YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 42

42
Jaunaren zerbitzaria
(Lehen kantika)
1Jaunak dio#42,1 Jaunak dio: Jaunaren zerbitzariaren kantikei buruz, ik. Sarrera. Badaiteke lehen kantika hau, hasiera batean behintzat, Zirori buruzkoa izatea. Grekozko itzulpenaren eta testuinguru orokorraren arabera, zerbitzaria Israel litzateke. I.B.k, berriz, Jesusi aplikatzen dizkio hitzok (ik. Mt 12,17-21).:
«Hona hemen nire zerbitzaria,
nik eusten diodana,
nik hautatua, atsegin dudana.
Beronen gain ezarri dut
neure espiritua:
nazioei justizia ekarriko die.#Mt 12,18-21ean aipatua.#nik hautatua, atsegin dudana Mt 3,17 par.; 17,5 par. nire zerbitzaria 49,3; 50,10; 52,13. Ik. 41,8+. Beronen gain neure espiritua 11,2+; Mt 3,16 par.
2Ez du oihu egingo,
ez ahotsa goratuko,
ez kaleetan bere mintzoa
entzunaraziko.
3Kanabera printzatua ez du hautsiko,
ahulduriko argi-metxa
ez du itzaliko.
Justizia ekarriko du leialki.#Kanabera printzatua 36,6; Ez 29,6. argi-metxa 43,17.
4Ez du adorea galduko, ez etsiko,
lurrean justizia ezarri arte.
Haren legearen zain egongo dira
urrutiko herriak».
5Hau diotso bere zerbitzariari
Jainko Jaunak,
zeru zabalak egin zituenak,
lurra finkatu eta landaretza
sortu zuenak,
gizakiei eta lurrean mugitzen diren
guztiei bizi-arnasa eman zienak:
6«Nik, Jaun honek,
salbamen-ekintzarako dei egin dizut
eta eskutik heldu;
nik eratu zaitut
eta egiteko hau ezarri:
herriarentzat nire ituna berritu
eta nazioei argi egitea,#herriarentzat ituna berritu 49,8. nazioei argi egin 49,6; 51,4; Lk 2,32. Ik. Jn 8,12.
7itsuen begiak zabaldu
eta presoak espetxetik ateratzea,
ilunpetan bizi direnak kartzelatik.#itsuen begiak zabaldu Lk 7,22; Jn 9; Eg 26,18. presoak askatu 49,9; 61,1; Sal 107,10-14. ilunpetan daudenak Lk 1,79.
8Ni naiz Jauna, horixe dut izena:
ez diot neure ospea inori utziko,
ez niri zor zaidan gorespena
idoloei emango.#neure ospea inori ez utziko 48,11.
9Begira, bete dira
lehen iragarri nituenak;
orain gauza berriak iragartzen ditut,
gertatu baino lehen
adierazten dizkizuet».#gauza berriak iragartzen 43,19; 48,6.
Gorespen-kanta
10Kanta Jaunari kantu berria,
goretsazue
lurraren azken bazterretan ere;
goretsazue,
itsas gizon eta piztia guztiok,
goretsi, urrutiko bizilagunok.#kantu berria Sal 33,3+; Jdt 16,13.
11Poz bitez basamortua
eta bertako kanpalekuak,
Kedar leinuaren bizilekuak.
Sela#42,11 Kedar: Arabiar tribua (ik. 21,16-17). Sela: Grekoz Petra, basamortuko hiri gotorra, Edom lurraldean (ik. 16,1 oh.). hiriko bizilagunek
egin bezate poz-oihu,
mendi-gailurretan irrintzi.#Kedar 21,16+.
12Eman ohore Jaunari,
iragarri urrutiko herrietan
goresgarri dela.
13Heroi baten antzera atera da Jauna,
borrokarako gartsu,
gerlari baten antzera,
guda-irrintzi zolia eginez,
etsaiei bulartsu aurre emanez.#Heroi baten antzera Jr 20,11+; Sal 24,8. atera da Ep 5,4; Sal 68,8.
Salbamen-asmo berriak
14Jaunak dio:
«Luzaro egon naiz geldi,
ezer esan eta egin gabe;
baina orain garrasika ari naiz,
intzirika eta aienez,
emakumea erdiminetan bezala.#geldi, isilik 57,11; 64,11. Ik. 62,1.6; 65,6.
15Mendi eta muinoak lehortuko ditut,
belar guztia ihartuko,
ibaiak lur lehor bihurtu
eta putzuak agortuko.#ibaiak lehortu 44,27; 50,2; Sal 107,33.
16Ezagutzen ez duten bidetik
eramango ditut itsuak,
ibilbide ezezagunetan barrena.
Ilunpea argi bihurtuko diet,
paraje malkarrak bide lau.
Horra zer egiteko asmotan naizen,
eta ez dut etsiko.
17Atzera egingo dute, lotsaren lotsaz,
idoloetan uste on dutenek,
irudiei “Zuek zaituztegu jainko”
esaten dietenek».
Herria gor eta itsu
18Jaunak dio:
«Entzun, gorrok;
begira eta ikus, itsuok.#gor, itsu 43,8. Ik. 6,9-10; 44,18.
19Ba al da inor
nire zerbitzaria bezain itsu
eta nik bidalitako mezularia
bezain gor?
Inor ez nik aukeratua bezain itsu,
Jaunaren zerbitzaria bezain gor#42,19 aukeratua: Hitzaren esanahia ez da segurua; zenbaitek bidalia itzultzen du. gor: Hebreerazkoak itsu errepikatzen du; hala ere, hebreerazko eskuizkribu pare batek eta antzinako itzulpen batek gor dakarte. Israel herriaz ari da.!
20Gauza asko ikusi ditu,
baina gogoan hartu ez;
zabalik ditu belarriak,
baina ezer entzuten ez.
21Jaunak,
bere salbamen-asmoari#42,21 salbamen-asmo: H.h., justizia; hitzak bere salbamen-asmoarekiko Jaunaren leialtasuna adierazten du. leial,
handi eta eder egin nahi izan du
bere legea;#handi egin du legea Dt 4,5-8.
22baina herri larrutu eta pipildua da,
denak presondegian sartu
eta kartzelan loturik daude;
larrutu egin dituzte,
eta inork askatzen ez;
pipildu, eta inork ez
haien egoera aldatzeko ardurarik».
23Zuetariko nork
egingo dio jaramon honi guztiari?
Nork entzungo du arretaz
hemendik aurrera?
24Nork jarri du Israel, Jakoben herria,
larrutu eta pipildu dutenen esku?
Ez ote Jaunak berak?
Beraren kontra egin baitute bekatu,
ez dute nahi izan haren bidetik ibili,
ez haren legea onartu.
25Horregatik, gainera isuri zien
bere haserre-sumina,
gudu latza jasanaraziz:
haren sugarrak inguratu zituen,
oso-osorik kiskali;
baina haiek ez zuten
ezer jakin nahi izan,
ezta arretarik jarri ere.#Jaunaren sugarra 9,18. Ik. 1,31+.

Currently Selected:

ISAIAS 42: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy