YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 14

14
Absalom Jerusalemera itzuli
1Joabek, Tzeruiaren semeak, antzeman zion erregearen bihotza berriro Absalomekin zegoela. 2Orduan, Joabek emakume argi bat ekarrarazi zuen Tekoatik#14,2 Tekoa: Jerusalemdik hegoaldera 15 km ingurura dagoen hirixka, Amos profetaren sorterria (Am 1,1)., eta esan zion:
—Dolu-itxurak egin behar dituzu. Har itzazu soinean dolu-jantziak eta ez eman usainki gozorik. Hildako batengatik oso luzaro dolutan dagoen emakume baten itxura egin behar duzu.#Dolu-itxurak egin 12,1-6. 3Horrela, erregeagana joan eta esan adieraziko dizudana.
Eta esan beharreko guztia adierazi zion Joabek.
4Emakume tekoarrak erregeagana joan eta, lurreraino makurturik, esan zion:
—Lagundu, errege jauna!#Lagundu 2 Erg 6,26+.
5Erregeak galdetu zion:
—Zer gertatzen zaizu?
Emakumeak erantzun:
—Ai ene! Alargun nauzu, hila dut senarra.#hila dut senarra 2 Erg 4,1. 6Bi seme nituen nik, zure mirabe honek. Borrokan hasi ziren elkarrekin landan; ez zen han apartatuko zituenik gertatu, eta batak bestea jo eta hil egin zuen.#Borrokan Has 4,8. 7Orain, ahaide guztiak gainera datozkit, bere anaiaren hiltzailea emateko esanez, hil egin behar dutela eta, anaia hil zuelako. Horrela, oinordekoa ere kendu egingo didate. Gelditzen zaidan txinparta bakarra itzali nahi didate! Ez zaio geldituko nire senarrari ez izenik, ez ondorengorik lurrean.
8Erregeak emakumeari:
—Zoaz etxera. Neuk emango ditut aginduak zuri buruz.
9Orduan, emakume tekoarrak esan zion erregeari:
—Ene errege jauna, izan bedi errua nirea eta nire aitaren senitartekoena; baina erregea eta erregetza izan bitez errugabe.#izan bedi errua nirea 1 Sm 25,24.
10Erregeak, orduan:
—Norbaitek ezer kontra esaten badizu, bidali niregana, aurrerantzean ez zaizu gogaikarri gertatuko.
11Emakumeak, berriro:
—Agindu beza erregeak Jaunaren, bere Jainkoaren, izenean, seme baten odola mendekatu behar duen ahaideak#14,11 odola mendekatu behar duen ahaidea: Zenbait kasutan mendekua egin beharrekoa zen (ik. Zen 35,9-29; Dt 19,4-13; Jos 20). ez dezala kaltea handiagotu beste semea hilez.
Erregeak erantzun zion:
—Ala Jauna! Ile bat ere ez zaio eroriko zure semeari.#Jaunaren, bere Jainkoaren, izenean 18,28; Has 21,23; Lb 19,12; 1 Sm 24,22; 1 Erg 1,17; Sal 63,12. Ile bat ere ez 1 Sm 14,45+.
12Emakumeak esan zion:
—Esango nizuke nik, mirabe honek, beste zerbait ere, errege jauna.
Eta erregeak:
—Esan.
13Emakumeak erantzun:
—Esan duzunaz errudun egiten duzu zeure burua; izan ere, atzerriratuari itzultzen ez utziz, Jainkoaren herriaren kontra azpikeria egiten ari zara.#atzerriratuari 13,37. 14Hil, denok hil behar dugu; lurrera isuri eta berriro bildu ezin den ura bezala gara. Jainkoak, aldiz, ez du bizia kentzen; aitzitik, erabaki du zuk atzerriratua berak ez atzerriratzea#14,14 Tx. honen esanahia hauxe da: heriotza da itzulirik ez duen gauza bakarra; baina Absalom bere aberrira, Israeli emaniko lurraldera, itzul dadin nahi du Jainkoak.. 15Errege jauna, jendeak beldurra sartu didalako etorri natzaizu hau esatera. Honela nioen neure baitan: «Noan erregearekin mintzatzera; beharbada, egingo du erregeak mirabe honen esana. 16Adituko dit, bai, erregeak eta libratuko gaitu neure semea eta biok, Jainkoak emandako lurraldetik#14,16 Jainkoak emandako lurraldetik: H.h., Jainkoaren ondaretik. Bere arazoa balu bezala mintzo da emakumea, baina arazoa Absalom eta Jainkoaren herriari buruzkoa da egiaz. desagerrarazi nahi gaituenaren eskutik». 17Hau pentsatu nuen: «Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena». Jauna, zeure Jainkoa, izan bedi zurekin!#Jainkoaren aingerua bezala 1 Sm 29,9+.
18Erregeak esan zion emakumeari:
—Ez ezkutatu galdetu behar dizudanetik ezer.
Eta emakumeak:
—Mintza zakizkit, ene errege jauna.
19Erregeak galdetu zion:
—Ez al dabil Joaben eskua zurekin arazo honetan guztian?
Emakumeak erantzun:
—Ala ene errege jauna! Bete-betean asmatu duzu#14,19 Bete-betean asmatu: Hebreerazko testuak dio: Ezin da inor okertu, ez ezkerretara, ez eskuinetara ene errege jaunak esan duenetik. esan duzun guztian. Bai, zure zerbitzari Joabek agindu dit, ene errege jauna, zer esan behar nizun. 20Egoera aldatzearren egin dizu hori Joabek. Zu, ene errege jauna, Jainkoaren aingerua bezain argia zara, eta badakizu mundu honetan gertatzen den guztia.#argia 1 Erg 3,28. badakizu 18,13. Ik. Es 25,2.
21Orduan, erregeak Joabi dei egin eta esan zion:
—Horixe eginen dut. Zoaz, bada, eta itzularazi Absalom gaztea.
22Joabek, ahuspezturik, erregea bedeinkatu zuen, esanez:
—Oraintxe dakusat begiko nauzula, ene errege jauna; zeure zerbitzari honen gogoa bete baituzu.
23Ondoren, jaiki eta Gexurrera abiatu zen Joab, Absalom Jerusalemera ekarrarazteko. 24Erregeak, berriz, hau agindu zuen:
—Doala bere etxera! Ez nazala ikus!
Absalom, beraz, bere etxera joan zen, erregea ikusi gabe.#erregea ikusi gabe Ir 10,28.
David eta Absalom adiskidetu
25Ez zen Israel osoan bere liraintasunagatik Absalom bezain gizon goretsirik: burutik oinetara ez zuen akatsik.#liraintasunagatik 1 Sm 9,2+. 26Urtero moztu ohi zuen ilea, oso trinkoa zuelako. Bi kilo baino gehiago izaten zen haren ile-sorta, errege-pisuaren arabera. 27Hiru seme jaio zitzaizkion eta alaba bat, Tamar. Ederra neska!#Hiru seme 18,18.
28Bi urte eman zituen Jerusalemen Absalomek erregea ikusi gabe. 29Behin batean, Joabi dei egin zion, erregeagana bidaltzeko asmoz; Joabek, ordea, ez zuen Absalomengana joan nahi izan. Bigarrenez egin zion dei; baina etorri nahi izan ez zuenez, 30hau agindu zien Absalomek bere morroiei:
—Begira, nire alorraren ondoan garagar-soroa dauka Joabek. Zoazte eta emaiozue su.
Absalomen morroiek, beraz, su eman zioten soroari.#emaiozue su Ep 15,4-5.
31Joab jaiki eta Absalomen etxera joan zen, esanez:
—Zergatik eman diote su nire soroari zure morroiek?
32Absalomek Joabi:
—Hara, etortzeko eskatu nizun, erregeari hau esan zeniezaion: «Zertarako etorri nintzen Gexurtik? Hobeki nengoen han. Erregea ikusi nahi nuke. Errudun banaiz, hil nazala».#hil nazala 1 Sm 20,8.
33Orduan, Joabek, erregeagana joan eta halaxe jakinarazi zion. Orduan, erregeak dei egin zion Absalomi; hau erregeagana etorri eta lurreraino ahuspeztu zitzaion. Erregeak besarkatu egin zuen Absalom.#Erregeak besarkatu… Absalom 15,5; 19,40; 20,9.

Currently Selected:

2 SAMUEL 14: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy