YouVersion Logo
Search Icon

AMOS 1

1
Sarrera: Amos profeta
1Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam#1,1 Tekoa: Juda erresuman Jerusalemdik hegoaldera, 15 km-ra dagoen herrixka. Uzias: K.a. 781etik 740ra izan zen errege; Jeroboam, berriz, 787tik 747ra. Israel: Hemen iparraldeko erresuma adierazten du, Salomonen heriotza ondoren eratu zena; hiriburua Samaria zuen (ik. Os 1,1 oh.). lurrikara: Seguruenik, K.a. 750ean gertatu zen..#Tekoa 2 Sm 14,2; Jr 6,1; 2 Kro 11,6. artzain 7,14. Uzias 2 Erg 15,1-7. Jeroboam 7,9-11; 2 Erg 14,23-29. lurrikara Za 14,5. Ik. 4,11; 6,8-11; 8,8; 9,1. 2Hau zioen Amosek:
Orro dagi Jaunak Siondik,
deiadar Jerusalemdik;
larreak galduak dira,
Karmel gaina#1,2 Karmel gaina: Mediterraneo hegian Palestina iparraldean. lehortua.#Orro dagi 3,4.8; Jr 25,30; Os 11,10; Jl 4,16.
INGURUKO NAZIOEN ETA JUDA ETA ISRAELEN AURKA MEZUAK (1,3—2,16)
Siria
3Honela dio Jaunak:
«Damasko herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Galaad#1,3 zein baino zein handiago: H.h., hiru gaiztakeria eta laurengatik. 1—2 kap.etan zigor-iragarpen bakoitzean errepikatzen den esakunea. Gaiztakeriaren neurriak gainezka egin duela adierazten du. Galaad: Jordanez ekialdean zegoen lurraldea. erabat txikitu baitute,
burdin arez bezala;#Damaskoren aurka Is 17,1-3; Jr 49,23-27. gaiztakeriarik asko… 1,6.9.11.13; 2,1.4.6. Galaad siriarrek hartua 2 Erg 10,32-33; 13,3.
4horregatik, su emango diot
Hazael errege-etxeari,
eta suak irentsiko ditu
Ben-Hadaden#1,4 Hazael, Ben-Hadad: Damaskoko errege ezberdinen izenak; Israelen etsai bakegaitzak izan ziren (ik. 2 Erg 13,22-25). jauregiak.
5Zatitu egingo ditut
Damaskoko hiri-morroiloak,
kendu Bikeat-Abendik
buruzagia,
kendu Bet-Edendik
aginte-makila duena,
eta Siriako herria Kir-era#1,5 Bikeat-Aben (gaiztakeri bailara) eta Bet-Eden (atsegin-etxe) toki ezezagunak dira; beharbada, Siriako hiriburu Damaskoren izen sinbolikoak. Kir: Mesopotamia Behereko hiria; Ur hiria bera, Abrahamen sorterria, izan liteke.
erbesteratua izango da».
Jaunak esan du.#buruzagia kendu 1,8; 2,3. Siriako herria Kir-era 2 Erg 16,9. Ik. 9,7. erbesteratua 5,5.27; 6,7; 7,11.17.
Filistea#1,6 Filistea: Mediterraneo hegian, Palestinako hego-mendebaldean kokatua; 6-8 tx.etan, bertako hiri nagusietako lau aipatzen dira.
6Honela dio Jaunak:
«Gaza herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Herri osoak erbesteratu baititu,
edomdarren esku uzteko;#Filistearren aurka Is 14,28-32; Jr 47; Ez 25,15-17; So 2,4-7; Za 9,5-7. herriak esklabo salduak 2 Erg 5,2; 2 Kro 21,16-17.
7horregatik, su emango diet
Gazako harresiei,
eta bertako jauregiak
irentsi egingo ditu.
8Axdod hiritik
kendu egingo dut buruzagia,
Axkelondik aginte-makila duena;
Ekron hiriaren aurka
jasoko dut eskua,
eta gainerako filistear apurrak
galdu egingo dira».
Jainko Jaunak esan du.
Tiro
9Honela dio Jaunak:
«Tiro herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Jendetzak eman baitizkie gatibu
edomdarrei,
anaiarteko itun-hitzari#1,9 Tiro: Feniziar itsasaldeko hiri nagusietako bat, Palestinako iparraldean. anaiarteko itun-hitza: Salomonen eta Tiroko erregearen arteko antzinako itunei buruz esana (ik. 1 Erg 5,26; 9,10-14). eutsi gabe;#Tiroren aurka Is 23; Ez 26—28; Jl 4,4-8.
10horregatik, su emango diet
Tiroko harresiei,
eta bertako jauregiak
irentsi egingo ditu».
Edom
11Honela dio Jaunak:
«Edom#1,11 Edom: Itsaso Hilaren hegoaldeko herria; Jakoben anaia Esauren ondorengotzat jotzen da (ik. Has 25,21-26.29-30; 36); beraz, Israel eta Edom anaitasun-lokarriz elkartuak daude. herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Ezpataz aurrean erabili baititu
bere anaia israeldarrak,
errukia itoz;
gogor eutsi dio suminari,
eten gabe gorrotoari;#Edomdarren aurka Is 34; Jr 49,7-22; Ez 25,12-14; 35. Edomek Israel gorroto Zen 20,14-21; Ez 25,12; Jl 4,19; Ab 10-14.
12horregatik, su emango diot
Teman hiriari,
eta Botzra#1,12 Teman, Botzra: Edomgo erregeen egonlekuak. hiriko jauregiak
irentsi egingo ditu».#Teman Jr 49,7; Ab 9. Botzra Jr 49,13.22.
Amon#1,13 Amon: Jordanez ekialdera zegoen erresuma txikia; hiriburua Raba zuen (14. tx.), gaurko Amman, Jordaniako hiriburua.
13Honela dio Jaunak:
«Amondarrek
gaiztakeriarik asko egin dute,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo ditut!
Galaadeko emakume haurdunei
sabela urratu baitzieten,
beren lurraldea
zabaldu ahal izateko;#Amondarren aurka Jr 49,1-6; Ez 21,33-37; 25,1-7; So 2,8-11. haurdunei sabela urratu Os 14,1+.
14horregatik, su emango diet
Raba hiriko harresiei,
eta bertako jauregiak
irentsi egingo ditu;
borrokaldikoan,
guda-garrasiak izango dira
eta ekaitz-egunean bezalako
zalaparta.
15Haien erregeak
erbestera joan beharko du
bere buruzagi eta guzti».
Jaunak esan du.

Currently Selected:

AMOS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy