YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 2

2
Espiritu Santua apostoluen gainera jaitsi
1Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak#2,1 Mendekoste-eguna: Pazko ondoan berrogeita hamargarren egunean ospatzen zelako hartu zuen izen hau festa honek. Toki askotatik etorritako judu-multzo handiak bildu ohi ziren Jerusalemen. guztiak: Ez da 1,15ean aipatu den ehun eta hogeiko taldea, 1,13-14an aipatutako taldetxoa baizik..#Mendekoste Lb 23,15-21; Dt 16,9-11. 2Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen. 3Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.#sua, Espiritu Santua Mt 3,11; Lk 3,16. 4Denak Espiritu Santuaz bete#Espiritu Santuaz bete 1,8+. hizkuntza arrotzez hitz egin Mk 16,17. ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran.
5Egun haietan judu jainkozale asko ziren Jerusalemen, eguzkiaren azpian diren nazio guztietatik etorriak. 6Burrunba hura entzutean, hara bildu zen jendea samaldan, eta txunditurik gelditu ziren, nork bere hizkuntzan hitz egiten entzuten baitzien. 7Zur eta lur#Zur eta lur 2,12.43; 3,10; 4,13; 5,5; 8,13; 14,11. galilearrak 1,11., honela zioten: «Mintzo direnok, ez ote dira denak galilearrak? 8Nola daiteke, bada, guretako bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan horiei entzutea? 9Baditugu gurekin partiar, mediar nahiz elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean nahiz Kapadozian, Ponton nahiz Asian bizi direnak ere; 10badira gure artean Frigia nahiz Panfiliakoak, Egipto nahiz Zirene inguruko Libia aldekoak, baita erromatarrak ere#2,10 9-10 tx.etan aipatzen diren herrien zerrendak mundu osoa adierazi nahi du.; 11eta denok, judu eta juduberri#2,11 juduberri: H.h., proselito. Jatorriz jentilak izanik juduen erlijioa onartu dutenak eta, erdainkuntza dela medio, eskubide osoz Israel herriko kide bihurtu direnak dira juduberriak. Ez bitez nahas Israelen Jainkoa gurtzen dutenak direlakoekin (ik. 10,2 oh.).#juduberri 6,5. Ik. 13,43. , kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu».
12Harriturik eta zer pentsa ez zekitela, «Zer da hau?» galdezka ari ziren elkarren artean.
13Beste batzuek, aldiz, honela zioten isekaz: «Edanak daude».
Pedroren hitzaldia
14Orduan, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, honela hitz egin zien#2,14 hitz egin zien: Eginak liburuan badira sei hitzaldi entzule juduentzat eginak; apostoluen lehen predikuaren mamia biltzen dute, eta eskema berekoak dira denak; bost Pedrorenak (2,14-39; 3,12-26; 4,9-12; 5,29-32; 10,34-43), bat Estebanena (7,2-53) eta beste bat Paulorena (13,16-41).: «Juduok eta Jerusalemen zaudeten guztiok: entzun arretaz nire hitzak, otoi, hemen gertatzen denaz ongi jabe zaitezten. 15Hauek ez daude edanda, zuek uste bezala, goizeko bederatziak besterik ez baitira oraindik. 16Ez, baizik eta Joel profetak esan zuena ari da hemen gertatzen:
17 «Hau dio Jainkoak: Azken egunetan
neure espiritua # neure espiritua… Jl 3,1-5. isuriko diet
gizaki guztiei.
Zuen seme-alabek
profetizatu egingo dute,
zuen gazteek ikuskariak izango,
zuen zaharrek ametsak egingo.
18 Neure morroi eta mirabeei ere
neure espiritua isuriko diet
egun haietan
eta profetizatu egingo dute.
19 Gauza harrigarriak egingo ditut
goian, zeruan,
eta mirariak behean, lurrean:
odola eta sua eta ke-lainoa.
20 Eguzkia ilunpe bihurtuko da,
ilargiak odol-itxura hartuko du,
Jaunaren eguna,
egun handi eta ospetsua,
iritsi baino lehen.
21 Orduan, Jaunari dei egin diezaiona # 2,21 Jaunari dei egin diezaiona: H.h., Jaunaren izenari dei egin diezaiona. Hona kristauak adierazteko beste esamolde bat. Itzulpenean ez dugu izen hitza gorde, izenak pertsona bera adierazten baitu gehienetan, Eginak liburuan Jesus berpiztua bera.
salbatuko da. # Ik. Erm 10,13.
22«Entzun hau, israeldarrok: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aurrean sinesgarri egin zuen, mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez.#Jesusen eskuz mirariak 10,38; Lk 5,17; 24,19; Jn 3,2. 23Jainkoak zuen eskuetara eman zuen, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabakiaren arabera, eta zuek gurutzean josi eta hil egin zenuten sinesgabeen#2,23 sinesgabeen: H.h., legegabeen. Jesusi heriotza eman zioten erromatarrak adierazten dira. eskuz.#Jainkoaren asmoa 3,18.21; 4,28; 5,38-39; 20,27. Ik. 21,14; 22,14. gurutzean josi eta hil 3,15; 4,10; 5,30; 7,52; 10,39; 13,28; Lk 23,33; Ga 3,13. 24Baina Jainkoak piztu#Jainkoak piztu 2,32.36; 3,15; 4,10; 5,30; 10,40; 13,30; 17,31; Lk 24,5-6. egin zuen, Herioaren#2,24 Herioa: Zenbait eskuizkribuk Hades dio, hau da, Hildakoen Egoitza (ik. 2,27). lokarrietatik askatuz, Herioak ezin baitzuen hura bere menpe eduki. 25Izan ere, honela dio Davidek hartaz:
«Begi aurrean # Begi aurrean… Sal 16,8-11. dut Jauna etengabe;
bera ondoan dudala,
ez naiteke koloka.
26 Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez kantari mihia,
itxaropenean lasai gorputza.
27 Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure fededuna ez duzu
hilobian galtzen # 2,27 hilobian galtzen: H.h., usteltzea jasaten. Aipamena I.Z.aren grekozko itzulpenetik hartua da; han usteltzea esaten da, hebreerazkoak hilobia ikustea, hau da, hiltzea, zioen tokian; honela, xuxenago aplikatzen zaio piztuerari. utziko. # Ik. 13,35.
28 Bizirako bidea erakutsiko didazu:
zeure aurrean alaitasunez beteko.
29«Senideok, uztazue argi eta garbi esaten David#David hila eta ehortzia 13,36; 1 Erg 2,10. gure arbasoa hil egin zela eta lur eman ziotela, eta hor dugu gaur ere haren hilobia. 30Baina profeta zen eta bazekien hark Jainkoak zin eginez hitzeman ziona: beraren odoleko bat ezarriko zuela bere tronuan.#Davidi hitzemana Sal 132,11. Ik. 2 Sm 7,12-13. 31Beraz, aurrez ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta honetaz mintzo zen hau esatean: ez zuela Jainkoak Herio Leizera botako eta ez zela haren gorputza hilobian galduko. 32Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko.#gu gara lekuko 1,8+. 33Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik#2,33 Jainkoak bere eskuinera altxatu duelarik: Honela ere itzul daiteke: Jainkoak bere eskuinez altxatu duelarik., hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena.#Jesus eskuinera altxatua 5,31; Flp 2,9. Ik. Sal 118,16. Espiritu Santua isuri 1,4.8+. 34David ez zen zerura igo; hala ere, hau dio:
«Hona Jaunak ene Jaunari esana:
“Eseri nire eskuinean, # Hona Jaunak… Sal 110,1.
35 zeure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean”.
36«Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun#Jaun 10,36; 20,21; Erm 10,9; 1 Ko 12,3; Flp 2,11. Jesus Mesias 3,20; 4,27; 5,42; 9,22; 17,3; 18,5.28. Ik. Mt 2,4+. eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».
37Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten:
—Zer egin behar dugu#Zer egin behar dugu 16,30; 22,10; Lk 3,10; 10,25; 18,18., anaiok?
38Pedrok erantzun zien:
—Bihozberri#Bihozberritu 3,19; 8,22; 17,30; 26,20; Mt 4,17+. Jesusen izenean bataiatu 2,41; 8,12-13.36-38; 9,18; 10,47-48; 16,15.33; 18,8; 19,5; 22,16. Ik. Mt 28,19+. bekatuen barkamena 5,31; 10,43; 13,38; 22,16; 26,18. Ik. Mk 1,4+. Espiritu Santua dohain 1,8+. zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain. 39Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar#2,39 atzerritar: H.h., urrutiko. guztientzat ere.#Espiritua atzerritarrei 10,44-45.
40Beste hitz askoren bidez egiten zien Pedrok testigantza eta arren eskatzen zien: «Salba zaitezte gizaldi#gizaldi hau Sal 78,8; Mt 12,39+. honi datorkion hondamenditik».
41Pedroren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren, eta egun hartan hiruren bat mila lagun elkartu zitzaizkion taldeari.#eliz elkartea hazi 2,47; 4,4; 5,14; 6,7; 11,21.24; 16,5; 21,20. 42Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik#2,42 Denak apostoluen irakaspenak… egiten zituztelarik: H.h., Apostoluen irakaspenari eta elkarte-bizitzari eta ogi-zatitzeari eta otoitzari emanak bizi ziren; lau gauza hauek hari berean emanak daude jatorrizkoan. ogi-zatitzea: Esamolde honek, berez, juduen arteko edozein otordu adierazten du; mahaiburuak bedeinkazioa esan ohi zuen beti ogia zatitzean. Kristauen mintzairan, segur aski, afari santuaren, Eukaristiaren, ospakizuna ere esan nahi du, etxeetan eta otordu arruntarekin loturik egiten baitzen (ik. 1 Ko 11,20-34)..#ogi-zatitzea 2,46; 20,7. Ik. 1 Ko 11,17-34.
Fededun-elkartearen bizimodua#2,43-47 Fededun-elkartearen bizimodua: Hau dugu Eginak liburuko hiru laburpenetariko bat (ik. 4,32-35; 5,12-16). Lehen kristau-elkartearen bizimodua azaltzen digute hirurok era berdintsuan.
43Mundu guztia izuturik#izuturik 2,7+. egintza harrigarri, mirari 4,30; 5,12; 6,8; 14,3; 15,12; 2 Ko 12,12; Heb 2,4. Ik. 2,22+; 3,6+. zegoen, apostoluek egiten zuten hainbat egintza harrigarri eta mirarirengatik. 44Fededun#Fededun 4,32; 18,27; 21,20. elkarturik bizi ziren 2,42.46; 4,24.32; 5,12; 15,25. dena denentzat 4,32. Ik. 11,29. guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten: 45beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen.#nork zer behar zuen 4,34-35. Ik. 6,1-2. 46Egunero bildu ohi ziren tenpluan, baina ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez.#Egunero tenpluan 3,1; 5,12.20-21.42; Lk 24,53. ogia zatitu 2,42+. 47Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen zizkion elkarteari salbatzen zirenak#2,47 Elizaren ugalketaren berri ematen duen tx. hau bezalako asko sartu ditu idazleak han eta hemen bere liburuan..#herriaren estimazioa 4,33; 5,13. elkartea ugaltzen 2,41+.

Currently Selected:

EGINAK 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy