YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 1

1
SARRERA: EZEKIELEN PROFETA BOKAZIOA (1,1—3,27)
Jaunaren aintzaren ikuskaria
1-3Ni, Ezekiel apaiza, Buziren semea, erbesteratuen artean bizi nintzen Kebar ibaiaren ondoan. Hogeita hamargarren urtean —Joiakin erregearen erbestealdiko bosgarren urtea zen—, laugarren hilaren bostean zerua zabaldu eta Jainkoarengandiko ikuskaria izan nuen. Han, babiloniarren herrialdean, Kebar ibaiaren#1,1-3 Hogeita hamargarren urtean: Ez dago zehatz jakiterik zein gertakizuni dagokion data hau. Hogeita hamar zenbakia testu-aldaketaren baten ondorio izan daiteke. Joiakin erregearen erbestealdiko bosgarren urtea K.a. 593-592a da; erbestealdiari buruz, ik. 2 Erg 24,12. Kebar ibaia: Seguruen, Eufrates ibai handiaren adar bat. ondoan, Jaunak hitz egin zidan eta beraren indarra jabetu zen nitaz.#Joiakinen erbestealdia 2 Erg 24,10-15. Jainkoarengandiko ikuskaria 8,3; 11,24; 40,2. Jainkoaren indarra nitaz jabetu 3,14.22; 8,1; 33,22; 37,1; 40,1; 1 Erg 18,46; 2 Erg 3,15.
4Hara zer ikusi nuen: Haize-erauntsia zetorren iparraldetik: hodei handi bat tximistek zeharkatua eta argitasun biziz inguratua; erdian metal goriak duen bezalako distira.#Jaunaren agerpena Ir 19,16-20; Is 6,1-7. 5Hodeiaren erdian lau izaki bizidun#1,5 lau izaki bizidun: Izaki misteriotsu hauek, 10. kap.an kerubin deituek, forma ezberdinak zituzten, gizaki eta animalienak aldi berean. Babiloniako jauregi eta tenpluen aurrean zaindari gisa jarriak egon ohi ziren estatuetan inspiratu da Ezekiel (ik. Has 3,24 oh.). zeuden, gizaki-itxurakoak.#lau izaki bizidun 10,18-22; Ap 4,6-8. 6Launa aurpegi eta launa hego zituzten; 7zangoak zuzenak, eta oin-zolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu; 8hegalpean giza besoak zituzten lau aldeetan, baita aurpegiak eta hegoak ere; 9hegoek elkar ukitzen zuten. Ibiltzerakoan zuzen zihoazen aurrera, inoiz itzuli gabe. 10Haien aurpegiek giza aurpegiaren antza zuten aurretik; lehoi-aurpegiarena eskuinetik, zezen-aurpegiarena ezkerretik eta, azkenik, arrano-aurpegiarena. 11Bi hego gorantz luzaturik zituzten elkar ukituz, eta beste bi gorputza estaliz.#hegoek elkar ukitu 1 Erg 6,24-27. 12Aurrera ibiltzen ziren zuzen, Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz#1,12 Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz: Zenbaitek honela itzultzen du: gogoak ematen zien alderantz. Jainkoaren hitza ez da jatorrizkoan azaltzen., inoiz itzuli gabe. 13Izaki bizidun haien artean ikatz gorien antzekoak zeuden, joan-etorrian zebiltzanak zuziak bezala; suak distira egiten zuen eta sutatik tximistak irteten. 14Izaki haiek batetik bestera ziztu bizian zebiltzan oinaztarria bezala.
15Izaki haiei begiratzean, lurrean haien ondoan, bakoitzarentzat gurpil bana ikusi nuen. 16Gurpilek urre-harriaren distira zuten eta berdinak ziren laurak; egituraz, bata bestearen barruan sartuta bezala zeuden; 17horrela, aurrera egitean, lau aldeetarantz joan zitezkeen, itzuli gabe. 18Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea#1,18 distiraz betea: H.h., begiz betea. zegoen. 19Izaki haiek aurrera egitean, gurpilek ere aurrera egiten zuten ondoan, eta izakiak lurretik altxatzean, gurpilak ere altxatu. 20Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz joaten ziren, eta gurpilak ere haiekin batera altxatzen ziren, izakiekin bat eginda baitzeuden. 21Haiek aurrera egitean, hauek ere aurrera; haiek gelditzean, hauek ere gelditu; haiek lurretik altxatzen zirenean, gurpilak ere bai haiekin batera, izakiekin bat eginda baitzeuden.
22Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena.#sabai-modukoa, kristalaren distiraz Ir 24,10; Ap 4,6. 23Sabaiaren azpian, izakiek hegoak zabalik zituzten, batenak bestearenak ukituz; bakoitzak beste biz gorputza estaltzen zuen. 24Aurrera joatean hegoek egiten zuten hotsa entzun nuen: ur handiena bezalako hotsa, Jainko Ahaltsuaren#1,24 Jainko Ahaltsua: Patriarken garaiko Jainkoaren titulu zaharra (ik. Has 17,1 oh. eta err.ak), hemen eta 10,5ean erabiltzen dena. ahotsa bezalakoa; jendetza handien edo gudarosteen harrabotsa zirudien. Gelditzen zirenean, beheratu egiten zituzten hegoak. 25Eta ahotsa sortu zen izakien buru gainean zegoen sabai gainetik. 26Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko#1,26 itxurako, antzeko: Tankera horretako esamoldeak etengabe erabiliz, Ezekielek erakusten du ez duela Jainkoa deskribatu nahi, haren presentzia aintzatsua sinbolo bidez adierazi baizik. irudia.#tronu-itxurako 10,1; Is 6,1; Ap 4,2-3. gizaki-antzeko 8,2; Dn 7,13. 27Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen, goitik beheraino argitasunez inguratua. 28Egun euritsuetan hodei artean agertzen den ortzadarraren itxura zuen inguruko argitasunak. Jaunaren aintzaren agerpena zen hura guztia. Ikustean, ahuspez erori nintzen eta hitz egiten zidan norbaiten ahotsa entzun nuen.#Jaunaren aintzaren agerpena 3,22-23; 8,4; 9,3; 10,18-19; 11,22-23; 43,1-5; Ir 16,10; 24,16; Is 6,3.

Currently Selected:

EZEKIEL 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy