YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 35

35
Edomdarren aurkako mezua
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna:#Edomdarren aurka 25,12+. 2«Gizaseme, itzuli Seir mendialdera#35,2 Seir mendialdea: Edomen beste izen bat (ik. Has 32,4; Zen 24,18). eta hitz egin nire izenean beraren kontra. 3Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:
«Zure kontra nator,
Seir mendialde hori,
zure aurka ekin
eta basamortu soil bihurtuko zaitut.
4Zure hiriak hondaturik utziko ditut,
eta zu zeu basamortu bihurtuko;
orduan jakingo duzu
ni naizela Jauna.
5«Betidanik izan zara israeldarren etsai#35,5 Betidanik… etsai: Edomdarren etsaigoa Israel Kanaan lurraldeaz jabetu zen garaitik dator (ik. Zen 20,20; Ez 25,12)., eta gerra egin zenien beren hondamendi-egunean, azken zigorraren egunean; 6horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, heriotzara emango zaitudala eta heriotza atzetik jarraika izango duzula; heriotza gorrotatu ez duzunez, bera izango duzu atzetik jarraika. 7Seir mendialde hori, basamortu soil bihurtuko zaitut, eta ez da hortik inor ibiliko. 8Hildakoz beteko ditut zure mendiak. Muino, haran eta erreka-zoko guztietan geldituko dira gerran hildakoak. 9Betiko basamortu bihurtuko zaitut eta zure hirietan ez da inor biziko. Orduan jakingo duzu ni naizela Jauna.
10«“Israel eta Juda herrialdeak gureak dira, gu jabetuko gara horietaz” esan duzu —nahiz eta ni, Jauna, bertan bizi—; 11horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zuk gorrotoaren eraginez israeldarren kontra azaldu duzun amorru eta grina berberaz jokatuko dudala. Zigortuko zaitudanean, orduan aitortuko naute israeldarrek. 12Orduan jakingo duzu nik, Jaunak, entzun ditudala zuk Israelgo mendien kontra botatako irain guztiak. Esan duzu: “Hutsik daude, geuk irensteko eman dizkigute”. 13Erronka egin didazue harro, gehiegikeriaz hitz egin duzue nire kontra; dena entzun dut!
14«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Guztiz suntsituko zaitudanean, herrialde osoa poztuko da. 15Zu poztu egin zinen Israel herriaren ondarea basamortu bihurtzean; bada, gauza bera egingo dizut: Seir mendialdea, Edom osoa, basamortu bihurtuko zaitut. Orduan, denek jakingo dute ni naizela Jauna.

Currently Selected:

EZEKIEL 35: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy