YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 10

10
Amondarrek Daviden mandatariak iraindu
(1 Kro 19,1-5)
1Hortan, hil zen amondarren erregea eta honen seme Hanun gertatu zen ondorengo errege.#amondarren erregea 1 Sm 11,1; 12,12. 2Honela zioen Davidek: «Har dezadan Nahaxen seme Hanun, beronen aitak ni hartu ninduen bezain ongi». Davidek mandatariak igorri zizkion aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Mandatariak amondarren lurraldera heldu zirenean, ordea,#doluminak ematera 1 Erg 5,15. 3honela esan zioten amondarren buruzagiek Hanuni, beren jaunari:
—Davidek mandatariok zuen aita ohoratzeko bidali dizkizula uste al duzu? Ez ote dizkizu bidali hiria azter eta iker dezaten, gero hondatzeko asmoz?#hiria… ikertu 3,25+. 4Atzeman zituen, orduan, Hanunek Daviden mandatariak eta alderdi bateko bizarra moztu zien, baita jantziak ere erditik behera, ipurmasailetatik behera. Eta joaten utzi zien. 5Davidek, horren berri eman ziotenean, bere mandatari haien bila bidali zituen batzuk, oso lotsaturik baitzetozen. Esan zien erregeak:
—Geldi zaitezte Jerikon, bizarra hazi arte. Orduan itzuliko zarete.
Davidek amondarrak eta aramearrak menderatu
(1 Kro 19,6-19)
6Amondarrak ohartu ziren gorrotagarri egin zirela Davidentzat. Horregatik, Bet-Rehob eta Tzobako#10,6 Bet-Rehob: Jordan ibaiaren sorburutik hurbil zegoen hiri hau (ik. Ep 18,28). Tzoba: Damaskotik iparraldera (ik. 8,3). Inguru hauetan izango ziren Maaka eta Tob ere. aramearren artean hogei mila oinezko, Maakako erregearen mila gizon eta Tob-eko beste hamabi mila gizon hartu zituzten sari-truke. 7Davidek, hori jakin zuelarik, Joab bidali zuen bere gudaroste adoretsuarekin. 8Amondarrak irten eta hiriko ate aurrean prestatu ziren borrokarako lerrotan. Bai Tzoba eta Rehobeko aramearrak, bai Tob eta Maakako gizonak, berriz, beste toki batean ziren, landan. 9Ikusi zuen Joabek aurretik eta atzetik zuela borroka eta, Israel osoko hoberenak aukeraturik, aramearren aurrez aurre ipini zituen borrokarako lerrotan. 10Gainerako gudariak bere anaia Abixairen gidaritzapean utzi zituen lerrotan. 11Joabek esan zion:
—Aramearrak nagusitzen bazaizkit, zatozkit laguntzera; amondarrak nagusitzen bazaizkizu, berriz, ni joango natzaizu laguntzera. 12Eutsi sendo! Gogor egin behar dugu geure herriaren eta geure Jainkoaren hiriaren alde! Egin beza Jaunak ongi deritzona!#Gogor egin 1 Sm 4,9. Egin beza Jaunak 1 Sm 3,18+.
13Hasi ziren, bada, Joab eta berekin zuen gudarostea aramearren kontra borrokan. Aramearrak ihesi joan ziren. 14Hori ikusirik, amondarrek ere ihesari eman zioten Abixairen aurretik, eta hirira sartu ziren. Joab Jerusalemera itzuli zen amondarren kontrako borrokatik.
15Israeldarrek menderatu zituztela ikustean, aramearrak elkartu egin ziren denak. 16Hadadezerrek Eufrates ibaiaren ekialdeko aramearrei etortzeko agindu zien, eta Helam-en#10,16 Helam: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen, segur aski Galaad eskualdean. bildu ziren, Hadadezerren gudalburu zen Xobak buruzagi zutela. 17David, jakinarazi ziotenean, Israelen gudaroste osoa bildurik, Jordan igaro eta Helamera heldu zen. Aramearrak, guda-lerroak antolatuz, oldartu egin zitzaizkion Davidi. 18Baina aramearrek ihes egin zuten Israelen aurretik. Gudurako zazpiehun gurdi-zaldi eta berrogei mila zaldizko hil zizkien Davidek aramearrei; hauen gudalburu Xobak bera ere jo eta hil egin zuen.
19Hadadezerren menpean zeuden errege guztiek, israeldarrek menderatu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Israelekin, eta honen menpe gelditu ziren. Aramearrak ere ez ziren ausartu aurrerantzean amondarrei laguntzera.#bakezkoak egin Jos 10,1-4; 2 Erg 18,31.

Currently Selected:

2 SAMUEL 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy