YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 66

66
1Hau dio Jaunak:
«Neure tronu dut zerua,
neure oin-aulki lurra.
Zer etxe egingo didazue, bada,
edo zein toki nire atsedenerako?#Eg 7,49-50ean aipatua.#Mt 5,34-35ean aipatua. zerua Jaunaren tronua 57,15; Sal 11,4+. Zer etxe egingo didazue? 1 Erg 8,27. Ik. Sal 132,13-14; Ag 1,4.14.
2Neuk eginak dira gauza guztiok,
neureak ditut#66,2 neureak ditut: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak badira dio. denak.
Hala diot nik, Jaunak.
Hona norengan ditudan
begiak jartzen:
atsekabetu eta bihotz-eroriengan,
nire hitzari begirune diotenengan.#neureak denak Sal 24,1-2; 50,8-12. hitzari begirune 66,5; Esd 9,4; 10,3.
3«Zezena oparitan lepo egiten dute,
baina baita gizakia hiltzen ere;
ardia sakrifiziotzat eskaintzen dute,
baina baita txakurrari
lepo-hezurra hausten ere;
labore-oparia eskaintzen dute,
baina txerri-odola ere bai;
intsentsua erretzen,
baina baita idoloa gurtzen ere.
Horiek beren bidea aukeratu dute
eta beren idolo higuingarriak
dituzte atsegin#66,3 Tx.ean salatzen den okerra, legezko sakrifizio eta errituekin batera legeak zorrotz debekatzen dituen opariak egitea da (ik. Lb 11,7-8; 20,1-5), 65,3-5ean eta 66,17an aipaturiko taldeek praktikatzen duten sinkretismoa, alegia..#txerri-odola 65,4.
4Neuk ere beren nahikerien menpe
uztea erabaki dut:
beldurgarrien zaiena,
horixe bidaliko diet.
Izan ere, nik deitu
eta ez zuen inork erantzun;
nik hitz egin, eta inork jaramonik ez;
niri gaizki iruditzen zaidana
egin zuten,
atsegin ez dudana aukeratu».#deitu eta erantzun ez 50,2+; 65,12.
Herritar gaiztoen zigor-epaia
5Entzun Jaunaren hitza,
haren hitzari begirune diozuenok.
Hau diote
gorroto dizueten herritarrek,
ni naizela-eta
baztertzen zaituztetenek:
«Ager dezala Jaunak bere aintza,
eta ikus dezagula guk zuen poza!»
Bada, beraiek geldituko dira
lotsagarri.#Ik. 2 Ts 1,8-10. ikus dezagula 5,19; Jr 17,15+.
6Entzun zarata-hotsa hirian,
tenplutik bertatik
datorren zarata-hotsa.
Jauna da: etsaiei merezitako ordaina
ematen ari zaie.#tenplutik hotsa Jr 25,30; Ap 16,17.
Herria birjaio
7Erdiminak baino lehen
izan du Sionek haurra,
oinazeak baino lehen
ekarri du umea.#Sionek haurra Ap 12,5. Ik. 49,20-21.
8Nork entzun du inoiz horrelakorik?
Nork ikusi du antzekorik?
Egun batean jaiotzen ote da
herrialde bat osorik?
Bat-batean sortzen ote
nazio bat osorik?
Sionek, ordea,
erdiminak hasi bezain laster
izan ditu seme-alabak.
9Hau dio Jaunak, zure Jainkoak:
«Nik, haurrari irtenbidea
ematen diodan honek,
ez ote nion, bada, jaiotzen utziko?
Haurrak jaioarazten ditudan honek,
irtetea eragotziko ote nion?»
10Poz zaitezte Jerusalemekin,
alaitu berarengatik,
maite duzuen guztiok!
Izan orain berarekin zoriontsu,
harengatik dolu egin zenutenok!#poza doluaren ondoren 61,3; 65,18-19; Jn 16,20.
11Edan asetzeraino
haren bular gozotik!
Xurgatu atseginez
haren ugatz oparotik!
12Zeren hau baitio Jaunak:
«Ibaika ekarriko diot
Jerusalemi zoriona,
erreka betean nazioen ondasunak.
Amak haurra bezala
zainduko zaituztet:
bularra eman eta altzoan hartuko
eta magalean gozatuko.#Ibaika zoriona 48,18. nazioen ondasunak 60,5.11; 61,6.
13Amak haurra
kontsolatzen duen bezala,
halaxe kontsolatuko zaituztet;
bai, Jerusalemen
kontsolatuko zaituztet».#kontsolatu 40,1+; 49,15.
14Hau ikustean,
pozaren pozez
izango duzue bihotza,
belar berria bezain heze
hezur-mamiak.
Horrela erakutsiko die Jaunak
ahalmena bere zerbitzariei
eta sumina bere etsaiei.#bihotza pozez 60,5.
Herrien zigor-epaia
15Sutan etorriko da Jauna,
haize-erauntsiaren antzera
haren gurdiak;
amorruz hustuko du bere haserrea,
su eta gar beteko bere mehatxua.#Jauna epairako etorri Jr 25,30-33.
16Bai, suz eta ezpataz armaturik
epaituko ditu Jaunak gizaki guztiak;
asko eta asko eroriko dira hilik.#ezpataz Ez 21,1-22.
17Beren zuzendariaren atzetik#66,17 Beren zuzendariaren atzetik: H.h., Erdian dagoen baten atzetik; segur aski, sasikultuen apaiza (edota apaiz emakumea, zenbait eskuizkribuk femeninoa baitakar). Dena den, tx. hau isolaturik dago testuinguru honetan (ik. 65,3-5 eta oh.). baita beraien egite eta asmoak ere: Hitz hauek 18. tx.etik ekarri ditugu hona, zintzilik baitaude han.
baratzeetan kultua egitera joateko
beren burua sagaratzen
eta garbi egiten dutenak,
txerri, arratoi
eta beste abere kutsatuen
okela jaten dutenak,
denak batera galduko dira,
baita beraien egite eta asmoak ere.
Jaunak esan du.
Herri guztiak Jerusalemen bilduko
18Jaunak dio:
«Hizkuntza orotako nazioak
biltzera etorriko naiz;
haiek etorri
eta nire ospea ikusiko dute.#nazioak bildu Mi 4,1+. Jaunaren ospea ikusiko 40,5; 60,1-3.
19Ezaugarri bat emango diet:
beraien artean bizirik
geldituriko batzuk
nazioetara bidaliko ditut,
Tarsis, Put
eta arkulari trebeak dituen Ludera,
Tubal#66,19 Tarsis, Put, Lud, Tubal: Herrien zerrenda honetarako, ik. Ez 27,10-13 eta oh. Put: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Pul dio., Grezia
eta urrutiko herrietara,
inoiz nire berri izan ez duten
eta inoiz nire ospea ikusi ez duten
herrialdeetara.
Nire ospea iragarriko dute
nazioen artean.
20Atzerriko nazio guztietatik
ekarriko dituzte zuen herritarrak
zaldi, gurdi eta ohatiletan,
mando nahiz gamelu gainean;
niretzat, Jaun honentzat,
opari gisa ekarriko dituzte
Jerusalemgo nire mendi santuraino,
israeldarrek beren opariak
ontzi garbietan Jaunaren etxera
eraman ohi dituzten bezalaxe.
Hala diot nik, Jaunak.#herritarrak ekarriko 49,22+; 60,4.9.
21Eta beraietako batzuk ere
aukeratuko ditut apaiz eta lebitar.
Hala diot nik, Jaunak.#apaiz aukeratuko Ik. 56,3-7.
22Nik egingo ditudan zeru-lur berriek
tinko iraungo duten bezala,
tinko iraungo dute
zuen ondorengotzak eta izenak ere.
Hala diot nik, Jaunak.#zeru-lur berriak 65,17+.
23Eta ilberri oro eta larunbatero
nire aurrean ahuspeztera
etorriko dira gizaki guztiak.
Hala diot nik, Jaunak.
24Eta, tenplutik irtetean,
nire kontra altxatu zirenen
gorpuak ikusiko dituzte:
karraskatzen dituen harra
ez da hilko,
ezta erretzen dituen sua#66,24 tenplutik: Edo hiritik, testuak ez baitu zehazten. harra, sua: Mk 9,48an jasoko diren irudiok etengabeko oinazea adierazten dute.
itzaliko ere;
mespretxagarri izango dira
gizaki guztientzat».

Currently Selected:

ISAIAS 66: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy