YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 33

33
Moisesek israeldar leinuak bedeinkatu
1Hona hemen Moisesek, Jainkoaren gizonak, hil aurretik, israeldarrei eman zien bedeinkazioa#33,1 bedeinkazioa: Bi zatik osatzen dute 33. kap. Hasiera eta bukaerako tx.ek (2-5 eta 26-29) Jauna goresten dute Israelen garaile gisa; erdian (6-25) leinu bakoitzaren destinoari buruzko adierazpenak ematen dira. Jakoben bedeinkazioarekin konpara daiteke (ik. Has 49,1 oh.). Oro har, adierazpen hauek islatzen duten egoera historikoa Daviden garaian leinuak bateratu baino lehenagokoa da. Testuak zailtasun asko ditu eta itzulpena gutxi gorabeherakoa da puntu askotan.. 2Esan zuen:
«Sinaitik dator Jauna,
Seir aldetik sortu da argia bezala,
Paran menditik egin du distira;
milaka eta milaka aingeru
ditu lagun,
eskuinean herriarentzako legea
su eta gar#33,2 su eta gar: Sinaiko Jainkoaren agerpena adierazten duen txatal honen testua zaila da eta itzulpena zalantzazkoa..#Paran menditik Hab 3,3.
3Maite ditu Jaunak Israelgo leinuak,
babesten ditu berari sagaratuak,
eta hauek,
Jaunaren oinetan ahuspeztuta,
hark esana dute jasotzen.
4Moisesek legea eman digu,
Jakoben elkartearentzat ondare.
5Jexurunek erregea izan zuen#33,5 Jexurun: Ik. 32,15 oh. erregea izan zuen: Jauna da seguruen, baina Jaunak ezarritako Israelgo erregea ere izan daiteke.,
herriko buruzagiak bildu zirenean
eta Israelgo leinuek
bat egin zutenean.
6«Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,
gutxi izan arren beraren gizonak».
7Judarentzat esan zuen:
«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,
elkar ezazu bere herriarekin;
defenda beza bere burua,
izan zu beraren lagun
etsaien aurka».
8Lebirentzat esan zuen:
«Tumim eta Urim#33,8 Tumim eta Urim: Ik. Ir 28,30 eta oh. zure epaigailuak
Lebiri eman zizkioten, Jauna,
leial izan zitzaizunari, alegia.
Herriak Jauna tentatu zuen Masan,
aurpegi eman Meribako iturrian.#Tumim eta Urim Ir 28,30+. Masa eta Meriba 6,16+.
9Lebik aita-amei esan zien:
“Ez dut zuekin zerikusirik”;
senideak ez zituen aintzat hartu,
ez zuen ezer jakin nahi izan
seme-alabekin.
Bete zituzten lebitarrek
zure esanak,
leial eutsi zioten zure itunari.#senideak aintzat hartu ez Ir 32,25-29; Mt 19,29. Ik. Mt 10,37.
10Zure erabakiak irakasten dizkiote
Israeli#33,10 irakasten diote Israeli: Apaiz lebitarrek herriari Jaunaren legea irakatsi eta sakrifizioak eskaintzeko eginkizuna zuten., zure legea Jakoben herriari;
intsentsua aurkezten dute
zure aurrean,
erre-opariak zure aldarean.#legea irakasten Israeli Lb 10,11+; Si 45,17. liturgi eginkizunak 1 Sm 2,28.
11Bedeinka itzazu, Jauna,
eta eman adore,
onartu atseginez beraien egitekoa;
hautsi
aurka jaiki zaizkienen indarrak,
ez bitez gehiago altxa
gorroto dietenak».
12Benjaminentzat esan zuen:
«Seguru bizi da
Jaunaren leinu kutuna,
Goi-goikoak babesten du egunero,
beraren mendi gainean#33,12 mendi gainean: H.h., sorbaldan. Leinuaren lurralde menditsuan kokatua zegoen santutegi baten —agian Xiloko santutegiaren— aipamena. bizi da».
13Joserentzat esan zuen:
«Bedeinka beza Jaunak
beraren lurraldea.
Zeruko dohainik onena, ihintza,
eta lur azpiko leizetik datozen urak,
14urteko uztarik onenak
eta hileko fruiturik bikainenak,
15antzinako mendien lehen fruituak
eta betiko muinoen
dohainik aukeratuena,#Ik. Has 49,25-26; Hab 3,6.
16lurra betetzen duten
fruiturik hoberenak
eta sasian agertu zenaren onginahia:
betor hori guztia Joserengana,
senideen artean aukeratuagana.#sasian agertua Ir 3,1-6.
17Ohore Joseri,
lehen-sorturiko zekorra bezalako
den horri,
bufaloarenak bezalako
adarrak dituenari:
Efraimen gudari-taldeak,
Manasesen#33,17 Efraim, Manases: Joseren bi semeak (ik. Has 41,50-52). soldadu-andanak;
horiekin erasoko die
herri guztiei batera
munduaren azken mugetaraino».
18Zabulon eta Isakarrentzat
esan zuen:
«Poztu zeure joan-etorrietan,
Zabulon,
eta zu, Isakar, zeure oihal-etxoletan.
19Mendi sakratura
deituko dituzte herriak
bidezko sakrifizioak eskaintzera;
itsasoko aberastasunak
eta hondartzako gordailu#33,19 Mendi sakratua: Agian Tabor mendia, bi leinuen mugan zegoena. aberastasunak, gordailu: Feniziarren hegoaldean bizi ziren leinu hauek haien itsas merkataritzatik etekina ateratzen zuten, eta itsas hondarrez kristala egiten zuten. ezkutuak
zurrupatuko dituzte».#bidezko sakrifizioak Sal 4,6+. itsasoko aberastasunak Is 60,5.
20Gadentzat esan zuen:
«Bedeinkatua
Gaden lurraldea hedatu duena!
Lehoi emearen gisa zelatan etzanik,
harrapakinaren beso-buruak
zarrastatzen ditu.#Lehoi emearen gisa 1 Kro 12,9.
21Zatirik onena aukeratu du beretzat,
zeren eta, buruzagiaren partea non,
han biltzen baitira
herriko nagusiak#33,21 zeren eta… nagusiak: Zatiaren testua oso iluna da eta itzulpena zalantzazkoa. Honela ere itzuli ohi da: buruzagiari dagokion zatia, eta herriko nagusiekin elkartu da..
Jaunaren nahia bete du,
Jaunak Israelen alde
hartutako erabakiak».#Jaunak hartutako erabakiak 3,18-20; Jos 4,12-13.
22Danentzat esan zuen:
«Lehoi gaztea Dan,
Baxandik jauzi egiten duena!»
23Neftalirentzat esan zuen:
«Jaunak mesedez eta bedeinkazioz
betea du Neftali:
mendebaldea eta hegoaldea
ditu bere jabetza».
24Axerrentzat esan zuen:
«Bedeinkatua Axer
seme guztien artean!
Izan bedi senideetan maiteena;
izan beza
oinak beratzeko adina olio;#oinak beratzeko adina olio Jb 29,6.
25burdina eta brontzezkoak
haren ate-morroiloak,
bizitza bezain iraunkorra
haren indarra#33,25 haren indarra: Testuinguruaren arabera itzulia; hebreerazko hitzaren zentzua ez da segurua..
26«Inor ez Jainkoa adinakorik,
Jexurun!
Zeruan zehar,
zaldiz bezala hodei gainean,
handikiro datorkizu laguntzera.#Inor ez Jainkoa adinakorik 3,24+. Ik. 32,39+. zaldiz hodei gainean Sal 68,5+.
27Antzinako Jainkoa duzu babesleku,
Betikoaren besoak dituzu euskarri;
ihes eragin dio
etsaiari zure aurretik,
berau suntsitzeko agindua eman.#Jainkoa babesleku Sal 90,1.
28Seguru bizi da Israel,
aparte du bere egoitza
Jakoben herriak,
gari eta ardotan
aberats den lurraldean,
non zeruek ihintza isurtzen baitute.#Seguru bizi Israel 33,12; Jr 23,6. aparte du egoitza Zen 23,9+. ihintza Has 27,28.
29Zorionekoa zu, Israel!
Nor zu bezalakorik,
Jainkoak salbaturiko herri hori?
Bera da laguntzen dizun babeski,
garaipena damaizun ezpata.
Etsaiak aurrean
makurtuko zaizkizu lausenguka,
eta zuk bizkarra zapalduko diezu».#Zorionekoa Israel! Sal 33,12; 144,15. Jauna du babeski Sal 115,9-11.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 33: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy