YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 40

40
TENPLUARI ETA LURRALDEARI BURUZKO IKUSKARIA (40,1—48,35)
Etorkizuneko tenplua
1Gure erbestealdiko hogeita bosgarren urtean, urtearen hasieran, hilaren#40,1 Gure erbestealdiko… hilaren: K.a. 573. urteko iraila/urria; Jerusalem 587an erori zen. hamarrean, Jerusalem erori zela hamalau urte bete ziren egun berean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz.#Tenplua 1 Erg 6—7. Jaunaren indarra jabetu 1,1-3+. 2Jainkozko ikuskaritan Israel lurraldera eraman eta mendi garai baten gainean utzi ninduen, eta haren gailurrean, hegoaldera, eraikin-multzo bat zegoen, hiri baten antzekoa.#Jainkozko ikuskaritan 1,1-3+. mendi garai 20,40+; Mt 17,1; Ap 21,10. 3Hara eraman ninduen, eta gizon bat ikusi nuen, brontzezkoa zirudiena. Lihozko kordela eta neurtzeko makila zeuzkan eskuan; zutik zegoen ate ondoan.#Lihozko kordela Za 2,5. neurtzeko makila Ap 11,1; 21,15. 4Esan zidan gizonak: «Gizaseme, begira erne, entzun adi eta jarri arreta erakutsiko dizudan guztiari, erakuts diezazudan ekarri baitzaituzte hona. Gero, kontatu israeldarrei ikusiko duzun guztia».
Kanpoko atari eta sarrerak
5Tenplua ikusarazi zidan: bira osoan harresiz inguratua zegoen. Gizonak eskuan zeukan makila hiru metrokoa#40,5 Tenplua: 40—42 kap.etan zehaztasun osoz deskribatzen digu Ezekielek bere ikuskariko tenplua; halere, deskripzioa oso nahasia gertatzen zaigu, testua iluna eta ulergaitza baita puntu askotan. hiru metrokoa: Neurriak ukondotan ematen dira; egileak ohartarazten du hemen erabiltzen den ukondoa ez dela ohikoa, baizik eta ohiko ukondoa gehi arra bat neurtzen duela. Ohiko ukondoa 45 cm-koa zen; baina bazen beste bat, zaharragoa, handiagoa zena, Ezekielek aipatzen duena, hain zuzen. Honek 52 cm egiten zuen. Itzulpenean ukondoa metro erdi bezala ematen dugu. zen; harresia neurtu, eta hiru metroko lodiera eta hiru metroko altuera zuen. 6Ekialdera dagoen sarrerara#40,6 sarrerara: H.h., atera. Garaiko tenpluetako ateak, hiri gotortuenak bezala, benetako eraikinak ziren, erdian pasabidea eta alboetan gelak zituztenak. joan, harmailak igo eta atalasea neurtu zuen: hiru metro zen zabal. 7Alde bietan, zaingelak zeuden: hiru metro ziren luze eta hiru metro zabal, eta gelatik gelara, bi metro eta erdiko tartea zegoen. Atalasea barnealdetik, atalondo aldera, hiru metro zen zabal. 8Gero, atalondoa neurtu zuen gizonak: 9lau metroko sakonera zuen, eta kanpoko hormek metro bateko lodiera. Sarrerako azken lokala zen, tenplurantz. 10Ekialdeko sarrerak sei zaingela zituen, hiruna alde bakoitzean, denak neurri berekoak, eta tarteko hormak ere denak neurri berekoak. 11Atearen zabalera neurtu zuen: bost metrokoa zen, eta erdiko pasabidearen zabalera#40,11 zabalera: Luzera edo sakonera ere uler daiteke. sei metro eta erdikoa. 12Zaingelen aurrean, pasabidearen alde bietan, horma bat zegoen, metro erdikoa; zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean. 13Zaingela haietako baten barreneko hormatik, aurrez aurre pasabidearen beste aldean zegoen gelaren barreneko hormaraino neurtu zuen: hamabi metro eta erdiko tartea zegoen. 14Gero, atalondoa neurtu zuen: hamar metrokoa zen. Atalondoak atarira jotzen zuen#40,14 Grekozko itzulpenari jarraituz emana; tx.eko testua ulergaitza da hebreerazkoan.. 15Sarreraren kanpoaldetik atalondoaren barnealderaino, guztira, hogeita bost metro zeuden. 16Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe#40,16 Leihoz josiak zeuden sarrera hauen xedea jendea arretaz zaindu ahal izatea zen, atzerritarrik edo sartzeko eskubiderik ez zuenik tenplura sar ez zedin (ik. 44,7.9.11).. Geletako barne-hormetan palmondoak zeuden zizelkatuak.#saredun leihoak 1 Erg 6,4.
17Gero, kanpoko atarira eraman ninduen gizonak. Atariak hogeita hamar gela zituen, eta harrizko espaloia inguru guztian. 18Sarreren alboetan zegoen espaloia, eta honen zabalera haien luzera bestekoa zen; barneko patioa baino beherago zegoen mailaz. 19Gizonak ataria neurtu zuen, eta kanpoko atariko lehen ataurretik barneko atariko ataurreraino berrogeita hamar metro zeuden.
20Kanpoko atarian iparraldera zegoen sarreraren luzera eta zabalera ere neurtu zituen. 21Alde bietan zeuden hiru zaingelak, tarteko hormak eta atalondoa ekialdeko sarrerakoen neurri berekoak ziren: hogeita bost metro luze eta hamabi eta erdi zabal. 22Atalondoa, leihoak eta palmondoak ekialdeko sarrerakoen neurri berekoak ziren. Zazpi harmaila igo behar ziren, eta atalondoa azkenean zegoen. 23Iparraldeko sarreraren aurrez aurre, barneko atarirako sarrera zegoen, ekialdetik bezalaxe; sarrera batetik besterako tartea neurtu zuen gizonak: berrogeita hamar metro.
24Gero, hegoaldera eraman ninduen, non beste sarrera bat baitzegoen; hormen eta atalondoaren neurriak beste sarreretakoak bezalakoak ziren. 25Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, besteenak bezalakoak. Hogeita bost metro zen luze, eta hamabi eta erdi zabal. 26Zazpi harmaila igo behar ziren, eta atalondoa azkenean zegoen; hormetan palmondoak zeuden zizelkaturik, bana alde bakoitzean. 27Barneko atariak ere bazuen sarrera bat hegoaldera. Bi sarreren arteko distantzia neurtu zuen gizonak: berrogeita hamar metro.
Barneko atari eta sarrerak
28Gero, barneko atarira eraman ninduen hegoaldeko sarreratik. Sarrera hura neurtu, eta besteen neurri berekoa zen. 29Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, eta hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal. ( 30#40,30 Tx. hau bertan behera utzi dugu. Badirudi 29.aren errepikapen hutsa dela. Honela dio: Inguru guztian atalondoak zeuden, hogeita bost metro luze eta hamabi eta erdi zabal.) 31Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.
32Ondoren, barneko atarira eraman ninduen ekialdeko atetik. Sarrera neurtu, eta besteen neurrikoa zen. 33Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, eta hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal. 34Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.
35Gero, iparraldeko sarrerara eraman ninduen; sarrera neurtu, eta besteen neurrikoa zen. 36Bazituen zaingelak, hormak, atalondoa eta, inguruan, leihoak. Sarrera hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal. 37Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.
38Gela bat zegoen sarrerako atalondora jotzen zuena: han garbitzen ziren erre-oparitarako abereak.#erre-oparitarako abereak garbitu Lb 1,9.13; 2 Kro 4,6. 39Sarrerako atalondoan bina mahai zeuden alde bietan, eta haietan hiltzen ziren erre-oparitarako nahiz barkamen- eta ordain-oparitarako abereak. 40Iparraldeko atearen sarreran, atalondotik kanpo, baziren beste lau mahai ere, bina alde bietan. 41Beraz, lau mahai zeuden sarreraren barnealdean, eta lau kanpoaldean: zortzi guztira, abereak hiltzeko erabiltzen zirenak. 42-43Erre-oparitarako abereak hiltzeko lau mahaiak harlanduzkoak ziren: hirurogeita hamabost zentimetro ziren luze-zabal eta berrogeita hamar gora; mahai gainean oparigaiak ipintzen ziren. Gelaren bira guztian sei zentimetroko apaltxo bat zegoen, eta bertan ipintzen zen oparitarako abereak hiltzeko tresneria.
44Gizonak barneko atarira eraman ninduen, non bi gela baitzeuden#40,44 Gizonak… baitzeuden: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa nahasia da: Barneko sarreraren kanpoaldean kantarien gelak zeuden barneko atarian.: bata iparraldeko sarreraren ondoan, hegoaldera jotzen zuena, eta bestea hegoaldeko sarreraren ondoan, iparraldera jotzen zuena. 45Eta esan zidan gizonak: «Hegoaldera begira dagoen gela hau tenpluko zerbitzuaz arduratzen diren apaizentzat da, 46eta iparraldera begira dagoena aldareko zerbitzuaz arduratzen direnentzat; hauek Tzadoken#40,46 Tzadok: Salomonek Abiatarren ordez aukeraturiko apaiza (ik. 1 Erg 2,27.35); Lebiren jatorrikoa zen (ik. 1 Kro 5,27-34), eta beraren ondorengoak bakarrik jotzen ziren benetako apaiztzat. ondorengoak dira, lebitarren artetik Jaunaren zerbitzurako aukeratuak».#Tzadoken ondorengoak 43,19; 44,15; 48,11; 2 Sm 8,17; 15,24.
Barneko ataria eta tenplua
47Gizonak barneko ataria neurtu zuen: karratua zen, berrogeita hamar metro luze-zabal. Aldarea tenplu aurrean zegoen. 48Tenpluko atalondora eraman ninduen gizonak eta neurtu egin zuen: sarrerako hormek, atearen bi aldeetakoek, bi metro eta erdiko lodiera zuten, ateak zazpi metroko zabalera eta atearen muntagek#40,48 zazpi metroko zabalera eta atearen muntagek: Hitz hauek ez dira azaltzen hebreerazkoan; grekozko itzulpenaren arabera ezarriak dira. metro eta erdiko zabalera bakoitzak.#atalondoa 1 Erg 6,3. 49Atalondoaren luzera hamar metrokoa zen, eta zabalera seikoa; hamar harmaila igo behar ziren hara iristeko. Atearen bi aldeetara zutabe bana#40,49 hamar harmaila: Hamar hitza ez da azaltzen hebreerazkoan; grekozkoak ematen duen xehetasuna da. zutabe bana: Seguruen, Salomonen tenpluan zeudenen antzekoak (ik. 1 Erg 7,15-22; 2 Kro 3,15-17). zegoen.

Currently Selected:

EZEKIEL 40: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy