YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 28

28
Samariari oharpena
1Zoritxarrekoa Samaria,
efraimdar mozkorren
koroa harroxko,
haran joriaren gainean garai zauden
apaindurazko lore-sorta zimel,
ardozaleen hiri!#Samariako mozkorrak 5,11.22; Os 7,5-7; Am 6,4-6.
2Horra hor Jaunak norbait bidali#28,2 norbait bidali: Asiriako erregeaz ari da. Mezua Samaria asiriarren esku erori aurrekoa da.,
ausarta eta indartsua:
txingorraldiak,
ekaitz hondagarriak bezala,
ur handi oldartsuek bezala,
eskuz lurrera bota#norbait indartsua 5,26-29; 8,4.7-8.
3eta hankapean zapalduko du
efraimdar mozkorren
koroa harroxkoa.
4Eta haran joriaren gainean
garai dagoen
apaindurazko lore-sorta zimelari,
sasoian lehenbizi heldutako
pikuarena gertatuko zaio:
ikusten duenak,
eskura orduko ahora.#pikuarena Na 3,12.
5Egun hartan,
Jaun ahalguztiduna bera izango da
bere herrian bizirik geldituentzat
koroa eder, diadema apain.
6Berak emango die epai-mahaikoei
zuzenbide-sena
eta hiriaren defendatzaileei kemena.#zuzenbide-sena 11,2-5; 32,15-16.
Profetaren isekarien aurka
7Apaiz eta profetak ere
estropezuka dabiltza
ardoaren eraginez,
bidetik oker pattarraren eraginez;
pattarrarengatik estropezuka
eta bidetik oker, ardotan itota:
ikuskariak dituztenean itsumustuka
eta epaia ematean zanbuluka.#ardoaren eraginez 5,11-12.22-23; Mi 2,11.
8Oka eginda,
nazkagarri daude mahai guztiak,
ez da inon tarterik garbi.
9Eta hau diote nitaz:
«Nor eta gu eskolatu honek?
Nori eta guri irakatsi
Jainkoak agertua?
Haurtxo bularretik kendu berriak
ote gara?#profeta baztertu Jr 6,10.
10Hala moduz ari zaigu,
hizki-mizki, xuxu-muxu#28,10 hizki-mizki, xuxu-muxu: Hebreerazkoak zentzurik osatzen ez duten hitz errepikatuak dakartza; agian, irakurtzen ikasteko ume-eskolako ariketak irudikatzen dituzte, profetaren hizkera horiekin konparatuz, edota hizkera arrotz-ulertezina imitatu nahi dute.».
11Horra, bada: hizketa nahasiz,
hizkuntza arrotzez,
hitz egingo dio Jaunak herri honi.#hizketa arrotzez 33,19; Jr 5,15; 1 Ko 14,21.
12Behinola esana baitzien:
«Hona hemen lasaibidea,
hona hemen atsedena;
nekatuak atseden har beza».
Baina haiek jaramonik ez.#Hona lasaibidea 7,4; 8,6; 30,15; 32,17.
13Horregatik,
hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitz
gertatuko zaie Jaunaren hitza.
Eta hala, bidean hankaz gora erori
eta hezurrak hautsiko dituzte,
tranpan harrapatuak
geldituko dira.#tranpan harrapatuak 8,15.
Herioarekin ituna. Oinarri aukeratua
14Entzun, beraz, Jaunaren hitza,
Jerusalemgo herri honen gobernari
zareten jende harroputzok.#Jerusalemgo gobernariak 3,1-4.
15Hau diozue:
«Ituna egina dugu Herioarekin,
tratua Hildakoen Egoitzarekin#28,15 Herioa, Hildakoen Egoitza: Agian, zentzu metaforikoan hartuak daude, Judak Egiptorekin eginiko hitzarmena aipatuz. Egipto alferreko euskarri gertatuko zaio Judari (ik. 18. tx.).:
ezbehar suntsigarria datorrenean,
ez gaitu harrapatuko,
gezurra hartu baitugu babes,
maltzurkeria gordeleku».#Herioarekin ituna Jkd 1,16. Ik. 31,1. ezbeharrik ez Jr 5,12+; Am 9,10. gezurra babes 30,10-12.
16Horregatik,
honela dio Jainko Jaunak:
«Hona nik Sionen
harri aukeratua ipini,
giltzarri bikain eta oinarri sendo.
Hura euskarri duenak
kolokarik ez.#harri aukeratua, giltzarri Sal 118,22-23; Mt 21,42+. oinarri 1 Ko 3,11; Ef 2,20. kolokarik ez Erm 9,33; 1 P 2,6.
17Eraikuntza horretan,
justizia erabiliko dut plomutzat,
zuzenbidea nibeltzat».
Gezurrean zenuten
babeslekua, berriz,
txingorrak botako du,
zuen gordelekua urak eramango.#justizia 1,27. plomu, nibel 34,11.
18Herioarekin zenuten ituna
hautsi egingo da,
Hildakoen Egoitzarekiko tratuak
ez du iraungo.
Ezbehar suntsigarriak jo
eta zapalduko zaituzte.
19Etorraldi bakoitzean joko zaituzte,
egunero-egunero, gau eta egun.
Horren berri jakite hutsak
ikara gorria emango dizue.
20Harako esaerak dioena
gertatuko zaizue:
«Ohea estuegi etzateko,
burusiak motzegi estaltzeko».
21Peratzim mendian bezala
ekingo dio Jaunak,
Gabaon#28,21 Peratzim, Gabaon: Bi toki hauetan garaitu zituen Davidek filistearrak (ik. 2 Sm 5,20-25); Gabaonen, gainera, Josuek bost errege kanaandarrak garaitu zituen (ik. Jos 10). haranean bezala,
bere egitekoa betetzeko,
bere lana burutzeko:
egiteko harrigarria,
ohi ez bezalako lana.#ezohiko lana 29,14.
22Ez gehiago harropuzkeriarik, beraz,
kateak estuago
bihur ez dakizkizuen.
Izan ere, zuen lurralde osoa
suntsitzeko erabakia hartua duela
jakinarazi dit Jainko Jaunak.#suntsitzeko erabakia 10,23+.
Laborantzaren irakaspena
23Entzun arretaz nik esana,
adi egon nire hitzetara.
24Ereiteko garaian, nekazariak
beti goldaketan eta lurra urratzen
eta areatzen jardun ohi ote du?
25Ez, behin lurra berdinduz gero,
anisa eta kuminoa erein ohi ditu,
ondoren garia
eta garagarra#28,25 garagarra: Beste bi hitz dakartza jatorrizkoak, ezezagunak, segur aski beste labore-mota batzuk adierazten dituztenak. zuinetan,
eta basartoa gero bazterretan.
26Jainkoak erakutsita daki
dena nola egin.
27Anisa ez da, noski, eultziaz jotzen,
ezta kuminoa ere
gurdia gainean jiraka erabiliz;
baizik eta makilaz
astindu ohi da anisa
eta zigorrez kuminoa.
28Garia bai, eultziaz zapaltzen da,
baina ez etengabe jotzen;
gurdia erabiltzen da gainean jiraka,
baina alea txikitu gabe.
29Hori guztia
Jaun ahalguztidunak xedatua da:
haren egitasmoak harrigarriak dira
eta arrakasta handikoak.

Currently Selected:

ISAIAS 28: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy