YouVersion Logo
Search Icon

2 TESALONIKARREI 1

1
Agurra
1Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko gure Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako#1,1 Tesalonika: Ik. 1 Ts 1,1 oh. eliz elkarteari idazten diogu.#igorlea eta hartzaileak 1 Ts 1,1+. 2Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea#grazia eta bakea Erm 1,7+..
Esker ona
3Senideok, beti eskerrak eman behar dizkiogu Jainkoari zuengatik, zuzen den bezala, zuen sinesmena gero eta handiago eta zuen guztion arteko maitasuna gero eta kartsuago egiten ari direlako.#Jainkoari eskerrak Erm 7,25+. 4Hori dela eta, harro sentitzen gara#harro sentitzen gara Erm 2,17+. pertsekuzioa jasan Ap 1,9. Jainkoaren eliz elkarteen aurrean, jasaten ari zareten pertsekuzio eta atsekabeen artean agertzen dituzuen eroapen eta sinesmenagatik.
Jainkoaren epaia Kristoren etorrerakoan
5Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.#Jainkoak zuzen epaitzen duela erakutsi Flp 1,28. Jainkoaren erreinurako gai Lk 20,35; 1 Ts 2,12. 6Bidezko da#Bidezko da Erm 12,19; Ap 18,6-7. atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea 7eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin#aingeru ahaltsuekin Za 14,5; Mt 25,31; 1 Ts 3,13; 4,16. zerutik agertuko denean; 8sugarrez inguraturik#1,7-8 aingeru ahaltsuekin… sugarrez inguraturik: Jesusen bigarren etorrera adierazteko ohiko irudiak ditugu (ik. 1 Ts 4,16-17 oh.).#sugarrez inguraturik Ir 3,2; Is 66,15; Dn 7,9-11. Jainkoa aintzat hartu ez dutenak Jr 10,25; Sal 79,6; 1 Ts 4,5. berri ona onartu ez dutenak 1 P 4,17. agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera. 9Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere ahalmen distiratsutik urruti botako ditu,#Jaunak bere aurretik bota Is 2,10.19.21. 10etorriko den egun hartan; orduan, bere aintzaz beteko ditu berari sagaratuak eta miresgarri agertuko bere sinestedun guztiengan. Eta zuek, hain zuzen, gure aitorpena sinetsi zenuten.#Jaunak aintzaz beteko sagaratuak Is 49,3; Sal 89,8; Kol 3,4; 1 Ts 3,13.
11Horregatik, otoizka ari gara beti zuen alde, gure Jainkoak bere deiaren gai egin zaitzaten, eta onerako duzuen gogoa eta sinesmenetik sortzen den zuen jarduera, bere ahalmenaz, beren betera eraman ditzan.#otoizka zuen alde 1 Ts 1,2-3+.
12Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue#1,12 Jesus… goretsiko duzue: H.h., Jesus gure Jaunaren izena zuengan goretsia izango da eta zuek harengan. Honela ere itzul daiteke: Jesus gure Jauna goretsiko duzue, eta hark zuek., gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.#Jauna goretsiko duzue Is 24,15; 66,5; Ml 1,11; Jn 17,22.24.

Currently Selected:

2 TESALONIKARREI 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy