik; beste guztiak belaunikatu egin ziren ura edateko. 7Jaunak esan zion Gedeoni: «Ura eskutik edan duten hirurehun gizon horien bidez salbatuko zaituztet, madiandarrak eskura emanez. Gainerako jendea doala nor bere etxera».
8Gedeonek Israelgo gizon gehienak bidali zituen nor bere etxera, hirurehun haiekin bakarrik geldituz; hauek beren lagunen jakiak eta adarrak hartu zituzten. Madiandarren kanpalekua israeldarrena baino beherago zegoen, lautadan.#gizon gehienak bidali 20,8; 1 Sm 13,2; 2 Sm 20,1; 1 Erg 8,66; 12,16.
Seinale batek garaipena iragarri
9Gau hartan Jaunak esan zion Gedeoni: «Jaiki eta jaits zaitez etsaien kanpalekura; eskura emanen dizkizut. 10Joateko beldur bazara, hartu Pura zeure morroia eta joan biok kanpalekura. 11Entzun han esaten ari direna, eta kemena hartuko duzu#7,11 kemena hartuko duzu: H.h., eskuak indartuko zaizkizu. etsaiei erasotzeko».
Jaitsi zen, beraz, Gedeon Pura bere morroiarekin kanpalekuko lehen gudari-taldeak zeuden ingurura. 12Madiandarrak, amalektarrak eta basamortuko jendea, larrapoteak bezain ugari, lurrean etzanak zeuden; haien gameluak ere zenbatu ezin hainbat ziren, itsasertzeko hondarra bezain ugari.#hondarra bezain ugari Has 22,17; Jos 11,4; 1 Erg 4,20; Os 2,1. 13Gedeon etsaien kanpalekura hurbildu zenean, gudari bat bere ametsa kontatzen ari zitzaion lagunari:
—Amets egin dut, garagar-ogi bat biribilka zihoala madiandarren kanpalekuan barrena; oihal-etxola batera heltzean, jo eta irauli egin du, eta oihal-etxola#7,13 garagar-ogia: Israeldar nekazarien irudi da; oihal-etxola, berriz, madiandar nomaden irudi. azpikoz gora erori da.#ametsak Has 37,5-11; 40,5—41,36.
14Lagunak erantzun zion:
—Joaxen seme Gedeon israeldarraren ezpata da hori. Madiandarrok eta gure kanpaleku osoa horren esku utzi ditu Jainkoak.
15Ametsa eta esanahia entzun zituenean, Gedeonek, makurtuz, Jainkoa gurtu zuen. Gero, israeldarren kanpalekura itzuli zen oihuka:
—Jaiki! Gure esku utzi du Jaunak madiandarren kanpalekua!
Gedeonen amarrua edo engainabidea
16Gedeonek hiru taldetan banatu zituen hirurehun gizonak eta, adarrak eta barruan lastargiak zeuzkaten pegar hutsak emanik,#hiru taldetan 9,43; 1 Sm 11,11; 13,17. 17esan zien:
—Ni kanpaleku-ertzera heltzean, begira niri eta egin nik egingo dudana. 18Nik eta nire taldeak adarrak jotzean, jo zuek ere kanpalekuaren inguru guztian eta egin oihu: «Jaunarengatik! Gedeonengatik!»
19Gauerdi inguruan, zaintzaileak aldatu berri zirelarik, heldu zen Gedeon bere ehun gizonekin kanpaleku ondora, eta adarrak jotzen eta eskuetan zeramatzaten pegarrak hausten hasi ziren.#Gauerdi inguruan Ik. Ir 14,24; 1 Sm 11,11. 20Orduan, hiru gudari-taldeek ere adarrak jo eta pegarrak hautsi zituzten. Gero, lastargia ezkerrean eta adarra eskuinean zeramatzatela, oihu egin zuten: «Eraso! Jaunarengatik eta Gedeonengatik!»
21Israeldarrak kanpaleku inguruan nor bere tokian zeudelarik, kanpalekukoak lasterka, garrasika eta iheska hasi ziren. 22Hirurehun haiek adarrak jotzen ari ziren bitartean, elkarren kontra borrokarazi zituen Jaunak madiandarrak. Orduan, kanpalekuko guztiek ihes egin zuten Bet-Xitara, Tzereda aldera, eta Abel-Mehola erreka bazterrera, Tabat#7,22 madiandarrak: H.h., kanpaleku osokoak. Ez dakigu Tzereda (h.h., Tzerera) izeneko tokia non zegoen; Abel-Mehola erreka Jordan ibaitik mendebaldera dago; Tabat, berriz, ekialdera. ondora.
Madiandarrak ihesi
23Neftali, Axer eta Manases leinuetako israeldarrak bildurik, madiandarren atzetik joan ziren. 24Gedeonek mezulariak bidali zituen Efraimen leinua bizi zen mendietara, esatera: «Jaitsi eta egin aurre madiandarrei! Har itzazue haiek baino lehen Jordan ibaia igarotzeko ibiak Bet-Bararaino!»
Efraimen leinuko gizon guztiek bildu eta hartu zituzten Jordan ibaia igarotzeko ibiak Bet-Bararaino. 25Bi buruzagi madiandar atzeman zituzten: Oreb eta Zeeb. Eta biak, lehenengoa Oreben haitza deritzan tokian eta bigarrena Zeeben dolarea deritzan tokian hil ondoren, madiandarren atzetik joan ziren. Azkenean, Gedeoni eraman zizkioten Oreben eta Zeeben buruak, Jordanez beste aldetik.

Currently Selected:

EPAILEAK 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy