ISAIAS 64
64
1Ai jaitsiko bazina,
sastraka erretzen
edo urari irakinarazten dion
sua bezala!
Horrela, zure etsaiek
nor zaren jakingo lukete,
nazioek zure aurrean dar-dar egingo,#sastraka erretzen duen sua 10,16-17.
2guk uste gabeko
gauza ikaragarriak zuk egitean.
Zu jaitsi,
eta mendiek zure aurrean dar-dar.
3Ez da inoiz entzun,
ez da inoiz aditu, ez ikusi,
zuk ez beste jainkoren batek
berarengan itxaro duenaren alde
horrelakoak egin dituenik.#Ez da inoiz entzun Dt 4,32; 1 Ko 2,9. zu ez beste jainkorik 43,10+. berarengan itxaro 30,18; 33,2+.
4Bere poza zuzen jokatzean
jartzen duenari,
zure nahia beti gogoan duenari,
bidera ateratzen zatzaizkio.
Bai, haserre zaude
bekatu egin dugulako,
antzinatik bide-galdurik
ibili garelako#64,4 Tx. osoko testua zaila da. Grekozko itzulpenari jarraituz itzuli dugu; baina itzulpen ezberdinak eman ohi dira..
5Kutsaturik gaude guztiok,
gure egintzarik onenak ere
zapi zikinen antzeko;
orbela bezala gaude iharturik
eta haizeak bezala garamatzate
geure erruek.#orbela bezala 1,30; 40,6+.7-8.
6Inork ez dizu dei egiten,
ezta zuri atxikitzen saiatzen ere,
zeure aurpegia ezkutatu baitiguzu,
eta geure erruetan murgilduta utzi.#erruetan murgilduta 59,2+.
7Baina zu, Jauna, gure aita zara;
gu buztina, eta zu buztinlaria:
zeuk eginak gaituzu guztiok!#zu gure aita 63,13+. buztina 29,16+. zeuk eginak 27,11; 43,1+; Has 2,7; Sal 103,14.
8Ez zaitez, Jauna, gehiegi haserre,
ez izan beti gogoan gure errua.
Begira, zure herria gara guztiok!#Ez gehiegi haserre 57,16+; Nk 5,22.
9Zure hiri santuak
basamortu bihurturik daude,
Sion basamortu,
Jerusalem hondamendi.
10Arbasoek goresten zintuzteneko
gure tenplu santu distiratsua
suak kiskali du.
Maiteen genuena hondaturik dago!#tenplua suak kiskali 2 Erg 25,9; Jr 52,13. Maiteen genuena Nk 1,10; 2,4.
11Honek guztiak, Jauna, ez al dizu axola?
Geldi egon behar al duzu?
Amaigabe
atsekabetu behar al gaituzu?
Currently Selected:
ISAIAS 64: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso