YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 2

2
David errege izendatu Hebronen
1Ondoren, Davidek kontsulta egin zion Jaunari:
—Igoko al naiz Judako hiriren batera?
—Bai, igo —erantzun zion Jaunak.
—Zeinetara igoko naiz? —Davidek, berriro.
—Hebronera#2,1 kontsulta egin: Ik. Ep 1,1 oh. Hebron: Jerusalemdik hegoaldera 30 km-ra zegoen hiria, Mambretik hurbil; Mambren eraiki zuen Abrahamek aldarea Jauna gurtzeko (Has 13,18). Hebronen ehortzi zituzten Sara, Abraham eta Isaak (Has 23,19; 25,11; 35,27). Moisesek bidalitako ikertzaileek bertan izan ziren (Zen 13,22). Kalebek konkistatu zuen (Jos 15,13-14; Ep 1,11-13). Orain David erregearen lehen egoitza bilakatu da. —esan zion Jaunak.
2Igo zen, bada, David hara bere bi emazteekin, Ahinoam Izreelgoarekin eta Abigail Karmelgo Nabalen emazte izanarekin.#bere bi emazteekin 1 Sm 27,3+. 3Bere gizonak ere eraman zituen Davidek berekin, nor bere etxekoekin, eta Hebrongo inguruetan gelditu ziren. 4Etorri zen Judako jendea eta han gantzutu zuten David Judako errege.
Jakinarazi zioten Davidi Galaadeko Jabexkoek#2,4 gantzutu: Burura olioa isuriz, gantzutu egiten zuten bat erregetzarako. Horrela, sagaratu egin ohi zuten. Galaadeko Jabex: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen hiri hau, Samaria parean; han ehortzi zuten Saulen gorpua, Bet-Xan hiritik ekarri ondoren (ik. 1 Sm 31,11-13). ehortzi zutela Saul, 5eta mezulariak igorri zizkien esatera: «Bedeinka zaitzatela Jaunak, Saul zeuen jaunari lur emanez halako erruki-egintza egin diozuelako. 6Ager bekizue zuei ere Jauna onbera eta leial. Nik ere on eginez erantzungo dizuet, hori egin duzuelako. 7Orain, adore zaitezte eta izan sendo. Hil zaizue Saul zeuen jauna, bai; baina Judakoek ni gantzutu naute beren errege».
Ix-Boxet israeldarren errege izendatua
8Ner-en seme Abnerrek, Saulen gudarosteko buruzagiak, berriz, Saulen seme Ix-Boxet hartu, Mahanaimera#2,8 Ix-Boxet: Ix-Baal nahiz Ixbi ere deitu ohi zaio. Mahanaim: Ik. Has 32,3 eta oh. eraman 9eta Galaad, Axur, Izreel, Efraim eta Benjaminen, hau da, Israel osoaren#2,9 Israel osoaren: Politika eta geografi aldetik begiraturik, Judaren leinuaren lurraldeaz iparraldera eta Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren beste leinuek osotzen zuten Israel., errege izendatu zuen. 10Berrogei urte zituen Saulen seme Ix-Boxetek Israelen errege izaten hasi zenean, eta bi urtez izan zen errege. Judak, aldiz, David onartu zuen errege. 11David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen Judako errege Hebronen.
Judaren eta Israelen arteko borroka Gabaonen
12Ner-en seme Abnerren eta Saulen seme Ix-Boxeten mutilak Mahanaimdik atera eta Gabaonera#2,12 Gabaon: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 10 km-ra zegoen hirixka. Hango bizilagunak ez ziren israeldar-jatorrikoak (ik. Jos 9,1—10,15). joan ziren. 13Aldi berean, Tzeruiaren seme Joaben eta Daviden zerbitzariak ere atera ziren eta Gabaongo uraska ondoan aurkitu zituzten besteak. Elkar ikusi zutelarik, batzuk uraskaren alde batean kokatu ziren, eta besteak bestean.#Gabaongo uraska Jr 41,12. 14Abnerrek esan zion Joabi:
—Gazte-talde bi jaiki eta borroka daitezela gure aurrean!
—Jaiki daitezela, bada! —erantzun zion Joabek.#borroka daitezela Ik. 1 Sm 17,10.
15Jaiki eta aurreratu ziren, beraz, batzuk: hamabi benjamindar Saulen seme Ix-Boxeten aldetik, eta beste hamabi zerbitzari Daviden aldetik. 16Heldu zion burutik nork bere arerioari eta saihetsean sartu zion ezpata. Denak batera erori ziren. Horregatik, Gabaondik hurbil dagoen toki horri Jelkat-Hatzurim deritza, hau da, «Harkaitz-landa».#toki horri… deritza 5,20; 6,8; Jos 7,26; 1 Sm 23,28. 17Ondoren, borroka izugarri latza egin zuten egun hartan. Daviden zerbitzariek menderatu egin zituzten Abner eta Israelgo gizonak.
18Han ziren Tzeruiaren hiru semeak: Joab, Abixai eta Asahel. Azken hau basahuntza bezain zango bizkorrekoa zen. 19Abnerren ondoren abiatu zen Asahel zuzen-zuzen, inora okertu gabe. 20Begiratu zuen Abnerrek atzera eta esan zuen:
—Asahel al zara?
Honek erantzun:
—Bai!
21Abnerrek esan zion:
—Jo ezazu beste norabait. Harrapa ezazu mutilen bat eta hartu beraren jantziak.
Asahelek, ordea, ez zion utzi nahi izan haren atzetik joateari.#hartu beraren jantziak Ep 14,19. 22Orduan, Abner berriro mintzatu zitzaion Asaheli:
—Alde! Ez jarraitu niri! Ez nazazu behartu zu lurrera botatzera! Bestela, ezin izango diot zure anaia Joabi begiratu.
23Hala ere, Asahelek ez zuen alde egin nahi izan. Orduan, Abnerrek lantzaren atzeko muturra sabelean sartu eta atzealdetik atera zion. Bertan erori zen hila Asahel. Ondoren zetozen guztiak, Asahel hila erori zen tokira heltzean, gelditu egiten ziren.
24Joab eta Abixai Abnerren atzetik joan ziren. Eguzkia sartzen ari zen Gabaon basamorturako bidean, Gia-ren ekialdera dagoen Amma mendixkara heldu zirenean. 25Benjamindarrek Abnerren inguruan bildu eta, talde bat eginez, muino-gailurrean tinko eutsi zioten. 26Abnerrek esan zion deiadarka Joabi:
—Denak hondatu arte astindu behar al duzu ezpata? Ez al dakizu gaizki bukatu behar dugula horrela? Noiz esan behar diezu zeure gizonei beren anaiei ez erasotzeko?#Denak hondatu arte 11,25; 18,8; Dt 32,42; Is 31,8; Jr 46,10.14.
27Joabek erantzun zion:
—Ala Jainkoa! Mintzatu ez bazina, inork ez ziokeen egunsentia arte utziko bere anaiei erasotzeari! #2,27 Hebreerazko testua iluna da. Honela uler daiteke: Mintzatu izan ez bazina, egunsentian utziko ziokeen nork bere anaiari erasotzeari!
28Horrela, beraz, jo zuen Joabek adarra eta gudaroste osoa gelditu egin zen; ez ziren aurrerantzean israeldarren ondoren joan, ezta borrokatu ere.#jo zuen… adarra 18,16; 20,22. 29Abner eta beronen gizonak gau osoz ibili ziren Araba ibarrean barna; Jordan ibaia igaro eta, Bitron#2,29 Bitron: Haran koxkor bat izango zen, amildegi eta luiziz josia, Jordango lautada eta ekialdeko goi-zabalguneen artean. osoa zeharkaturik, Mahanaimera heldu ziren. 30Joabek, berriz, utzi zion Abnerren ondoren ibiltzeari eta gizon guztiak bildu zituen. Hemeretzi gizon falta ziren Daviden zerbitzarietarik, Asahelez gainera. 31Daviden gudariek, ordea, hirurehun eta hirurogei benjamindar eta Abnerren gizon hil zituzten. 32Asahel hartu eta Belenen ehortzi zuten, bere aitaren hilobian. Gau osoan ibili ziren Joab eta beronen gizonak, eta argi-urratzean heldu ziren Hebronera.

Currently Selected:

2 SAMUEL 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy