YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 3

3
Jerusalemgo nahasmendua
1Hara, Jainko Jaun ahalguztidunak
kendu egingo die
Jerusalemi eta Judari
euskarri eta mantenu oro:
ogi-mantenua eta ur-mantenua,
2gudalburua eta gudaria,
epailea eta profeta,
igarlea eta arduraduna,
3buruzagia eta handikia,
kontseilaria eta aztikerian aditua
eta sorginkerian trebatua.
4Mutikoak jarriko dizkie nagusi,
beren nahierara goberna ditzaten.#Mutikoa nagusi Koh 10,16.
5Jendeak elkarri erasoko dio,
bakoitzak bere ondokoari:
ez diete errespeturik izango
gaztetxoek zaharrei,
ez eta behekoek goikoei.#elkarri eraso 9,18-19; Ep 7,22; 1 Sm 14,20; Mi 7,6.
6Anaiak anaiari helduko dio
aitaren etxean, esanez:
«Hik baduk soinean zer jantzi#3,6 soinean zer jantzi: Jatorrizko hitzak tunika luze-zabala adierazten du. Tx.ak anarki egoera islatzen du: aski da norbaitek jantzi egokia izatea, agintea eskain diezaioten.;
izan hadi, beraz, gure agintari;
hik gobernatu hondakin-pila hauek».
7Eta besteak erantzungo dio:
«Ni ez nauk inoren mediku,
etxean ez diat ogirik, ez jantzirik:
ez nazazue jar, beraz,
herriko agintari».
8Bai, lur jo du Jerusalemek,
gainbehera erori da Juda,
haien esanak eta eginak
Jaunaren ospea iraindu besterik
ez baitute egiten.
9Ez dute inolako lotsarik#3,9 Ez dute inolako lotsarik: H.h., Beren aurpegiaren eiteak salatzen ditu.:
ez dute beren bekatua ezkutatzen,
zabaltzen baizik, Sodomak bezala.
Zoritxarrekoak benetan,
beren buruen zoritxarrerako
ari baitira!#Sodoma Has 18,20-21; 19,4-11.
10Zorionekoa#3,10 Zorionekoa: Jatorrizkoak Esazue eransten du aurretik. zintzoa!
Ongi izango da,
bere egintzen fruitua gozatuko du.#Zorionekoa zintzoa, zoritxarrekoa gaiztoa Es 3,33-35+.
11Zoritxarrekoa gaiztoa!
Gaizki izango da,
bere egintzen ordaina jasoko du.
12Oi ene herri,
mutiko bat duzu zapaltzaile,
emakumeak agintari#3,12 mutiko… agintari: Jatorrizko testua iluna da eta itzulpena ez segurua. Antzinako itzulpen gehienek emakume-ren ordez lukurreru irakurri dute.!
Oi ene herri,
gidariek oker zaramatzate,
bide zuzenetik kanpora#gidariek herria okertu 9,15; Jr 23,13; Mi 3,5.
Jauna buruzagiekin auzitan
13Prest dago Jauna auzitarako,
gertu bere herria#3,13 bere herria: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak herriak dio. epaitzeko.#Jauna auzitarako prest Jr 2,9; Os 2,4+; 4,1.
14Bere herriko arduradun
eta buruzagiei
auzitara deitzen die eta esaten:
«Zuek suntsitu duzue
nire mahastia#3,14 nire mahastia: Ik. 5,1 oh.,
behartsuei lapurtuaz
beterik dauzkazue etxeak.#mahastia 5,1+.
15Baina zuei zer axola?
Nire herria zapaltzen duzue
eta hankapean hartzen
behartsuen duintasuna#3,15 duintasuna: H.h., aurpegia.».
Jainko Jaun ahalguztidunak
esan du.#behartsuak zapaldu Am 2,6-7; Mi 2,1-2.
Jerusalemgo emakumeen aurka
16Honela dio Jaunak:
«Bai harroak direla
Siongo emakumeak!
Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka,
begiak batetik bestera,
pauso txikian,
oinetako katetxoei txilin eraginez».#Siongo emakumeak 32,9-14; Ez 16,50; Am 4,1-3.
17Horregatik, ezkabia sartuko die
Jaunak buruan Siongo emakumeoi
eta larrugorrian utziko ditu.#larrugorritan utziko Jr 13,26; Ez 16,37.
18Egun hartan apaingarri guztiak#3,18 apaingarri guztiak: 19-23 zatian hogeita bat hitz datoz emakumeen apaingarriak adierazteko. Horietako erdiak baino gehiago hemen bakarrik azaltzen dira, eta gehienen esanahi zehatza zalantzazkoa da. Beraz, tx. hauek berrantolatu egin ditugu itzulpenean.
kenduko dizkie Jaunak:
19-21oin, beso eta behatz,
buru, lepo eta gerri,
ile, sudur eta belarrietako bitxiak
eta lurrin gozoak;
22-23jantzi dotore, mantu,
lepoko zapi eta poltsak,
gona fin, durbante eta mantilak.
24Lurrinaren ordez kiratsa
izango dute,
gerrikoaren ordez soka,
ile-txirikorda dotoreen ordez
burusoila,
jantzi finen ordez zakukia,
edertasunaren ordez
burdin goriaren marka#3,24 soka, burusoila, zakukia eta burdinaren marka: Gatibuei ematen zitzaien tratua adierazten dute, garaiko asiriar monumentuek erakusten duten legez..#egoera aldatua Am 8,10.
Jerusalemen alargunak ugari
25Jerusalem, zure gizonak
ezpataz eroriko dira,
zure gudariak gerran.
26Zure kaleetan
intziria eta dolua izango dira,
eta zu, atsekabearen atsekabez,
lurrean eseriko.#atsekabe- eta dolu-zeinuak 24,4; 33,9; Jr 14,2; Jl 1,10+; Nk 1,4. lurrean eseri 47,1; Nk 2,10.

Currently Selected:

ISAIAS 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy