YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 27

27
1Egun hartan, Leviatan#27,1 Leviatan: Ik. Jb 3,8 oh. Leviatan, mitologiazko itsas munstroa, Israel zapaltzen duten nazioen sinbolotzat hartzen da hemen.,
suge iheskor eta makurra,
zigortuko du Jaunak
bere ezpata zorrotz,
handi eta bizkorraz:
hil egingo du itsas herensugea.#Leviatan Jb 3,8+. Jaunaren ezpata 34,5+. herensugea 51,9; Sal 74,13.
Jauna eta bere mahastia
2Egun hartan, Jaunak esango du:
«Goratu kantuz
nire mahasti#27,2 mahastia: Ik. 5,1 oh. zoragarria.#mahastiaren kanta 5,1-7.
3Nik neuk, Jaun honek, zaintzen dut
eta sarri ureztatzen.
Gau eta egun zaintzen dut,
inork kalterik egin ez diezaion.
4Ez nago jadanik harekin haserre.
Sasiak eta laharrak
aurkitzen badizkiot,
eraso eta bat-batean erre egingo dut.#Sasiak eta laharrak 5,6+.
5Baina nire babespean
jarri nahi badu,
egin bitza bakezkoak nirekin.
Bai, egin bitza bakezkoak nirekin».#egin bakezkoak 26,3.12. Ik. 9,5-6.
Jakoben ondorengoen erbestealdia eta barkamena
6Etorkizunean, Jakoben ondorengoek
sustraiak botako dituzte,
Israel herria loratuko da
eta kimuberrituko,
eta mundu osoa
fruituz beteko dute.#herria loratuko Os 14,4-7.
7Jo ote ditu Jaunak israeldarrak
hauen jotzaileak jo zituen
bezain gogor?
Hil ote ditu israeldarrak
hauen hiltzaileak hil zituen bezala?
8Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota;
mendebal-haizearen antzeko
arnasaldi gogorrez
eraman ditu urrutira.
9Horrela, ezabatua izango da
Jakoben herriaren errua,
baldin eta beren bekatua
baztertzen badute,
idolo-aldare guztiak,
kareharria bezala,
hauts egiten badituzte
eta Axera#27,9 Axera: Ik. 17,8 oh. jainkosaren
eta eguzkiaren ohorezko
harri sakraturik
gehiago gelditzen ez bada.#harri sakratuak 17,8+.
10Izan ere, hiri gotortua#27,10 hiri gotortua: Ez dago argi zein hiriz ari den; agian, Samaria da, 721. urtean asiriarrek hondatu zuten Ipar Erresumako hiriburua.
hondaturik gelditu da,
baserri hustuaren pare,
basamortua bezain bakar.
Txekorren larre eta etzaleku
bihurtu da;
bertara datoz adar-kimuak jatera.#larre eta etzaleku 7,25+; 13,21+.
11Zuhaitz-adarrak ihartu
eta hautsi egiten dira,
eta su-egurretarako
biltzen dituzte emakumeek.
Bai, zentzugabeko herria da Israel:
horregatik,
bere egileak ez dio errukirik,
sortzaileak ez dio gupidarik.#zentzugabeko herria Dt 32,6; Os 4,6. egilea 43,1.7. ez dio errukirik Os 1,6.
Erbestealditik itzuli
12Egun hartan, israeldarrok,
Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino,
banan-banan
bilduko zaituzte Jaunak,
uztaroan galburuak
bildu ohi diren bezala.#Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino Has 15,18; 2 Erg 24,7.
13Egun hartan,
turuta#27,13 turuta: H.h., adarra; gudura nahiz liturgi batzarrera deitzeko erabiltzen zen; gerora, azken judiziorako dei-tresna bihurtuko da. handia joko du,
Asirian galduei
eta Egipton sakabanatuei
dei egiteko,
eta Jerusalemen, mendi santuan,
Jauna gurtzera etorriko dira.#turuta Jl 2,1+; Mt 24,31+. Asiria eta Egiptotik Os 11,11.

Currently Selected:

ISAIAS 27: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy