YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 13

13
Amnon eta Tamar
1Bazuen Daviden seme Absalomek arreba biziki polita; Tamar zeritzan. Behinola, Daviden beste seme bat, Amnon#13,1 Tamar eta Amnon: Davidek bi emazte desberdinengandik izan zituen seme-alabak ziren., hartaz maitemindu zen.#Amnon eta Tamar Has 34. 2Hain maite zuen Amnonek bere arreba Tamar, ezen bere onetik atera eta gaixotu ere egin baitzen. Izan ere, Tamar birjina izanik, zail iruditzen zitzaion neskarekin ezer egitea#13,2 zail… ezer egitea: Ezkontzear zegoen neskak ezin zuen ezein gizonekin harremanik izan, ezta bere ahaideetakoekin ere..#atsekabez gaixotu Es 13,12; Jdt 12,16. 3Bazuen Amnonek adiskide bat, Jonadab izenekoa, Daviden anaia Ximaren#13,3 Xima: 1 Sm 16,9 eta 17,13an Xama deritza pertsonaia honi. semea, gizon azeria benetan. 4Galdetu zion Jonadabek Amnoni:
—Zer duzu, errege-seme horrek, egunean baino egunean makalago egoteko? Ez al didazu esan behar?
Amnonek erantzun zion:
—Gure anaia Absalomen arreba Tamarrez maitemindurik nago.#egunean baino egunean makalago Has 40,7.
5Jonadabek esan zion:
—Etzan zaitez zeure ohean eta egin gaixo-itxura. Aita ikustera etortzean, esaiozu: «Otoi, esaiozu gure arreba Tamarri niri jaten ematera etortzeko; hark nire aurrean eta ni begira nauela jateko zerbait prestatzen eta bere eskuz ematen badit, jango dut».
6Horrela, bada, etzan zen Amnon gaixo-itxurak eginez. Erregea ikustatzera joan zitzaionean, esan zion Amnonek:
—Otoi, esaiozu gure arreba Tamarri etortzeko nire aurrean bihotz-tankerako bi opil egitera, eta emateko jaten bere eskuz.
7Davidek mandatua bidali zion etxera Tamarri: «Zoaz zeure anaia Amnonen etxera eta prestatu zerbait jateko».
8Joan zen, bada, Tamar bere anaia Amnonen etxera; hau ohean zetzan. Tamarrek ogi-irina hartu, orea egin, anaiaren aurrean opilak prestatu eta erre zituen. 9Hartu zuen zartagina eta atera zituen, anaiaren aurrean ipiniz. Honek, ordea, ez zuen jan nahi izan, eta agindu zuen:
—Alde hemendik denok!
Denak irten zirenean, 10esan zion Amnonek Tamarri:
—Ekar iezadazu janaria gelara. Zure eskutik nahi dut jan eta.
Tamarrek eginiko opilak hartu eta gelara eraman zizkion bere anaia Amnoni. 11Janaria hurbiltzean, heldu zion Amnonek neskari, esanez:
—Zatozkit, etzan nirekin, ene arreba.
12Neskak ihardetsi zuen:
—Ez, ene anaia, ez nazazu bortxa. Israelen ez da horrelakorik egiten. Ez egin horrelako zitalkeriarik.#ez da horrelakorik egiten Has 34,7; Ep 19,30. Ez egin… zitalkeriarik Dt 22,21; Ep 20,6.10; Jr 29,23. 13Nora joan naiteke neure lotsarekin? Zeu ere gizatxarretariko bat izango zinateke Israelen. Otoi, eskatu erregeari nirekin ezkontzeko baimena; ez dizu ukatuko#13,13 Antzina zilegi zen ahaide hurbilekoen arteko ezkontza (ik. Has 20,12); gerora, ordea, debekatu egin zen Moisesen legean (ik. Lb 18,11 eta Dt 27,22)..
14Amnonek ez zion entzun nahi izan; indartsuago zenez, bortxatu eta berarekin etzan zen. 15Gero, ordea, biziki gorrotatu zuen Amnonek neska, lehen izan zion amodioa baino gorroto askoz handiagoz. Amnonek esan zion:
—Jaiki zaitez! Alde hemendik!#biziki gorrotatu Dt 22,13.16; 24,3; Ep 15,2.
16Neskak erantzun zion:
—Ez, ene anaia. Lehengoa baino irain handiagoa egingo didazu, hemendik botatzen banauzu.
Ez zion entzun ere egin nahi izan Amnonek, 17baizik eta bere zerbitzura zuen morroiari dei egin eta agindu zion:
—Bota hau hemendik kanpora eta itxi atea!
18Morroiak kanpora bota zuen neska eta atea giltzaz itxi. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege-alaba ezkongabeak. 19Orduan, ordea, bere burura hautsa bota, soinekoa urratu eta eskuak buruan zituela, garrasika joan zen Tamar. 20Absalomek, bere anaiak, galdetu zion:
—Amnon egon al dun hirekin? Isil hadi, ene arreba, heure anaia dun eta. Ez kezkatu horregatik.
Tamar, hala ere, atsekabetua gelditu zen bere anaia Absalomen etxean.#etxean Has 38,11. 21Jakin zuen David erregeak gertatuaren berri eta erabat haserretu zen#13,21 Grekozko antzinako itzulpenak hau eransten du: maite baitzuen, bere lehen-semea zuelako. Beraz, lehen-semea zenez, bera izango zen hurrengo erregea ere.. 22Absalomek ez zion hitzik esan bere anaia Amnoni, baina gorrotoa zion, arreba Tamar bortxatu zuelako.
Absalomek Amnon hilarazi
23Handik bi urtera, Absalomek errege-seme guztiak gonbidatu zituen Efraim ondoko Baal-Hatzorren#13,23 Efraim, Baal-Hatzor: Jerusalemdik iparraldera 25 km ingurura zeuden bi hiri. egiten ari zen ardi-mozketako jaira.#ardi-mozketako jaira Has 38,12-13; 1 Sm 25,4-8. 24Absalomek, erregeagana joan eta esan zion:
—Ardi-moztearen jaia dugu. Etor bitez nirekin, otoi, erregea eta beronen zerbitzariak.
25Erregeak erantzun zion Absalomi:
—Ez, ene seme, ez gara guztiok joango; istilu handia izango litzateke zuretzat.
Absalom eske eta eske ari zitzaion arren, erregeak ez zuen joan nahi izan eta bedeinkatu egin zuen agurtzeko.
26Absalomek, orduan:
—Zuk etorri nahi ez baduzu, utziozu gure anaia Amnoni gurera etortzen.
Erregeak galdetu zion:
—Zertarako joan behar du zuenera?
27Absalom behin eta berriro esaten ari zitzaionez, azkenean utzi egin zien joaten Amnoni eta gainerako seme guztiei Absalomen etxera#13,27 Grekozko antzinako itzulpenak hau eransten du: Absalomek erregearena adinako otordua prestatu zien..
28Absalomek agindu zien bere morroiei:
—Begira, ardoak Amnonen bihotza alai-alai egin eta nik bera hiltzeko esatean, hil ezazue. Ez izan beldurrik, neuk agintzen dizuet eta. Aurrera eta izan ausart!#ardoak… bihotza alai-alai 1 Sm 25,36+; Est 1,10. nik… hiltzeko esatean 2 Erg 10,24-25.
29Absalomek agindu bezala, morroiek hil egin zuten Amnon. Errege-seme guztiek jaiki eta nork bere mandoz ihes egin zuten. 30Oraindik bidean zirelarik, norbaitek zurrumurru hau ekarri zion Davidi: «Absalomek hil egin ditu erregearen seme guztiak; ez da bat bakarra ere gelditu».
31Jaiki zen erregea, urratu zituen bere jantziak eta lurrera bota zuen bere burua. Ondoan zituen zerbitzari guztiek ere jantziak urratu zituzten.#lurrera bota bere burua 12,16. 32Daviden anaia Ximaren seme zen Jonadabek, ordea, esan zuen:
—Ez uste izan, ene jauna, erregearen seme guztiak hilak direnik. Amnon bakarrik hil da. Erabakia zuen hori Absalomek, hark bere arreba Tamar bortxatu zuenez geroztik. 33Ez bedi, beraz, kezkatu ene errege jauna, seme guztiak hil dizkiotela pentsatuz. Amnon bakarrik da hila.
34Absalom ihesi joan zen.
Zelatari zegoen gudariak begiak jaso eta bere atzealdetik mendi-maldan behera jende asko lasterka zetorrela ikusi zuen#13,34 Hebreerazko testuak hau eransten du: Etorri zen zelataria eta Horonaimdik (edo Bet-Horondik) jende asko zetorrela jakinarazi zion erregeari. Antzinako beste zenbait itzulpenetan Horonaim ordez Bahurim dator..#Absalom ihesi 1 Sm 19,12. 35Jonadabek esan zion erregeari:
—Horra, hor datoz erregearen semeak. Zure zerbitzari honek esan bezala gertatu da.
36Hau esan zuenerako, han agertu ziren erregearen semeak, eta garrasika negarrari eman zioten. Erregeak eta beronen zerbitzariek ere berebiziko negar-zotinak egin zituzten.
37-38Absalomek Gexurko errege zen Amihur-en seme Talmairen#13,37-38 Gexur: Genesaret itsasoaz ekialdera zegoen aramear erreinu txiki bat. Talmai: Absalomen amaren aita zen (3,3). etxera egin zuen ihes eta han bizi izan zen hiru urtez. Bitarte osoan dolu egin zion Davidek bere semeari.#dolu egin 19,2; Has 37,34. 39Amnonen heriotzaren samina eztiturik, ordea, baretu zitzaion Davidi Absalomen kontrako haserrea.#baretu Has 24,67; 38,12.

Currently Selected:

2 SAMUEL 13: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy