YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 52

52
Jerusalemen askapenaren albiste pozgarria
1Esna zaitez, Sion, esnatu,
jantzi indarrez!
Jantzi soinekorik ederrenak,
Jerusalem, hiri santu horrek!
Atzerritar sinesgaberik#52,1 Atzerritar sinesgaberik: H.h., Erdaingaberik.,
kutsaturiko inor
ez baita berriro zuregan sartuko.#Esnatu 51,9.17. Atzerritarrik ez Ez 44,9.
2Astindu hautsa, Jerusalem,
jaiki esklabotzatik!
Puskatu lepoko kateak,
Sion hiri gatibu horrek!
3Hau dio Jaunak:
«Ordainik hartu gabe
saldu zintuztedan,
ordainik eman gabe
askatuko zaituztet».#Ordainik gabe 45,13+.
4Bai, hau dio Jainko Jaunak:
«Hasieran nire herria
Egiptora joan zen,
atzerritar gisa bertan bizitzera;
gero, Asiriak zapaldu zuen
arrazoirik gabe.
5Orain, berriz, zer ari naiz ikusten?
Nire herria hutsaren truke
eraman dute gatibu,
eta menderatzaileek
ulu dagite harro,
nire izena egun osoan
etengabe gaitzetsiz.#Jaunaren izena gaitzetsi Ez 36,20-22; Erm 2,24.
6Baina laster jakingo du nire herriak
nor naizen;
ekingo diodan egunean jakingo du
neu naizela hitz egin diona.
Hona hemen ni!»#jakingo du herriak 49,23+. Hona hemen ni! 40,9+.
7Bai ederra mendi gainetan
albistaria etortzen ikustea!
Bakea iragartzen du,
zorionaren berri ona ematen,
askapena aldarrikatzen.
Sioni diotso:
«Errege da zure Jainkoa!»#mendi gainetan albistaria 40,9+; Na 2,1; Erm 10,15; Ap 14,6. Errege da Jainkoa Sal 93,1+.
8Zure begiraleak deiadarka!
Poz-oihu dagite denek,
beren begiz ikusten baitute
Jauna Sionera itzultzen.#Jauna Sionera itzuli Ez 43,1-5.
9Ekin denok poz-oihuka,
Jerusalemgo horma eroriok,
Jaunak bere herria kontsolatu baitu,
Jerusalem askatu.#herria kontsolatu 40,1+.
10Bere jainkozko indar paregabea
azaldu du Jaunak
nazio guztien aurrean.
Mundu-bazter guztiek ikusiko dute
gure Jainkoaren garaipena.#indar paregabea 51,9. Mundu-bazter guztiek ikusiko Sal 98,1-4.
Alde Babiloniatik!
11Alde, alde! Irten hortik!
Ez ukitu ezer kutsaturik!
Irten Babiloniatik, zaudete garbi,
Jaunaren kultu-tresnak#52,11 kultu-tresnak: K.a. 587. urtean Jerusalem hartu zutenean, babiloniarrek tenplutik eramandako kultu-tresnak, alegia (ik. 2 Erg 25,13-15; Esd 1,7-11).
daramatzazuenok!#Irten Babiloniatik 48,20+; 2 Ko 6,17.
12Baina ez zarete zalapartaka irtengo,
ezta arrapaladan ihes egingo ere,
Jauna izango baituzue
aurretik gidari
eta bera, Israelen Jainkoa,
ondoren babesgarri.#ez zalapartaka Ik. Ir 12,11.33-34; Dt 16,3. aurretik, ondoren 58,8; Ir 14,19.
Jaunaren zerbitzariaren pasioa eta aintza
(Laugarren kantika)
13Jaunak dio#52,13 Jaunak dio: Zerbitzariaren laugarren kantika Bigarren Isaias liburuaren gailurra da. Ez da argitzen zerbitzaria nor den. I.B.k Jesusen nekaldi-heriotzen zentzua argitu eta azaltzeko erabiliko du kantika hau.:
«Nire zerbitzariak
arrakasta lortuko du,
goratua, gorengo mailan jarria
izango da.#Nire zerbitzaria 42,1+. goratua Jn 12,32; Eg 3,13; Flp 2,9.
14Asko eta asko ikaratu ziren hartaz,
hain baitzegoen itxuragabetua,
giza antzik ere gabe,
gizaki ez zirudiela;#giza antzik gabe Sal 22,7; Mt 27,29-31; Jn 19,5.
15era berean,
nazio asko harrituko dira#52,15 harrituko dira: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazko hitzaren zentzua zalantzazkoa da.,
erregeak haren aurrean
mutu geldituko,
inoiz esan gabeko zerbait ikustean,
inoiz entzun gabekoa aditzean».#nazioak harrituko Mi 7,16-17. inoiz entzun gabekoa Erm 15,21. Ik. 64,3.

Currently Selected:

ISAIAS 52: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy