YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 18

18
Danen leinua lurraldez aldatu
1Aldi hartan ez zen erregerik Israelen. Danen leinukoak lurralde baten bila zebiltzan, bertan bizitzeko, ordu arte zozketan ez baitzitzaien atera berentzako lurralderik israeldarren artean#18,1 Ik. 1,34, Danen leinuak lurralderik zergatik ez zuen jakiteko. Non finkatu zen, Jos 19,40-48an esaten da..#ez zen erregerik 17,6+. 2Horregatik, Danen leinukoek beren senitarteetako bost gizon, Tzora eta Extaol hirietako bost gizon adoretsu, bidali zituzten, lurraldean zehar ibili eta ikertzeko aginduz. Gizon haiek Efraimgo mendialdera jo zuten, Mikaren etxera, eta bertan gaua eman.#lurraldea ikertzeko agindua Zen 13—14; Dt 1,22-25; Jos 2,1.
3Mikaren etxean zeudelarik, lebitar gaztearen ahotsa ezagutu zuten eta, berarengana zuzenduz, galdetu zioten:
—Nork ekarri zaitu hona? Zer ari zara? Zertan zabiltza hemen?
4Lebitarrak erantzun:
—Honela eta honela hartu nau Mikak; ordaindu egiten dit, beraren apaiz izateko.
5Orduan, esan zioten gizonek:
—Otoi, egiozu kontsulta Jainkoari; hasi dugun ibilaldi honek azken ona izango duen ala ez jakin nahi dugu.#Jaunari kontsulta 1,1+; 1 Sm 23,9-12.
6Apaizak erantzun zien:
—Zoazte bakean. Begi onez ikusten du Jaunak hasi duzuen ibilaldia.#Zoazte bakean (agur esateko formula) Ir 4,18; 1 Sm 1,17; Lk 7,50; 8,48.
7Bost gizonak abiatu eta Laixera heldu ziren. Eta ikusi zuten hango bizilagunak seguru bizi zirela, Sidongoen antzera, bakean eta lasai. Ez zioten inolako atsekaberik ematen agintariari. Laixkoak urrun zeuden sidondarrengandik eta ez zuten inolako harremanik inorekin#18,7 Laix: Jos 19,47an Lexem deitua. Ez zioten… agintariari: Honela ere itzul daiteke: Ez zituen inork bere menpean hartu nahi izan. ez zuten… inorekin: Honela ere itzul daiteke: ez zuten inolako harremanik siriarrekin (edo aramearrekin). Agerian dagoenez, hebreerazko testua oso nahasia da tx. honetan.. 8Bost gizon haiek Tzora eta Extaolera itzultzean, beren senideek galdetu zieten:
—Zer berri?#ikerketa egitetik itzuli Zen 13,25.26.
9Haiek erantzun:
—Ikusi dugu lurralde hori eta oso ederra da. Jaiki! Eraso diezaiogun! Zertan zaudete hor ezer egin gabe? Ez egon geldi eta abia zaitezte lurralde horretaz jabetzera.#lurralde ederra Zen 13,27; 14,7. Eraso! Zen 13,30. 10Hara iristean, denak lasai aurkituko dituzue. Lurraldea zabala da alderdi guztietara, eta ez da lurreko ondasunetarik batere falta. Eskura emanen dizue Jaunak.#Eskura emanen Jainkoak Jos 2,24.
11Orduan, Tzora eta Extaoldik Danen leinuko seiehun gudari armatu abiatu eta 12Judako Kiriat-Jearimdik mendebaldera ezarri zituzten kanpalekuak. Horregatik deritza toki hari gaur arte «Mahane-Dan», hau da, Danen kanpalekua.
13Handik Efraimgo mendialdera jo zuten eta Mikaren etxera heldu ziren. 14Laixko inguruak ikertzen ibiliak ziren bost gizon haiek esan zieten beren ahaideei:
—Ba al dakizue etxe haietako batean efod apaiz-jantzi bat, etxe-jainkoen irudiak, idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela? Pentsa ezazue zer egin.#Pentsa zer egin 1 Sm 25,17.
15Bost gizon haiek harantz jo zuten eta, Mikaren etxean sarturik, lebitar gaztea agurtu. 16Danen leinuko seiehun gizon haiek, berriz, atarian gelditu ziren. 17Eta apaiza seiehun gizon armatu haiekin etxe-atarian zegoen bitartean, lurraldea ikertua zuten bost gizon haiek etxean sartu eta idoloa, efoda, etxe-jainkoen irudiak eta metal urtuzko irudia hartu zituzten. 18Mikaren etxean sartu eta gauza sakratu haiek hartu zituztela ikustean, apaizak esan zien:
—Zertan ari zarete?
19Gizonek erantzun zioten:
—Ixo! Ez esan ezer#18,19 Ez esan ezer: H.h., Jarri eskua ahoan.. Zatoz gurekin eta gure kontseilari eta apaiz izanen zara. Zer duzu hobe, gizon bakarraren apaiz izan ala Israelgo leinu eta senitarte batena izan?#Ez esan ezer Mi 7,16; Jb 21,5; 29,9; 40,4; Es 30,32; Jkd 8,12.
20Atsegin izan zitzaion hori apaizari. Hartu zituen efod apaiz-jantzia, etxe-jainkoen irudiak eta idoloa, eta gizon-taldearekin joan zen. 21Beste guztiek ere abiatu eta bideari jarraitu zioten, haurrak, abereak eta tresneria aurretik bidaliz.
22Mikaren etxetik urrun zirelarik, Mikaren auzokoak asaldatu egin ziren eta Danen leinukoen ondoren abiatu,#Idoloak hartu zituztenen ondoren Has 31,23. 23atzetik oihuka. Danen leinukoek atzera begiratu eta galdetu zioten Mikari:
—Zer duk hik jendea horrela asaldarazteko?
24Mikak erantzun:
—Neuk egindako jainko-irudiak eta apaiza osturik zoazte; ezer gabe utzi nauzue, eta zer dudan galdetu, gainera?
25Danen leinukoek ihardetsi zioten:
—Gure aurrean hobe duk isilik egon, gutakoren batzuk beren onetik irtenda zuei erasotzea eta hire bizia eta senitartea hondatzea nahi ez baduk! 26Danen leinukoek beren bideari jarraitu zioten. Mika, berriz, bera baino indartsuago zirela oharturik, etxera itzuli zen.
27Danen leinukoek, Mikak eginiko gauza sakratuak eta harekin zen apaiza harturik, Laixera jo eta bertan lasai eta bakean bizi zen jendea ezpataz hil zuten, eta ondoren hiriari su eman. 28Ezin izan zituen inork ere salbatu, Sidon oso urruti baitzuten eta ez zuten beste inorekin harremanik#18,28 ez zuten… harremanik: Honela ere itzul daiteke: ez zuten siriarrekin (aramearrekin) harremanik.. Izan ere, Laix hiria Bet-Rehob izeneko haranean dago. Danen leinukoak hiria berreraiki eta bertan gelditu ziren bizitzen, 29baina hiriari izena aldatuz: lehen Laix zenari Dan deitu zioten, Jakoben#18,29 Jakoben: H.h., Israelen. seme Danen, beren arbaso izanaren, oroipenez.#Dan hiria Has 19,47. Dan arbasoa Has 30,6.
30Danen leinukoek hiri hartan ezarri zuten irudia. Eta Moisesen seme zen Gerxomen seme Jonatan lehenbizi eta beronen semeak gero Danen leinuko apaiz izan ziren, erbestealdia arte#18,30 Moises: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazko testuak Manases dio. Kopiatzaileren batek ukitu bide zuen Moises izena n hizkia tartean sartuz, Manases irakur zedin, eskandalizatua baitzegokeen Moisesen ondorengo bati kultu idolatrikoa leporatzeaz. erbestealdia arte: Segur aski, K.a. 734an Tiglat-Pileser III.ak egin zuena aipatzen da hemen (ik. 2 Erg 15,29)..
# Moisesen seme Gerxom Ir 2,22; 18,3.
31Mikak eginiko irudia beren artean izan zuten, Jainkoaren etxea Xilon#18,31 Xilo: Jerusalemdik iparraldera 30 km-ra zegoen kultu-lekua. Filistearrek hondatu egingo zuten, Eben-Ezerko gudaldian (ik. 1 Sm 4,1-11). Xilo hitza Laix irakurri beharko litzateke. egon zen bitartean.#Xiloko santutegia 21,19; Jos 18,1.8; 1 Sm 1,3.9.24. Xilo hondatua Jr 7,12; 26,6.9.

Currently Selected:

EPAILEAK 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy